
Pasaiako Ikurriñaren XXVIII.estropada jokatuko da igandean, 12:00etan, Pasaiako uretan. Estropada honen aurkezpena, bihar egingo dute, Donibaneko udaletxe zaharrean, 19:30ean.

Antxoko sanferminen inguruko guztiak, Oarso Bidasoko Jaiak webgunean.

Alderdiko kide eta Garapen Iraunkorreko diputatu ohi Carlos Ormazabalek emango du hitzaldia, astelehenean, 18:30ean, Kultur Etxean. EAJko Pasaiako bozeramaile Nahikari Oterminek azaldu duenez, “zaborren inguruan azkenaldi honetan sortu den eztaba...

Bost kendu dituzte Elizalden, Iturriotzen eta Arraguan; baten bat ikusiz gero, udaltzainei abisatu behar zaie Asiako liztorren erlauntzak agertu dira berriro herrian azken asteetan. Eta udaltzainek, suhiltzaileek eta erlezainek bost kendu berri dituzte. Horietako bi Elizalden kendu dituzte, Karaez kalean. Beste bi, Iturriotzen, Garagartza baserrian eta Altamiran. Eta bosgarrena atzo kendu zuten Arraguan. Udalak gogorarazi duenez, «garrantzitsua da garai honetan erlauntzak harrapatzea, izan ere, liztor erreginak lehendabiziko kabia egin du orain eta hau harrapatuz gero, gehiago ez erreproduzitzea lortuko da». Izan ere, liztor mota hori inbaditzailea da, eta bertako erlea hiltzen du, «bertako espeziearen biziraupena eta euskal ekosistema arriskuan jarriz». 4.000-6.000 arrautza artean Liztor erreginak egiten duen hasierako kabia nahiko txikia izaten da: «Tenis piloten tamainakoa, eta babesean eraikitzen dute, teilatu azpitan, txabola barrutan…». Baina, ekaina izan ohi da habi hori uzteko garaia, eta bigarren bat egiten hasten dira, handiagoa. Bertan, erreginak arrautzak jartzen ditu (4.000 eta 6.000 artean). Gainera, kabi bakoitzean, 200 eta 400 erregina sortzen dira, hurrengo neguan erreproduzitzen jarraituko dutenak. Udalak gogorarazi duenez, lehenengo kabiak duela hiru bat urte agertu ziren Oiartzunen, Ergoienen eta Arraguan: «Hasiera hartan, baina, Asiako liztorra berria zen eta nola jokatu ez zegoen zehaztuta. Orain, ordea, gauza gehiago dakizkigu Asiako liztorren gainean eta [...]

Manuel Lekuona Biblioteka udako ordutegiarekin hasi da. Honakoa izango da: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara.

Alabergako danborradak botako du aurten madalenetako txupinazoa, eta gaurko HITZA-n Josetxo Ule eta Mitxel Blanco Txuri-rekin batera txupina beste bi pertsonek botako dutela falta da: Mila Urrutia haur danborradako zuzendaria eta Maite Hernandez bere...

Pausuko Besta Komiteak ska eta rock musika jaialdia antolatuko du herriko bestetako ostiralean, aste honetan Komiteko Facebook orrian agertu denez. Jaialdiko Afixan ageri diren taldeak honakoak dira: L’armee du Talus, Les Napasos eta Luz de Putas...

Hibaika arraun taldeak nesken eta mutilen traineruak aurkeztu ditu gaur arratsaldean Zumardian. Aurten lehen aldiz trainerua edukiko du nesken taldeak, EuskoTren ligan aritzeko aukerarekin. Mutilen taldeak, berriz, seigarren denboraldia du, eta KAE2an ...

