Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gipuzkoako eskualde guztiak elkarlanean ariko dira turismoan

admin
Bidasoa
2012/07/06
Gipuzkoako hamar eskualdeek zein Donostia Turismok hitzarmena sinatu dute Foru Aldundiarekin, herrialdeko turismoa bultzatzeko asmoz. Lehen aldiz elkarlanean ariko dira hamar eskualdeak, promozioaren alorrean. Hitzarmen horren aurkezpena San Pedroko Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroan egin zuten atzo. Izan ere, hitzarmenaren helburuetako bat turismoa Donostiatik ateratzea eta herrialdera hedatzea da.Gipuzkoako hamar eskualdeetako ordezkariak hitzarmenaren aurkezpenean Horrela, hamar eskualdeetako udal ordezkariak izan ziren aurkezpenean. Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak hartu zuen hitza, eskualdetako ordezkari guztien izenean. Lehenik eta behin, eskerrak eman zizkion aldundiari, emandako babesarengatik. Eskualdeen arteko lanean «batasuna» lortu izana txalotu zuen alkateak, baita lan hori modu koordinatuan egin izana ere. “Gipuzkoara kalitatezko turismo jasangarria erakarri nahi dugu”, gaineratu zuen. Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo diputatu Jon Peli Uriguenek gogorarazi zuen turismoa Gipuzkoarentzako sektore estrategikoa dela. Izan ere, herrialdeko Barne Produktu Gordinaren %7,4 da. Horrez gain, berak zuzentzen duen sailak atal horiek guztiak hartzea «positiboa» dela esan zuen, “sinergiak aprobetxatzen direlako”. Hitzarmenak Gipuzkoako ezaugarrietako bat ezagutarazteko balio izango duela gaineratu zuen Turismo diputatuak, duen ondarearena, hain zuzen ere. “Krisia ez da asko nabaritu” Turismo diputatuak zehaztu zuenez, krisi garaian egon arren, turismoan ez du eragin handirik izan. “Nazioartetik bisitari asko etortzen dira, eta turista horiek benekotasuna bilatzen dute. Zer dago Gipuzkoa baino hoberik benekotasuna bilatzeko? Horren gosez etortzen dira bisitariak”, azaldu zuen Uriguenek. Hiriburuak hartzen ditu bisitari gehien, baina bertara joaten denak herrialdeko gainontzekoa bisitatzea ere nahi dute elkarlanean egindako ekimen horrekin. Baita alderantziz ere. Horretarako 580.000 euro bideratuko ditu aurten Foru Aldundiak. Turismoaren promozioaren diru partidarik handiena Donostia Turismok eramango du. Hala, 100.000 euro turismoaren promozio ekintzak finantzatzeko izango dira, eta 180.000 gainontzeko eskualdeekin elkarlanean aritzeko. Eskualde bakoitzari 18.000na euro emango dizkiete, eta gainontzeko 68.000 euroak eskualdeek euren artean ekimen bateratuak egitera bideratuko dituzte. Aldundiko Turismo Saileko zuzendari Roke Akizuk zehaztu zuen diru hori guztia promoziorako erabiliko dela (azpiegiturak eta gisakoak Eusko Jaurlaritzak finantzatzen ditu). Honakoak dira, besteak beste, egingo dituzten ekintzak: Hondarribiko aireportuko informazio postua indartu, Frantziako eta Espainiako estatuetako komunikabideetan iragarkiak jarri, kongresuak erakarri, nazioarteko turismo azoketan presentzia eduki… Azkenik, Juan Carlos Izagirre Donostiako alkateak hartu zuen hitza. Gisa horretako hitzarmenak «positiboak» direla uste du, “batez ere Eusko Jaurlaritzak murrizketak egin dituenean”. Hitzarmenak, gainera, Donostiako Udalaren perspektibak betetzen dituela esan zuen Izagirrek. “Lokalismoan ez erortzeko” deia egin zuen hiriburuko alkateak, “denok galtzen baitugu”. Horrela, apustua egin du Izagirrek: “Gipuzkoako, eta zergatik ez, Euskal Herri osoko atea izatea nahi dugu Donostia”. Bere ustez, Gipuzkoak ez du Kontxako hondartza bakarrik, eta baditu hain ezagunak ez diren altxorrak. “Horregatik, guztiok norabide berean arraun egin behar dugu”, gaineratu zuen Izagirrek. Hori irudikatzeko, hitzarmenaren aurkezpen ekitaldia bukatzerakoan, eskualdeetako ordezkariek arraun bana hartuta atera zuten argazkia. Hasiera batean itsasontzi batean egin behar zuten bidaia, baina euriak zapuztu zuen. Hala ere, Gipuzkoak eguzkiari lotuta ez duen turismoa ere baduela erakutsi zuten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.