Espainiako Estatuko Etxebizitza Ministerioaren azken datuen arabera, urteko lehenengo hiru hilabeteetan hamabi etxebizitza saldu dira Oiartzunen. Guztiak izan dira bigarren eskuko etxeak. Berriak, beraz, ez dira saldu.
Oiarpeko pilotariak Getariako Txapelketan parte hartzen hasi dira asteburuan. Bi partida jokatu dituzte, eta biak irabazi. Gazteetan, Oiarpeko Ugalde-Floresek, 22-12 irabazi zieten Garcia-Uriberi. 22 urtez azpikoetan, Guaristi-Ugaldek 22-15 gainditu zi...
Iñigo Segurolaren erakusketak hilaren erdialdera arte jarraituko du Makutxo tabernan. Egunkari zatiekin osatutako koadroak egin ditu Segurolak. Tabernaren ordutegian ikus daitezke, baina ez daude salgai.
Bi gazte atxilotu dituzte Pasaia eta Irunen lapurreta egitea egotzita. Lehena atzo atxilotu zuten taberna batean lapurtzera sartzen ari dela. Bigarrena, 18 urtekoa, Errenteria-Oreretako Beraungo auzoan autokarabana batean leihatila behartu eta miaketan...
Larunbatean Transpyr Pirinioak zeharkatzen dituen BTT lasterketa Errenteria-Oreretatik pasatuko da Donostiarako bidean. Ekainaren 30ean hasi zen lasterketa Rosesen (Herrialde Katalanak) eta azkeneko etapa larunbatean izango du. Elizondotik abiatuko dira, eta 86 kilometroko etapa izango da. Guztira, 820 kilometro egin dituzte, eta 20.300 metroko garaiera aldea izango du. Herrialde Katalanetako Transpyr txirrindularitza elkarteak sustatu du proba hori, eta lasterketarekin bat egin duen Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, “Pirinioetan errespetuzko garapena bultzatu nahi du, bertako jende, herri, kultura eta haranekin harmonian, kirola eta turismo aktiboa helburu izango duten proiektuak lagunduz”.
Zenbaki berriak jakinarazi dituzte , eta gogorarazi, bisera eta aldatzeko arropa behar dutela parte hartzaileek Duela egun batzuk, udaleku irekietan parte hartuko duten haur eta gaztetxoen gurasoekin bilera egin zuten udaletxeko areto nagusian. Orduko ...
Atzo, hilak 3 Metz Esap-Añorga: 0-7. Metz Espa-Antigua Luberri: 1-0. Salvador…-Antigua L.: 1-1. Ath. Madrid-Vasconia (neskak): 0-5. Ath. M.-Antigua L. (neskak): 10-0. Ath. M.-Baerum Sk (neskak): 1-0. Longjumeau-Salvador…: 1-2. Salvador...
32 bikotek egin zuten ibilaldi luzea eta 21 bikotek egin zuten ibilaldi motzagoaren aldeko hautua 108 lagunek eman zuten izena lehengo igandean Itsas Mendik Jaizkibeldik barrena antolatutako ibilaldi neurtuan. Martxa luzean 32 bikotek eman zuten izena,...
Elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean Errenteria-Oreretako Niessenen atarian, 19:30etik aurrera, emakumeen aurkako indarkeriarekin lotutako azkeneko hilketa salatzeko. Herriko talde feministek egin dute deialdia. Ostiralean izan zen, Senperen (...
Ostiralean (hilak 6) 19:30ean, elkarretaratzea egingo dute Donibaneko plazan Julen Mujika euskal preso politikoak jasandako “eraso bortitza” salatzeko. Herrirak deitu du elkarretaratzea, “euskal presoak Euskal Herrian bere eskubideen ...
20:00etan hasiko dira Antxoko sanferminak. Txupinazoa zuzenean ikusteko aukera dago OARSO BIDASOKO HITZAren jaietako webgunean: oarsobidasokojaiak.hitza.info.
