
Uztailean erakusketa berria dute Petra Lekuona zaharren egoitzan. Juan Telletxea da berriz ere artista gonbidatua, aurreko erakusketa arrakastatsua izan zen eta. Egurrezko erlojuak egiten ditu. Hilaren 2tik 31ra bisitatu ahal izango da, honako ordutegi...

Santi Angulo. Errenteria-Orereta. XVI. mendean Europako estatu handiak sortu zirela diote historia idatzi dutenek. Historialari hauek, ostera, herri txikien eta, oro har, herritarren sufrimenduaren gainean eraiki zirela ahaztu egiten dute. Garai hartan Espainiako eta Frantziako erregeen armadak norgehiagoka zebiltzan Europan zehar, harrapatzen zuten guztia suntsitzen. 1512. urtean espainiarrek Nafarroaren erresuma independentea konkistatu zuten. Espainiarrek Guyena (gaurko Akitania gutxi gorabehera) berreskuratzeko proposamena egin zieten ingelesei, aurreko mendeetan hauen esku egon baitzen lurralde hori. Espainiarren asmoa ez zen Frantzia inbaditzea, honen indar militarra handiegia zelako, Nafarroaren erresuma konkistatzea baizik. Honetarako, ingelesak Baiona erasotzeko konbentzitu zituzten. Planaren arabera, ingeles armada, 10.000 soldadu Dorset markesaren agindupean, 1512ko ekainaren 8an Pasaiako portura iritsi zen, eta Orereta eta Oiartzunen artean ezarri zuen bere kanpamendua. Uztailean armada espainiarra Nafarroan sartu zen Burundatik; Goizuetatik ere eraso zuten. Denbora aurrera joan ahala, armada espainiarrak ez zuen hain erraz aurrera egin eta Dorset markes ingelesak espainiarrek ez zutela bere hitza betetzen jakinarazi zion bere erregeari. Irailean, ingelesek, beren burua engainaturik ikusita, kanpainatik erretiratzea erabaki zuten. Lehenago, ingeles soldaduek, hainbeste denbora zain egoteaz nekatuta, Oreretako eta inguruko biztanleekin istiluak izan zituzten. 1512ko udazkenean, Nafarroako erregeak kontraerasoa jo zuen, bere aliatu frantsesekin batera. Ingelesak Gipuzkoatik joanak zirela eta defentsarako jende gutxi zegoela [...]

Gazte Informazio Bulegoak bezala, Etxebizitza Bulegoak ere udako ordutegia egingo du. Atzotik, ordutegi jarraia du, goizez, 08:00etatik 14:30era.

Oiartzun ibaian, Errenteria-Oreretako Iztieta auzoko Ondartxo inguruan hain zuzen ere, hainbat arrain hilda agertu direla jakinarazi zioten joan den ostiralean OARSO BIDASOKO HITZA-ri hainbat herritarrek. Argazkian ikus daitekeen bezala, korrokoiak dir...

Manuel Lekuona Biblioteka udako ordutegiarekin hasi da (abuztuaren bukaera arte). Honakoa izango da: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara. Itxita egongo da honako egunetan: uztailak 31, abuztuak 3 et...

Urdaburu Mendizale Elkarteak Kantauri eta Mediterraneo isurialdeen banalerroaren bigarren etapa antolatu du hilaren 14rako, Yeguacerosetik (Belagoa) Iturzaetako (Larraiñe) gainera. Izena emateko Urdaburu elkartera jo beharko dute interesdunek astearte...

Udako Kontzertua egin zuten larunbat arratsaldean Ergoiengo Auzokalte elkartean, Soinuenea Fundazioak (Herri Musikaren Txokoak) antolatuta. Andaluziatik, Trasiego hirukotea izan zen taula gainean, behe Andaluziako herri musika eskaintzen. Euskal Herrit...

Errenteriako Udalak “hiri solidarioa” izatea erabaki du alzheimerra duten pertsonekin. Modu horretan, alzheimerrari buruzko aliantzarekin bat egiten du. Horrek, “alzheimerraren inguruko estatu mailako politika bat” aldarrikatzen...

Gaur eguerdian egin dute Gaztañoko 30 babes ofizialeko etxebizitzen zozketa. Guztira, 1.280 eskaera jaso dituzte, 30 etxebizitzentzat. Jende ugari bildu da Galtzarabordako Udal Kiroldegian, eta zozketa hasi aurretik, urduritasuna nabari zen, itxaropen...

Irati Tobar euskal presoa aske utzi dute gaur, bermea ordainduta. Iazko martxoaren 30ean atxilotu zuten portugaletearra, Hendaian bizi zelarik. Berarekin batera Endika Perez askatu dute. Biak ala biak Frantziako poliziak atxilotu zituen iazko martxoan,...

KZgunean telefono zenbakia aldatu dute. Aurrerantzean, honako telefono zenbakira deitu beharko dute hango arduradunekin harremanetan jarri nahi dutenek: 943 02 36 70. KZgunean doako ikastaroak ematen dituzte teknologia berrien gainean. Uztaileko ikasta...

