108 lagunek parte hartu dute Itsas Mendik antolatutako ibilaldi neurtuan
Martxa luzean 32 bikotek eman zuten izena, eta motzean, berriz, 21 bikotek. Ibilbide luzea osatzen azkarrenak Josu Aranburu eta Manolo Bengoetxea izan ziren, eta bigarren postuan, Antxon Vega eta Juan Carlos Rodriguez iritsi ziren plazara. Ibilbide motza egin zutenen artean, aldiz, Arkaitz Mendizabal eta Inhar Mendizabal aita-semeak izan ziren azkarrenak, eta Ines Etxeberria eta Lorea Etxabe ama-alabak iritsi ziren bigarren postuan. Antolatzaileek oso balorazio positiboa egin dute, gauean eta goizean euria egin zuen arren, jende ugari animatu zelako izena ematera. Arratsaldean berriz, oso giro ona izan zuten, bai barrikotean zein arratsaldean izan zen toka txapelketan. Pari-Berrik emandako lau afari zozkatu zituzten eta parte hartu zuen haur bakoitzari kamiseta bana eman zieten. Probarako prestatutako elastikoa herritarren artean izan duen arrakasta ikusirik Itsas Mendik santio jaietarako gehiago prestatuko dituela iragarri du. Arrakasta oso ona eduki zuen Itsa-Mendik ateratako kamiseta berriak. Esan, jaietako gehiago egingo direla.
Martxa luzean 32 bikotek eman zuten izena, eta motzean, berriz, 21 bikotek. Ibilbide luzea osatzen azkarrenak Josu Aranburu eta Manolo Bengoetxea izan ziren, eta bigarren postuan, Antxon Vega eta Juan Carlos Rodriguez iritsi ziren plazara. Ibilbide motza egin zutenen artean, aldiz, Arkaitz Mendizabal eta Inhar Mendizabal aita-semeak izan ziren azkarrenak, eta Ines Etxeberria eta Lorea Etxabe ama-alabak iritsi ziren bigarren postuan.
Antolatzaileek oso balorazio positiboa egin dute, gauean eta goizean euria egin zuen arren, jende ugari animatu zelako izena ematera. Arratsaldean berriz, oso giro ona izan zuten, bai barrikotean zein arratsaldean izan zen toka txapelketan.
Pari-Berrik emandako lau afari zozkatu zituzten eta parte hartu zuen haur bakoitzari kamiseta bana eman zieten. Probarako prestatutako elastikoa herritarren artean izan duen arrakasta ikusirik Itsas Mendik santio jaietarako gehiago prestatuko dituela iragarri du.
Arrakasta oso ona eduki zuen Itsa-Mendik ateratako kamiseta berriak. Esan, jaietako gehiago egingo direla.