‘Birziklatzeari zentsurarik ez!’ lelopean, manifestazioan parte hartzeko deia egin die udalak herritarrei Larunbatean (hilak 7) manifestazioa izango da Donostian, Birziklatzeari zentsurarik ez! lelopean. Euskal Herria Bildu koalizioak antolatu du, eta 17:30ean aterako da Bulebarretik. Oiartzungo Udalak bat egin du manifestazioarekin, eta herritarrei parte hartzeko deia egin die. Udalak gogorarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak Hondakin Plana aurkeztu berri du: «Errauste plantarik behar ez duen eta herriek askoz gehiago birziklatuko duten plana da, adituen laguntzarekin osatua». Horrek aurreko guztiak hobetu ditu, udalaren iritziz, eta aurrezten lagunduko du: «Orain arteko plangintza baino hobea izateaz gain —Europatik markatutako legeak betetzen ditu eta ingurumena zein herritarren osasuna zaintzen ditu—, merkeagoa ere bada». Gipuzkoako Foru Aldundiak, hondakinen gaia jorratu nahi izan du gainontzeko alderdiekin (EAJ, PP eta PSE-EErekin). «Baina hauek ez dute elkarrizketarako borondaterik erakutsi», udalak nabarmendu duenez, eta ez dute herritarren nahia errespetatu: «Gipuzkoarrek 2011ko maiatzeko udal hauteskundeetan argi eta garbi azaldu zuten zein den euren borondatea udaletan Gipuzkoako mapa aldatuz, beste gizarte eredu bat nahi dutela erakutsiz. Udal ordezkaritza hori kontuan hartuta osatu dira hondakinen mankomunitateak eta horien eskumena da hondakinen kudeaketa. Ondorioz, Batzar Nagusiek ezinbestean aintzat hartu beharko lituzkete horien iritzi eta erabakiak». Alduntzini babesa Bestalde, udaleko Gobernu Taldeak Juan Carlos Alduntzin Ingurumen [...]
Oarso Bidasoko Hitzak zuzenean emango du gaur Antxoko sanferminetako txupinazoa, Oarso Bidasoko Jaiak webgunean.
Bederatzi partida jokatuko dituzte gaur; hainbat herrialdetako taldeak ikusteko aukera dago Donosti Cup futbol txapelketa asteburuan inauguratu zuten, eta herenegun hasi ziren partidak jokatzen. Oiartzunen ere, horietako batzuk jokatzen ari dira, bai zelai naturalean, baita artifizialean ere. Atzo ere izan ziren partidak eta gaur ere jokatuko dituzte. Finalak, berriz, etzi eta etzidamu (ostiralean eta larunbatean) jokatuko dituzte Donostian. Hainbat txokotako taldeak Urtero bezala, munduko hainbat txokotako taldeak iritsi dira Donostiara eta inguruetara, txapelketa jokatzeko. Hamahiru kategoriatan banatuta daude: zortzi mutiletan (93tik 2002ra jaiotakoak) eta sei nesketan (94tik 00ra jaiotakoak lau taldetan, eta kategoria libre bat —adinik gabe—). Gaur, hilak 4 (zelai artifiziala) 10:00. Antiguoko-Estoril Praia. 11:00. Nanclares-Sanse B. 12:00. Reale Juventud Laguna-Intxaurrondo B. 13:00. Euskalduna-Tarnos Ast. 15:30. Jesuitinas-Mariño. 16:30. Añorga-Paris 15 AC. 17:30. Touring-Sant Gabriel. 18:30. Intxaurrondo-Allerru. 19:30. Hernani-Amara Berri. Herenegun, hilak 2 Tolosa-Alliance: 0-1. Deutsche S.-Cascais: 0-4. Salvador de Bahia-Ekintza: 1-0. Northwest United-Eskibel: 4-0. Arin Luzien-Sporting Herrera: 0-5. Libourne-Hernani: 7-0. La Estrella-Hernani: 1-5. Antiguoko-Salvador de Bahia: 0-2. Salvador…-Lengokoak: 5-0. Vasconia-Cascais: 2-6. Olimpico Alsader-Antigua Luberri A: 2-0. Pride FC-La Salle Donostia: 4-0. Axular Lizeoa A-Baerum Sk: 0-14. Atzo, hilak 3 Metz Esap-Añorga: 0-7. Metz Espa-Antigua Luberri: 1-0. Salvador…-Antigua L.: 1-1. Ath. Madrid-Vasconia (neskak): 0-5. Ath. M.-Antigua L. (neskak): 10-0. Ath. M.-Baerum [...]
Herrirak deialdia luzatu bihar arratsaldean batzarra egiteko. 19:00etan izango da, Donibane kaleko Kultura Aretoan. Bertara hurbiltzen direnek Elkartasun Eguna izango dute hizpide.
Jaietako guztiak jaietako webgune berezitik jarraitu. Egitaraua, argazki galeriak…
Hondakinak atez ate jasotzeko sitema ezartzearen kontra sinadurak biltzen ari den Pasaia Garbia plataformak larunbatean (Hilak 7) San Pedron izango direla iragarri du. Pilotalekuan eta Zamatete inguruan izango direla ohartarazi dute. Esan dutenez, lehe...
Herriko txirrindularia animatzera joateko, Tourrera irteera antolatu du San Pedroko Astarloza Taldeak hilaren 14 eta 15erako. Mur de Péguèrera (Foix) joateko asmoa dute, eta izen-emate zerrendak zabaldu dituzte haiekin batera bidaia egin nahi duen ed...
Udari ongietorria eman zioten joan den larunbatean Altamira auzoan. 150 auzokide inguru elkartu ziren Altzate Auzo Elkartearen egoitzako terrazan. Eguraldia udari dagokiona ez bazen izan ere, euririk bota gabe iraun zuen bazkaldu zuten tarte horretan. ...