
Nafarroa Bizirik 1512-2012 ekimenaren barruan, Amaiurko indusketa arkeologikoak hitzaldia emango du Aranzadi Zientzia Elkarteko Juantxo Agirrek gaur arratsaldean, 19:30etik aurrera, Olagarro elkartean. …gu sortu ginen enbor beretik, sortuko dira ...

Modotti tailerrak argazkilari profesional zein argazkizaleei aukera berriak ematen jarraitzen du, eta hala, Errenteria-Oreretako Iñigo Susperregiren lanak ikus daitezke Kale Nagusiko erakusketa aretoan. Zurartean izena jarri dio egileak argazki erakus...

ETAkoak izatea egotzi die Parisko epaileak. Igandean atzeman zituzten, Akitanian. Parisko epaileak espetxera bidali ditu Oroitz Gurrutxaga Gogorza eta Xabier Aranburu Sagarminaga; ETAko kide gisa jota. Igandean atzeman zituen Frantziako Poliziak, Cauna...

Lehengo asteartean (maiatzaren 29an) San Pedroko elkarte, talde eta herritar multzo zabal bat, 40 lagun inguru, Proisan elkartu zen eraikinaren etorkizunaz hitz egiteko. Udalak Proisarekin dituen asmoak aztertu zituzten, baita Proisarako egon daitezkeen bestelako alternatibak. Lehen bilera horretan, Proisa kulturgunea defendatzeko plataforma sortzea erabaki zuten. Era berean, udalari dei bat luzatu diote, asteartean, hilak 5, 20:00etan bilera egiteko Proisa kulturgunean bertan. Plataforman bildu diren elkarte eta taldeak: Ondartxo Abesbatza Lamiak Dantza Taldea Tip Tap Klap Zinekluba Astarloza Taldea Pintura Taldea Jai Batzordea Sanpedrotarra Futbol Elkartea Arkitekta Zozongo Oarso Musika Tirri Tarra Korkones de Pasaia Trikibeltz Berebille Trikoton

Udako denboraldia aurkezteko zesta punta saio bikoitza izango da bihar arratsaldeko seietatik aurrera Jostaldi pilotalekuan. Garcia-Alliez II eta Treku-Alliez I lehiatuko dira lehenengo partidan, eta Olharan-Hernandez eta Egiguren II-Konpa bigarrenean....

Atzo egin zuten Henry Bengoa Inventarium ikuskizuna Hendaiako Varietes aretoan. 25 urteren ondoren berriz ere gozatu zuten Bernardo Atxagaren lanaz ikusleek. Honakoa emanaldiko bideoa da, berria.info-k egina. Mugati elkarteak antolatu zuen saioa.