Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Zeruari so, baina giro bikainean ari dira sanmartzialetako Baserritarren Eguna ospatzen

San Pedro eta San Martzial jaiak ahalik eta gehien luzatu nahian, milaka irundar hurbildu da gaur goizean Urdanibia plaza eta inguruetara, Baserritar Eguna ospatzeko. Tarteka euria bota badu ere, denbora gehienean zerua lagun izan du festak. Lehen orduan tabernariak kexu ziren garai batean baino askoz ere jende gutxiago zegoelako, baina pixkanaka-pixkanaka hasi da jendea Moskura gerturatzen. Hori bai, duela hamar urte inguruko giroarekin zerikusirik ez: jende heldua eta gurasoak haurrekin; oso zaila izan da gazte bat ikustea, eta duela urte gutxira arte jaietako egunek gogokoenetakoa zen gaurkoa, baita gazteentzat ere. “Ez San Pedro, ezta uztailaren 1a. Alarde Egunerako erreserbatzen dira eta gainontzeko egunetan desagertzen dira”, zioen Peña kaleko ostatu bateko tabernariak. Ez da jendea aldatu den gauza bakarra. Baserriko giroa bazegoen gaur goizean, baina askok faltan bota dute lehengo barazki eta fruta azoka, baita animali gehiago ikusteko aukera ere, esne behietara mugatu baita gaurko erakustaldia: behiak ikusteko eta behiak aukeratzeko. Abere lehiaketa baino dezente animatuagoa izan da plazaren beste aldeko egitaraua. Trikitilariak aurrena, bertsolariak ondoren —bi saioetan—, eta herri kirolak tartean. Giro bikaina egon da beti heziaren inguruan. Herri kirol probetan ez da emoziorik falta, eta, sona handiko kirolariren parte hartzerik gabe, programa bariatua aukeratu dute antolatzaileek: aizkora lana —lurrean [...]

admin
Bidasoa
2012/07/01
Baserritar Eguna

Mosku bete da Baserritarren Egunerako

San Pedro eta San Martzial jaiak ahalik eta gehien luzatu nahian, milaka irundar hurbildu da gaur goizean Urdanibia plaza eta inguruetara, Baserritar Eguna ospatzeko. Tarteka euria bota badu ere, denbora gehienean zerua lagun izan du festak. Lehen orduan tabernariak kexu ziren garai batean baino askoz ere jende gutxiago zegoelako, baina pixkanaka-pixkanaka hasi da jendea Moskura gerturatzen. Hori bai, duela hamar urte inguruko giroarekin zerikusirik ez: jende heldua eta gurasoak haurrekin; oso zaila izan da gazte bat ikustea, eta duela urte gutxira arte jaietako egunek gogokoenetakoa zen gaurkoa, baita gazteentzat ere. “Ez San Pedro, ezta uztailaren 1a. Alarde Egunerako erreserbatzen dira eta gainontzeko egunetan desagertzen dira”, zioen Peña kaleko ostatu bateko tabernariak.

Ez da jendea aldatu den gauza bakarra. Baserriko giroa bazegoen gaur goizean, baina askok faltan bota dute lehengo barazki eta fruta azoka, baita animali gehiago ikusteko aukera ere, esne behietara mugatu baita gaurko erakustaldia: behiak ikusteko eta behiak aukeratzeko. Abere lehiaketa baino dezente animatuagoa izan da plazaren beste aldeko egitaraua. Trikitilariak aurrena, bertsolariak ondoren —bi saioetan—, eta herri kirolak tartean. Giro bikaina egon da beti heziaren inguruan. Herri kirol probetan ez da emoziorik falta, eta, sona handiko kirolariren parte hartzerik gabe, programa bariatua aukeratu dute antolatzaileek: aizkora lana —lurrean eta enbor bertikalean—, harrijasotzaileak, lastoa altxatzea, ingudea…

Bigarren bertso saioarekin amaitu da goizeko jarduna. Lehen saioa eta gero bertsolariek ordubetez eserita egon behar izan dute, baina ez dira hoztu, eta saio txukuna eskaini dute; ikusleek txaloz erantzun diete julio Soto, Aitor Mendiluze, Angel Mari Peñagarikano eta Sustrai Colinak botatako bertsoei.

Arratsaldean jaiak segida izango du, Urdanibia plazan bertan (dantzarekin), eta ondoko Uranzu pilotalekuan (plota jaialdi profesionalarekin). Arratsean jai eremua zabalduko da eta hiritarrek azken ekintzetaz gozatzeko aukera izango dute, aurtengo sanmartzialetako pertsiana itxi aurretik.

Arratsalde eta gaueko ekitaldiak:

  • 18:00. Urantzu pilotalekuan, esku-pilota partida profesionalak. Antolatzailea: Kurpil Kirolak.
  • 18:00. Urdanibia plazan, Bidasoko XXI. Dantza Solteko Txapelketa. Ondoren, Herri Erromeria, Meakako Adixkideak Dantza Taldearen eskutik.
  • 22:00. Jostallu, Elizatxo eta Gauerdi fanfarreak hiriko hainbat kaleetan barrena ibiliko dira.
  • 22:30. Santiagoko Bidegorritik, Su artifizialak, Piroteknia Pabloren eskutik
  • 23:15. Zabaltza plazan: Bakarrizketa jaialdia. Luis Larrodera eta Iser Ramosen emanaldiak. Mario Simancas izango da zeremonia-maisu.

Ikus argazki gehiago Oarso Bidasoko Hitzaren jaietako webgune berezian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.