Hurrengo urtera arte, agur sanpedroei
Konturatu orduko bukatu dira sanpedroak. Jaiak iraun duten lau egunetan primeran pasatu dute sanpedrotarrek. Heldu, gazte nahiz haur, denek izan dute festetaz gozatzeko aukera. Eguraldia mehatxuka ibili da sanpedroetan, baina, hala eta guztiz ere, nahikoa errespetatu eta programatutako ia guztiak ospatu ahal izan dituzte Pasai San Pedron. «Igandeko pilota partida izan da bertan behera utzi behar izan dugun bakarra», adierazi du barrutiko alkateorde Jose Luis Sanzek. Aurrerago antolatzeko asmoa dutela iragarri du. Aurtengo festetako balorazio ona egin du alkateordeak, eta haurrentzako antolatutako ekimenetan izan den hobekuntza nabarmendu du: «Haurrentzako antolatutako gauzak dezente hobeto irten dira aurten. Parte hartzea handiagoa izan da». Nabarmentzeko moduko gertakari bakarra aipatu du Sanzek, programatik kanpo zegoen kontzertu bat «gehiegi» luzatu eta bizilagunen kexak jaso dituztelako. Omenaldi ugari Aurtengo sanpedroetan omenaldi ugari izan dira. Jaietako lehen egunean, Pepi Mariñelarena omendu zuten, pilotalekuko taberna izandakoan eta egun gozoki denda bilakatutakoan lanean emandako 40 urteengatik. Berak bota zuen aurtengo txupina, hunkituta. Larunbatean, berriz, Javier Lukin gogorarazi zuten Arraintxiki Txapelketan. Bera izan zen txapelketaren sortzailea 1985. urtean. Semeak jaso zuen larunbatean egungo antolatzaileek haren omenez landutako oroigarria. Omenaldi berezia, baita ere, herenegungoa. Inudeen eta Artzainen helduen konpartsa berreskuratu zutenetik 25 urte bete dira aurten, eta urteurrena baliatuta, bi lagun [...]
Konturatu orduko bukatu dira sanpedroak. Jaiak iraun duten lau egunetan primeran pasatu dute sanpedrotarrek. Heldu, gazte nahiz haur, denek izan dute festetaz gozatzeko aukera.
Eguraldia mehatxuka ibili da sanpedroetan, baina, hala eta guztiz ere, nahikoa errespetatu eta programatutako ia guztiak ospatu ahal izan dituzte Pasai San Pedron. «Igandeko pilota partida izan da bertan behera utzi behar izan dugun bakarra», adierazi du barrutiko alkateorde Jose Luis Sanzek. Aurrerago antolatzeko asmoa dutela iragarri du.
Aurtengo festetako balorazio ona egin du alkateordeak, eta haurrentzako antolatutako ekimenetan izan den hobekuntza nabarmendu du: «Haurrentzako antolatutako gauzak dezente hobeto irten dira aurten. Parte hartzea handiagoa izan da».
Nabarmentzeko moduko gertakari bakarra aipatu du Sanzek, programatik kanpo zegoen kontzertu bat «gehiegi» luzatu eta bizilagunen kexak jaso dituztelako.
Omenaldi ugari
Aurtengo sanpedroetan omenaldi ugari izan dira. Jaietako lehen egunean, Pepi Mariñelarena omendu zuten, pilotalekuko taberna izandakoan eta egun gozoki denda bilakatutakoan lanean emandako 40 urteengatik. Berak bota zuen aurtengo txupina, hunkituta.
Larunbatean, berriz, Javier Lukin gogorarazi zuten Arraintxiki Txapelketan. Bera izan zen txapelketaren sortzailea 1985. urtean. Semeak jaso zuen larunbatean egungo antolatzaileek haren omenez landutako oroigarria.
Omenaldi berezia, baita ere, herenegungoa. Inudeen eta Artzainen helduen konpartsa berreskuratu zutenetik 25 urte bete dira aurten, eta urteurrena baliatuta, bi lagun omendu dituzte San Pedron: 25 urte horietan antolaketa lanetan ibili den Jose Ignacio Elortegi, eta konpartsaren hastapenetan dantzari irtengo zirenei koreografia eta dantza erakusten jardun zuen Kresala taldeko Eva Martinez herritarra.



