Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Amaia Agirregabiria: “Erabaki on bat hartu dugu, eta ondo egitera goazela argi dugu”

Hondakinak biltzeko atez ateko sistemaren aldeko hautua egin izana izan da Amaia Agirregabiriaren ustez urtebeteko epean hartu duten erabakirik garrantzitsuena. Arizabaloko bere bulegoan, poltsikoak bete lan, kargua hartu zuenetik urtea betetzen den egun berean hartu du Amaia Agirregabiriak (Donostia, 1975) balantzea egiteko tartea . Legegintzaldia hasi zela urtebete  pasatu da. Zure ustez epe honetan zein dira Pasaian hartu diren erabakirik garrantzitsuenak? Pasaiarako nahi dugun hondakinen kudeaketa eredua hautatzea  izan da erabakirik garrantzitsuena, zalantzarik gabe. Horretan gaude lanean, prestakuntzan, bilera informatiboak, kontra informazioari aurre egiten, eta horretan guztian. Erabaki gehiago egon dira, baina nik honi eman nahiko nioke lehengo urte honetako balorazioaren protagonismoa. Eta hutsuneak? Zeintzuk nabarmenduko zenituzke? Egia esan, hemen oso-oso azkar doa dena, egunak bata bestearen atzetik ziztu bizian pasatzen dira, eta batzuetan erreflexu falta-edo bai egotzi daitekeela. Gobernu taldeko kideak berriak gara, administrazioa ez genuen ezagutzen, eta erritmoak-eta barneratzea zaila da. Hasiera batean egokitzapen hori kostatu zaigu eta konturatu garenerako urtebete pasatu da. Orain gauzak daramaten erritmoaz jakitun gara, eta horretara egokitzen jarraitzen dugu. Portuarekin harremanak nahiko gatazkatsuak izaten ari dira. Lonjaren afera bideratu al da? Hitz egiten jarraitzen dugu. Hilaren 20ean Portuko Administrazio Kontseilua dago, eta nik uste dut data horretarako gauzak argi egongo direla, bai Portu [...]

admin
Bidasoa
2012/06/15
Amaia Agirregabiria

Amaia Agirregabiria

Hondakinak biltzeko atez ateko sistemaren aldeko hautua egin izana izan da Amaia Agirregabiriaren ustez urtebeteko epean hartu duten erabakirik garrantzitsuena.

Arizabaloko bere bulegoan, poltsikoak bete lan, kargua hartu zuenetik urtea betetzen den egun berean hartu du Amaia Agirregabiriak (Donostia, 1975) balantzea egiteko tartea .

Legegintzaldia hasi zela urtebete  pasatu da. Zure ustez epe honetan zein dira Pasaian hartu diren erabakirik garrantzitsuenak?

Pasaiarako nahi dugun hondakinen kudeaketa eredua hautatzea  izan da erabakirik garrantzitsuena, zalantzarik gabe. Horretan gaude lanean, prestakuntzan, bilera informatiboak, kontra informazioari aurre egiten, eta horretan guztian. Erabaki gehiago egon dira, baina nik honi eman nahiko nioke lehengo urte honetako balorazioaren protagonismoa.
Eta hutsuneak? Zeintzuk nabarmenduko zenituzke?

Egia esan, hemen oso-oso azkar doa dena, egunak bata bestearen atzetik ziztu bizian pasatzen dira, eta batzuetan erreflexu falta-edo bai egotzi daitekeela. Gobernu taldeko kideak berriak gara, administrazioa ez genuen ezagutzen, eta erritmoak-eta barneratzea zaila da. Hasiera batean egokitzapen hori kostatu zaigu eta konturatu garenerako urtebete pasatu da. Orain gauzak daramaten erritmoaz jakitun gara, eta horretara egokitzen jarraitzen dugu.
Portuarekin harremanak nahiko gatazkatsuak izaten ari dira. Lonjaren afera bideratu al da?

Hitz egiten jarraitzen dugu. Hilaren 20ean Portuko Administrazio Kontseilua dago, eta nik uste dut data horretarako gauzak argi egongo direla, bai Portu Agintaritzatik, bai udaletik. Ez dut ezer aurreratu nahi, baina eztabaida handia dago. Portuak prentsaren aurrean agertu duenaren kontra ez gaude udalaren burugogorkeria baten aurrean. Lehiaketan atera ziren ondoriok  betetzen direla bermatzea da udalaren asmoa, eta horretan jarraitzen dugu. Portua izan da hasieratik marra gorria gainditu duena, eta beraien egunerokotasunari erantzuteko aldaketak egin dituzte proiektuan inorekin kontsultatu gabe. Lehiaketan onartu zuten proiektua eta orain egin nahi dutena ez dute zer ikustekorik, eta ez dute inolako kontsentsurako ahaleginik egin. Hori argi dago.
Baina jarrerak gertuago daude orain?

Hitz egiten ari gara. Guztioi interesatzen zaigu San Pedron lonja txukun bat edukitzea, bai Portuari, eta baita, noski, udalari, eta horretarako lanean ari gara.
Atez atekoaren aldeko apustua egin duzue. Pasaia Garbia, sinadura bilketa, EAJ eta PSE-EE pare pare… Nola aurreikusten duzu sistema berria ezarri aurreko prozesua?

