Izerdia eta jai giroa bat
San Fermin Jaien atariko kirol ekimenak egin dituzte Antxon asteburuan. Axular kafetegiaren pala txapelketako irabazlea Vicente-Oiarbide bikotea izan da, Ferreres-Casares bikotea finalean garaitu zuelako. Larunbatean izan zen final hori. Herenegun, berriz, Lore Txorta elkartearen sanferminetako krosa egin zuten. Parte hartzaile asko izan ziren, eta barrutiko kaleak kirol usainarekin zipriztindu zituzten. Bihar hasiko dira San Fermin Jaiak.