Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Asiako liztorren erlauntzak kendu dituzte Oiartzunen

Bost kendu dituzte Elizalden, Iturriotzen eta Arraguan; baten bat ikusiz gero, udaltzainei abisatu behar zaie Asiako liztorren erlauntzak agertu dira berriro herrian azken asteetan. Eta udaltzainek, suhiltzaileek eta erlezainek bost kendu berri dituzte. Horietako bi Elizalden kendu dituzte, Karaez kalean. Beste bi, Iturriotzen, Garagartza baserrian eta Altamiran. Eta bosgarrena atzo kendu zuten Arraguan. Udalak gogorarazi duenez, «garrantzitsua da garai honetan erlauntzak harrapatzea, izan ere, liztor erreginak lehendabiziko kabia egin du orain eta hau harrapatuz gero, gehiago ez erreproduzitzea lortuko da». Izan ere, liztor mota hori inbaditzailea da, eta bertako erlea hiltzen du, «bertako espeziearen biziraupena eta euskal ekosistema arriskuan jarriz». 4.000-6.000 arrautza artean Liztor erreginak egiten duen hasierako kabia nahiko txikia izaten da: «Tenis piloten tamainakoa, eta babesean eraikitzen dute, teilatu azpitan, txabola barrutan…». Baina, ekaina izan ohi da habi hori uzteko garaia, eta bigarren bat egiten hasten dira, handiagoa. Bertan, erreginak arrautzak jartzen ditu (4.000 eta 6.000 artean). Gainera, kabi bakoitzean, 200 eta 400 erregina sortzen dira, hurrengo neguan erreproduzitzen jarraituko dutenak. Udalak gogorarazi duenez, lehenengo kabiak duela hiru bat urte agertu ziren Oiartzunen, Ergoienen eta Arraguan: «Hasiera hartan, baina, Asiako liztorra berria zen eta nola jokatu ez zegoen zehaztuta. Orain, ordea, gauza gehiago dakizkigu Asiako liztorren gainean eta [...]

admin
Bidasoa
2012/07/05

Bost kendu dituzte Elizalden, Iturriotzen eta Arraguan; baten bat ikusiz gero, udaltzainei abisatu behar zaie

Asiako liztorren erlauntzak agertu dira berriro herrian azken asteetan. Eta udaltzainek, suhiltzaileek eta erlezainek bost kendu berri dituzte. Horietako bi Elizalden kendu dituzte, Karaez kalean. Beste bi, Iturriotzen, Garagartza baserrian eta Altamiran. Eta bosgarrena atzo kendu zuten Arraguan.

Udalak gogorarazi duenez, «garrantzitsua da garai honetan erlauntzak harrapatzea, izan ere, liztor erreginak lehendabiziko kabia egin du orain eta hau harrapatuz gero, gehiago ez erreproduzitzea lortuko da».

Izan ere, liztor mota hori inbaditzailea da, eta bertako erlea hiltzen du, «bertako espeziearen biziraupena eta euskal ekosistema arriskuan jarriz».

4.000-6.000 arrautza artean
Liztor erreginak egiten duen hasierako kabia nahiko txikia izaten da: «Tenis piloten tamainakoa, eta babesean eraikitzen dute, teilatu azpitan, txabola barrutan…». Baina, ekaina izan ohi da habi hori uzteko garaia, eta bigarren bat egiten hasten dira, handiagoa. Bertan, erreginak arrautzak jartzen ditu (4.000 eta 6.000 artean).

Gainera, kabi bakoitzean, 200 eta 400 erregina sortzen dira, hurrengo neguan erreproduzitzen jarraituko dutenak.

Udalak gogorarazi duenez, lehenengo kabiak duela hiru bat urte agertu ziren Oiartzunen, Ergoienen eta Arraguan: «Hasiera hartan, baina, Asiako liztorra berria zen eta nola jokatu ez zegoen zehaztuta. Orain, ordea, gauza gehiago dakizkigu Asiako liztorren gainean eta protokolo antzeko zerbait zehaztua dago».

Herritarren laguntza
Hain arriskutsua izanik, herritarren laguntza ere eskatu du udalak: «Erlauntza identifikatzen duten herritarrei Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko eskatu nahi diegu, 943 49 33 11 telefono zenbakira deituta».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.