Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Agur bustia sanferminei

Antxotarrek erre dute azken traka; herenegun agurtu zituzten jaiak, datorren urtera arte, penaz eta bustita Bukatu dira sanferminak. Gaixoa ni abestuz Gure Zumardian bildu ziren herenegun antxotarrak, aurtengo jaiak bukatu direla ospatzeko. Gauerdiarekin batera, zapi gorriak lepotik kendu, eta, ausartenak ur zorrotadaren azpian sartuta, festa giroan agurtu zituzten sanferminak. Aurretik zezensuzkoarekin korrika eta dantzan aritu ziren, eta baita aurten lehenbizikoz antolatutako su festa ikusgarriaz gozatzen. Jaiak agurtzeko ekitaldian, Antxoko Jai Batzordeko kide guztiak igo ziren taula gainera. Baita aurten omendutako erretiratuak ere. Jose Luis Oiarbidek eta Jexu Zabalak jaitsi zituzten ikurrina eta Pasaiako bandera, elizako ordularian hamabiak ematearekin batera. Jai batzordeko kideentzako zein Gure Zumardian bildutako herritarrentzako esker oneko hitzak izan zituen Juanra Cano zinegotziak. «Jaien balorazio oso positiboa» egin zuen, eta denon parte hartzea eskertu. Edonola ere, bihar, 20:00etan, sanferminen balorazioa egiteko bilduko dira. Liskarrik ez Aurtengoak azken urteetako festa baketsuenak izan direla esan daiteke. Azken urteetan ez bezala, gauez ez da borrokarik izan. Hori bai, lapurretak ezin aipatu gabe utzi. Gaztetxean bitan sartu dira lapurtzera, eta dirua eta musika ekipoa eraman dituzte, eta zumardiko txosnan ere saiatu ziren lapurtzen. Etxe batean ere ostu zuten. Parte hartze handia Jai parte hartzaileak bultzatzea izan da Antxoko Jai Batzordearen helburu nagusienetako [...]

admin
Bidasoa
2012/07/10

Sanferminak 2012Sanferminak 2012Sanferminak 2012

Sanferminak 2012Sanferminak 2012

Antxotarrek erre dute azken traka; herenegun agurtu zituzten jaiak, datorren urtera arte, penaz eta bustita

Bukatu dira sanferminak. Gaixoa ni abestuz Gure Zumardian bildu ziren herenegun antxotarrak, aurtengo jaiak bukatu direla ospatzeko. Gauerdiarekin batera, zapi gorriak lepotik kendu, eta, ausartenak ur zorrotadaren azpian sartuta, festa giroan agurtu zituzten sanferminak. Aurretik zezensuzkoarekin korrika eta dantzan aritu ziren, eta baita aurten lehenbizikoz antolatutako su festa ikusgarriaz gozatzen.
Jaiak agurtzeko ekitaldian, Antxoko Jai Batzordeko kide guztiak igo ziren taula gainera. Baita aurten omendutako erretiratuak ere. Jose Luis Oiarbidek eta Jexu Zabalak jaitsi zituzten ikurrina eta Pasaiako bandera, elizako ordularian hamabiak ematearekin batera.
Jai batzordeko kideentzako zein Gure Zumardian bildutako herritarrentzako esker oneko hitzak izan zituen Juanra Cano zinegotziak. «Jaien balorazio oso positiboa» egin zuen, eta denon parte hartzea eskertu. Edonola ere, bihar, 20:00etan, sanferminen balorazioa egiteko bilduko dira.

Liskarrik ez

Aurtengoak azken urteetako festa baketsuenak izan direla esan daiteke. Azken urteetan ez bezala, gauez ez da borrokarik izan. Hori bai, lapurretak ezin aipatu gabe utzi. Gaztetxean bitan sartu dira lapurtzera, eta dirua eta musika ekipoa eraman dituzte, eta zumardiko txosnan ere saiatu ziren lapurtzen. Etxe batean ere ostu zuten.
Parte hartze handia
Jai parte hartzaileak bultzatzea izan da Antxoko Jai Batzordearen helburu nagusienetako bat aurten, eta balorazio ofiziala egiteke badago ere, esan daiteke, lortu egin dutela.
Basari elkarteak lehen aldiz antolatutako koadrilen arteko herri kirolen olinpiadan, esaterako, jende askok parte hartu zuen, eta baita ikusle ugari erakarri ere. Parte hartzaile zein ikusle, denek pasatu zuten primeran larunbat  arratsaldean. Sei koadrila aritu ziren Gure Zumardian nor baino nor, eta Txabol Sotoko taldeak irabazi zuen.
Ostiralean ere, jende asko ibili zen egunez antolatutako ekimenetan. Gazte Eguneko bazkarira jende asko animatu zen, eta arratsaldean, berriz, batel estropadan, koadrila dezentek parte hartu zuten. Zabaletatarren batelak irabazi zuen estropada. Koadrilen arteko lehia ez ezik, marearen kontrakoa ere izan zen. Mareak gora egin zuen eta batelak estu-estu sartu ziren zubien azpitik.
Igandeko Txabol Sotoko paella jaterako txartelak agortu egin ziren.
Patxi Catalan gogoan

Basari elkarteko danborradan aurten zendutako Patxi Catalan gogoratu zuten, larunbat gauean. Omenaldia egin zioten Azokako agertokian, haren omenez danborrak astinduz. Alargunari oroigarria eta lore sorta eman zizkioten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Donostiako Zurriolako hondartzan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik inguruko herrien «babes falta» kritikatu du afari solidarioak banatzeko debekuaren harira

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.