Julen Mujika preso pasaitarra “bortizki jipoitu” dutela salatu du Etxeratek
Mujikaz gain, berarekin batera Villefranche Sur Saoneko espetxean preso dauden Ruben Ribero eta Ibon Goieaskoetxea ere erasotu dituzte. Etxeratek azaldu duenez, igandean, “funtzionarioen talde bereziak sartu ziren, kaskoz eta armez hornituak, hir...
Mujikaz gain, berarekin batera Villefranche Sur Saoneko espetxean preso dauden Ruben Ribero eta Ibon Goieaskoetxea ere erasotu dituzte. Etxeratek azaldu duenez, igandean, “funtzionarioen talde bereziak sartu ziren, kaskoz eta armez hornituak, hiru euskal presoen ziegetan, eta bortizki jipoitu zituzten, presoei zauriak eraginez. Jarraian, zigor ziegetara eraman zituzten eta inkomunikatuta daude ordutik”. Goieaskoetxeak senideekin hitz egin omen du, baina inork ez du Riberoren eta Mujikaren berririk.
Espetxe honetako funtzionarioen jarrera euskal presoekiko “bereziki bortitza” dela salatu du Etxerat-ek. Gainera, senideek bisitak debekatzeko mehatxua erabiltzen dute funtzionarioek, elkartearen esanetan.

