Santiagotarrak-eko haurrek pistako Espainiako Kopa irabazi dute, Sevillan
Santiagotarrak Arraun Elkarteko ur lasaietako pistako kirolari gazteenek lehen postua lortu zuten ekainaren 30ean, San Martzial Egunean, Sevillan egin zuten Haurren Mailako Promesen Espainiako Kopan. Irundarrek ezin izan zuten banakako dominarik, baina, emaitzen batuketa egin ondoren, Iñigo Valerok zuzentzen duen taldearentzat izan zen urrea. Piraguistek 3.000 metro luzerako ibilbidea egin behar izan zuten; Santiagotarrak-ek hamahiru kirolari eraman zituen Sevillara. Guztira, Espainiako estatuko 62 taldek parte hartu zuten. Irungo taldeak lehen postua lortu zuen (1.508 punturekin), CEP Aranjuez (1.477) eta CP Portonovoren aurretik (1.467). Bigarren euskal ordezkaria Iruñeko Piraguismo Taldea izan zen (40. postuan, 263 punturekin). Santiagotarrak-eko piraguisten emaitzak Haurren A Maila Aitor Gorrotxategi / Adam Bence. 6. K-2an. Jorge Fdez. Casadevante / Iker Arias, 8. C-2an. Jorge Fdez. Casadevante, 17. C-1ean. Eneko Egiguren, 19. K-1ean. Aitor Gorrotxategi, 21. K-1ean. Eneko Egiguren / Iñigo Diez, 23. K-2an. Adam Bence, 41. K-1ean. Iñigo Diez, 51. K-1ean. Haurren B Maila Iker Arias, 5. C-1ean. Tania Prol / Itziar Campo, 5. K-2an. Telmo Fernandez / Mario Mendizabal, 7. K-2an. Tania Prol, 8. K-1ean. Telmo Fernandez, 8. K-1ean. Iñaki Etxepare / Aitor Ramajo, 10. K-2an. Itziar Campo, 22. K-1ean. Mario Mendizabal, 24. K-1ean. Iñaki Etxepare, 28. K-1ean. Aitor Ramajo, 45. K-1ean. Ander Garnika, 65. K-1ean.
Santiagotarrak Arraun Elkarteko ur lasaietako pistako kirolari gazteenek lehen postua lortu zuten ekainaren 30ean, San Martzial Egunean, Sevillan egin zuten Haurren Mailako Promesen Espainiako Kopan. Irundarrek ezin izan zuten banakako dominarik, baina, emaitzen batuketa egin ondoren, Iñigo Valerok zuzentzen duen taldearentzat izan zen urrea. Piraguistek 3.000 metro luzerako ibilbidea egin behar izan zuten; Santiagotarrak-ek hamahiru kirolari eraman zituen Sevillara.
Guztira, Espainiako estatuko 62 taldek parte hartu zuten. Irungo taldeak lehen postua lortu zuen (1.508 punturekin), CEP Aranjuez (1.477) eta CP Portonovoren aurretik (1.467). Bigarren euskal ordezkaria Iruñeko Piraguismo Taldea izan zen (40. postuan, 263 punturekin).
Santiagotarrak-eko piraguisten emaitzak
Haurren A Maila
- Aitor Gorrotxategi / Adam Bence. 6. K-2an.
- Jorge Fdez. Casadevante / Iker Arias, 8. C-2an.
- Jorge Fdez. Casadevante, 17. C-1ean.
- Eneko Egiguren, 19. K-1ean.
- Aitor Gorrotxategi, 21. K-1ean.
- Eneko Egiguren / Iñigo Diez, 23. K-2an.
- Adam Bence, 41. K-1ean.
- Iñigo Diez, 51. K-1ean.
Haurren B Maila
- Iker Arias, 5. C-1ean.
- Tania Prol / Itziar Campo, 5. K-2an.
- Telmo Fernandez / Mario Mendizabal, 7. K-2an.
- Tania Prol, 8. K-1ean.
- Telmo Fernandez, 8. K-1ean.
- Iñaki Etxepare / Aitor Ramajo, 10. K-2an.
- Itziar Campo, 22. K-1ean.
- Mario Mendizabal, 24. K-1ean.
- Iñaki Etxepare, 28. K-1ean.
- Aitor Ramajo, 45. K-1ean.
- Ander Garnika, 65. K-1ean.

