Busti Zaitez kanpainarekin bat egingo du Fanderiako igerilekuak igandean
Datorren igandean, hilaren 8an, ADEMGI Gipuzkoako Esklerosi Anitzeko Elkarteak deituta Busti Zaitez kanpaina egingo dute Euskal autonomi Erkidegoko 78 hondartza eta igerilekuetan. Beste urte betez, fanderiako Udal Igerilekuak “ekintza solidario&#...
Datorren igandean, hilaren 8an, ADEMGI Gipuzkoako Esklerosi Anitzeko Elkarteak deituta Busti Zaitez kanpaina egingo dute Euskal autonomi Erkidegoko 78 hondartza eta igerilekuetan. Beste urte betez, fanderiako Udal Igerilekuak “ekintza solidario” horrekin bat egingo duela jakinarazi du Errenteriako Udalak. Busti Zaitez ekimenean, milaka lagunek hartzen du parte eta esklerosi anizkoitza duten lagunekin batera igeri egiten dute. “Bustitzen” diren guztiek, halaber, agiria jasotzen dute eta eguna bukatzean herri guztietan igeri egindako metroak batu egiten dituzte.