Oreretako Gazte Asanbladak antolatuta, I. Bloke Txapelketa egingo dute larunbat honetan Kabia Espazio Kreaktiboan. Izena aurretik emateko oraindik aukera dago, eta bestela, egunean bertan ere egin ahal izango da hori. Aurretik egin nahi duenak mezu elektroniko bat bidali behar du eskalada[a bildua]oreretakoga.info helbidera. Gainera, merkeago da izena egunean baino lehenago ematea, eta hori egiten dutenek elastiko bat ere jasoko dute. Aurretik eginda 10 euro ordaindu behar dira, eta egunean bertan, berriz, 12 euro. Txapelketa irekia izango da, eta kirol horretan esperientzia daukatenak nahiz eskalatzen inoiz ibili ez direnak bilduko ditu. Partaideak hiru taldetan banatuko dituzte, daukaten mailaren arabera: hasiberriak, herrikoiak eta elitekoak. Maila bakoitzean final bat jokatuko dute. Oreretako Gazte Asanbladak bideo bat ere prestatu du I. Bloke Txapelketaren berri emateko. Egitaraua 09:00-11:00. Izen ematea eta ikastaroa. 11:00-12:30. Hasiberriak. 12:30-14:00. Herrikoiak. 15:30-16:45. Hasiberrien finala. 17:00-18:30. Herrikoien finala. 18:30-20:00. Elite Mailako eskalatzaileak. 20:00. Sari banaketa.

Gazte Egunaren zortzigarren ekitaldia egin zuten pasa den larunbatean, Errenteria-Oreretako gazteek antolatuta. Goizean hasi ziren ekimenak jolasekin eta ondoren, ekitaldiak hartu zuen lekukoa. Hura amaituta, berriz, bazkaria egin zuten bildutakoek For...

Asteburuan ospatu dituzte Altzibarren San Pedro Jaiak. Ostiralean, txupinazoaren ondoren hainbat ekitaldi izan ziren: sabel dantza, brindisa, afari-merienda (irudian), kontzertuak, disko jartzaileak… Larunbatean ere hainbat izan ziren, eta eguraldiak ia zapuztu zuen danborrada, baina azkenean ekitaldi guztiak atera ziren aurrera. Herenegun, ateri eutsi zion eguraldiak, eta arratsaldeko eguzkiarekin batera, ur gerra batekin bukatu ziren festak.

Gaur hasiko dira Zuloaga Oroitaldiko partidak Alkartasuna eta Ondarra elkarteen eskutik. Ugalde-Imaz, Ormazabal-Imaz bikotearen aurka arituko da gazteetan eta Promesa Mailan, Sukia-Galarza, Lopez-Beraza bikotearen aurka, gaur, 18:30etatik aurrera, Fand...

Ostadar arku tiro elkarteak antolatuta, Arku Tiroko II. Txapelketa egingo dute larunbatean, Fanderiako futbol zelaian. 15:15etik aurrera, goi mailako arku tiratzaileak ikusteko aukera izango da: Aire Zabaleko Gipuzkoako emakumeen txapelduna eta Gipuzkoako zein Euskadiko gizonen txapelduna; Aretoko Gipuzkoako gizon txapelduna eta txapeldunordea; Aretoko Euskadiko emakume eta gizonen txapeldunordeak; eta Aire Zabaleko Euskal Ligako gizonen irabazlea. Kadete zein gazte mailetako txapeldunak ikusteko aukera ere izango da. Goizean, berriz, arkua inoiz hartu ez dutenek lehen harremana izateko aukera izango dute. 11:30etik 13:00etara elkarteko tiratzaile eta begiraleek geziak tiratzearen “zirrara” probatzeko aukera emango diete.

Hilaren 2tik abuztuaren 31ra udal liburutegiak udako ordutegia izango du. Hala, helduentzako saila goizez bakarrik egongo da irekita, 08:00etatik 14:30era, eta abuztuaren 13tik 24ra itxita egongo da. Haurrentzako saila ere goizez bakarrik egongo da ire...

Odola emateko aukera izango da gaur eta bihar. Gaur, Reina aretoan jarri du hitzordua Odol Emaileen Elkarteko Errenteriako ordezkaritzak, 18:30etik 20:30era, eta bihar, berriz, Beraungo anbulatorioan, gaurko ordutegi berberean.

Hilaren 27ra arte daude martxan; aurten 317 haur eta gaztetxok eman dute izena udaleku irekietarako Atzotik, martxan daude udaleku irekiak, hilaren 27ra arte. 317 haurrek eta gaztetxok parte hartuko dute udalak antolatu eta Ttirukik kudeatutako dituen udalekuetan. Udalak zehaztu duenez, haur horietako bost, Saharako errefuxiatuen kanpamentuetatik uda herrian pasatzera etorritako haurrak dira. Egunero, lau orduz «aisia eskaintza euskaldun eta hezitzailea» jasoko dute 4-12 urteko haur eta gaztetxoek, 27 begirale eta bi koordinatzaileren eskutik. Oiartzungo udaleku irekien helburuak honakoak direla gogorarazi dute: «Gozamenerako espazio ludikoa eskaintzea; haurren autonomia ahalbidetzeko esparruak eskaintzea; inguru eta jatorri askotariko haurren elkarbizitza eta lankidetza eskaintzea, eta udaleku euskaldunak izatea». Jakinarazi dutenez, aurten ere, gisa guztietako ekintzak antolatu dituzte haurrentzat: «Tailerrak eta eskulanak; jolasak; ginkanak; igerilekura irteerak; olinpiadak; altxorraren bila; bizikletan irteerak; Oiartzungo auzo, parke eta zelaietara irteerak; eskalada; herri kirolak; zirkoa…». Ekintza horiek hezitzaileek eta koordinatzaileek antolatu dituzte, prestakuntza saio baten bidez.