Herri guztia dantzan ikusi nahi du hurrengo larunbatean, hilak 14, Ereintza dantza taldeak, Erromeria Eguna antolatu baitu hamalaugarrenez. Herri musika eta dantzari bultzada bat emateko asmoz jarri zuen martxan ekimen hori 1998an. Aurten ere “osagai guztiak” jarri ditu horretarako, eta orain jendeak erantzutea falta da. “Egitarau orekatua eta askotarikoa” prestatu dutela azaldu du Jon Maia Kukaiko eta Ereintzako kideak. Hala nola, Izer eta Alabier, Txorimaloak, TrikiSound eta Errenteria Musikaleko trikitilariak izango dira. Horiez gain, Alkarkide txaranga, Errenteriako gaiteroak, Oarsoaldeko txistulariak, Juan Mari Beltran eta Astiasaran anaien dultzaina eta trikiti doinuak eta Zubietako joaldunak. Musika bakarrik ez da izango, eta dantzan iaioa ez denak, Aiko dantza taldearekin ikasteko aukera izango du. Egitaraua finkatuta dagoen arren, bada ekimen bat zehaztuta ez datorrena. Iaz egin zuten lehen aldiz, eta aurten errepikatzeko asmoa dute: Oarsoaldeko txistulariak Donibanetik aterako dira txalupan, eta Oiartzun ibaitik Errenteria-Oreretaraino iritsiko dira txistu doinuak joz. Ordua itsasaldien arabera izango dela zehaztu du Ereintzak. Bazkarirako txartelak salgai Musika eta dantzaz aparte, nabarmendu beharrekoa da bazkaria. Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria) egingo dute, eta sarrerak dagoeneko eros daitezke Ereintza elkartean, Arkaitza tabernan, Belen gozotegian eta Paki dietetik zentroan 15 euro (helduak) edo 10 euroren truke (haurrak). Hurrengo asteburuan bakarrik ez, honetan ere beste [...]

Aurten norbanako zein elkarteek osatutako jai batzordeak egin du madalenetako egitaraua, eta dagoeneko, zein ekintza eta noiz egingo diren jakin daiteke. Udalaren arabera, egin dituzten bileretan 45 eragilek parte hartu dute. Aurtengo madalenek 192.200...

Andra Mari Abesbatzak bultzatutako elkartrukaketa baten barruan, atzo arratsaldean udalerrira heldu ziren Altensteig herriko (Oihan Beltza, Alemania) Chistophorus Kinder Und Jungendchor Abesbatzako 47 abeslariak. Hamabi eta hamabost urte arteko gazteak...

Aurtengo madelenetan Alabergako danborrada omentzea erabaki zuen atzo aho batez Errenteriako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak. Horrenbestez, Mitxel Blanco Txuri-k danborradaren egungo zuzendariak, Josetxo Ule zuzendariak eta Mila Urrutia haur danborra...

Busti Zaitez eguna egingo dute etzidamu, hilaren 8an, ADEMGI Gipuzkoako Esklerosi Anitzeko Elkarteak deituta. Ekimena Euskal Autonomi Erkidegoko 78 hondartza eta igerilekuetan egiten dute, eta aurten, beste urte betez, Fanderiako Udal Igerilekuak ̶...

Urkabe Benetan enpresako langileek ordubeteko elkarretaratzea egin dute Txirrita Maleoko enpresa aurrean, atzo goizaldean talde bereko Zumaiako Okin lantegian izandako lan istripua salatzeko. Urkabe Benetan enpresako langileek 27 urteko gazte zumaiarraren heriotza salatzearekin batera, haren senide, lagun eta lankideei dolumina eta elkartasuna adierazi diete. Elkarretaratzea amaitzeko oharra irakurri dute Urkabe Benetan enpresako langileek. Lan istripuak ez direla bizitzan ematen diren “gertakari arruntak”, “patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintza eta lan egiteko moduen emaitza” baizik nabarmendu dute eta istripu horien zergaitik ezagunak izanik ere “sarraski horrekin amaitzeko” behar bezalako neurririk ez dela ezartzen gaineratu dute. Zumaian atzo goizaldean izandako lan istripuaren arrazoiak “ondo ikertu” eta egon daitezkeen erantzukizun guztiak argitzeko eskatu dute bestalde. Horrenbestez laneko gaixotasunen eta lan istripuen aurrean “tolerantzia zero” oihukatzera deitu dituzte langile guztiak, “mobilizazioak eta borrokak aldaketa ekar dezan. Hori da gure konpromisoa, eta gure osasuna eta bizia defendatzeko modu bakarra”.