Proisa defendatzeko plataforma sortu dute San Pedron
Lehengo asteartean (maiatzaren 29an) San Pedroko elkarte, talde eta herritar multzo zabal bat, 40 lagun inguru, Proisan elkartu zen eraikinaren etorkizunaz hitz egiteko. Udalak Proisarekin dituen asmoak aztertu zituzten, baita Proisarako egon daitezkeen bestelako alternatibak. Lehen bilera horretan, Proisa kulturgunea defendatzeko plataforma sortzea erabaki zuten. Era berean, udalari dei bat luzatu diote, asteartean, hilak 5, 20:00etan bilera egiteko Proisa kulturgunean bertan. Plataforman bildu diren elkarte eta taldeak: Ondartxo Abesbatza Lamiak Dantza Taldea Tip Tap Klap Zinekluba Astarloza Taldea Pintura Taldea Jai Batzordea Sanpedrotarra Futbol Elkartea Arkitekta Zozongo Oarso Musika Tirri Tarra Korkones de Pasaia Trikibeltz Berebille Trikoton
Lehengo asteartean (maiatzaren 29an) San Pedroko elkarte, talde eta herritar multzo zabal bat, 40 lagun inguru, Proisan elkartu zen eraikinaren etorkizunaz hitz egiteko. Udalak Proisarekin dituen asmoak aztertu zituzten, baita Proisarako egon daitezkeen bestelako alternatibak. Lehen bilera horretan, Proisa kulturgunea defendatzeko plataforma sortzea erabaki zuten. Era berean, udalari dei bat luzatu diote, asteartean, hilak 5, 20:00etan bilera egiteko Proisa kulturgunean bertan.
Plataforman bildu diren elkarte eta taldeak:
- Ondartxo Abesbatza
- Lamiak Dantza Taldea
- Tip Tap Klap
- Zinekluba
- Astarloza Taldea
- Pintura Taldea
- Jai Batzordea
- Sanpedrotarra Futbol Elkartea
- Arkitekta
- Zozongo
- Oarso Musika
- Tirri Tarra
- Korkones de Pasaia
- Trikibeltz
- Berebille
- Trikoton