Gogorra izango da, argi dago, batez ere, zenbait alderdik arazo politiko bat egiten ari direlako honetaz guztiaz. Arazo soziala eta ekologikoa dugu, eta udal honek arazo horri arduraz erantzun behar dio. Sinadurak biltzen dabiltza, baina nik nahiko nuke jakin ia sinatzen ari diren horiek ba ote dakiten errauste plantaren alde sinatzen ari direla. Hala ere, ez dut inolako arazorik sinadura horiek esku artean ditudanean, bakoitzari banan banan deitzeko eta argipenak emateko.
Eta zergatik atez atekoa?

Orain arte nahikoa informaziorik ez dugu eman, eta horrek besteak indartu ditu, batez ere kontuan hartuz beraiek medioak kontrolatzen dituztela, eta Diario Vascok atez atekoaren kontra egin duen lana izugarria. Jendearen beldurrarekin eta segurtasun-faltarekin jolasten ari dira. Ziur nago hemendik bi urteetara, hau jada martxan dagoenean, orain kontra eta jeloskor dauden guztiak esango dutela; baina, hainbesterako zalaparta honetarako? beste herri batzuetan gertatutakoa eredu dugu. Oso ziur gaude. Erabaki on bat hartu dugu, eta ondo egitera goazela argi dugu, erabakia gure etorkizuna eta gure ondorengoena babeste aldera datorrelako.
Epeei buruz zer edo zer aurreratzerik bai?

Lehenbizi batzarrak egingo ditugu herritarrekin, azaldu nahi dugulako zergatik hartu dugun erabaki hau. Beldur eta kezka horiek argitzera gatoz. Esamesa asko sortzen ari da gaiaren inguruan, erabilpen politiko bat ematen ari zaiolako. Azken batean, EAJri axola zaion bakarra errauste planta egitea da, beraien interes ekonomikoarengatik, eta beste guztia bost axola, argi dago. Ondoren, sektoreka lan egingo dugu; merkatariekin, tabernariekin…

Eta sistemaren ezarrera, noizko?

Hurrengo urterako. Oporren bueltan parte hartze prozesu bat egingo dugu herritarrekin, nola antolatuko dugun erabakitzeko. Ez dugu esango zintzilikarioak jarriko ditugun edo zer egingo dugun, hori herritarren artean adostuko dugun gauza bat izango delako. Guztia egiteko dago. Ez goaz ezer kopiatzera. Ez dugu Pasaia Hernani batean bihurtuko. Pasaiak bere ezaugarriak ditu eta ezaugarri horietara egokitu beharko gara, baina hori guztia herritarrekin adostuko dugu.

Urteetako aldarrikapenen ondoren, Pasaiako zentral termikoa itxi egingo da. Nola hartu duzu albistea?

Sorpresa handia hartu genuen, ez genuen inolako berririk. Albistea jaso nuenean egin nuen lehendabiziko gauza Iberdrolara deitu eta argipenak eskatzea izan zen. Balorazioa, hala ere, positiboa, nola ez. Azken batean herri honen aspaldiko aldarrikapen bat da. Itxi egingo dutela diote eta zuhurtziaz, baina itxaropentsu hartu dudan albistea da. Edonola ere,  ixtearekin ez da arazoa bukatuko. Hori argi dago. Isuri horiek guztiak etorkizun batean ere eragina  izango dute, eta horiek sortzen dituzten gaixotasunak eta, oraindik sumatuko ditugu hainbat urtetan.
Herrera Herrira batzordeko kideak inoren zain egon gabe lanari ekingo diotela iragarri dute. Zuek zein asmo duzue zentzu horretan?

Gu honetan guztian gauzak errazteko egon behar dugu, prozesua bermatzeko. Oinarriak jarrita daude, eta horiek bultzatu behar ditugu. Jaizkibiari Zirizaren erabilpenerako eskaera egin diogu, eraikin hori herriarentzat izan behar duelako. Bestalde, Trintxerpeko kirol gunea izango denaren goialde guzti horren eta DBHren aurreproiektua lantzen hasiko gara berehala.
Baina oztopoak ez dira txikiak…

Portuarekin liskarra etengabea da beraiek Kaiko Herrerako lurrak dirua lortzeko erabili nahi dituzten bitartean, gu Pasaiako bihotza bihurtu nahi dugulako zonalde hori, herritarrek diseinatu zuten moduan eta udal honek berretsi zuen moduan. Eta hor gabiltza, presioa egiten lur publikoa izaten jarraitu dadin, eta entitate batetik bestera pasatu dadin. Beren legeak hori arautzen du, ez da gure asmakizuna. Gogorra izango da, baina oso konbentzituta gaude.
Portuak kanpo kaiaren proiektua mehatxatuta ikusten al du?

Orain argi dute ekonomikoki ez dela bideragarria eta nik uste dut estrategiaz aldatzen ari direla. Krisiari buelta eman bitartean  herritarren babesa lortu nahi dute. Pasai Donibane, esaterako,  bainua debekatzen duten txartelaz bete dute, jendeak portua kanpora eraman dezatela eska dezan. Beraiek argi dute kanpo kaia ez dela egingo, ez delako  inondik inor bideragarria.

Aurrera begira, zeintzuk dira Pasaiarako lehentasunak?

Batez ere zuhurtziaz jokatzea, oso garai txarrak datozelako, baina presioa eginez, hori ere bai. Ez gara aita diputazioak emango digunarekin obsesionatu behar. Nik uste dut udal finantzazioa aldatu behar dela goitik behera eta hor ere udalek presioa egin behar dugula, bai Eusko Jaurlaritzan baita diputazioan bertan ere. Betalde, Pasaia ingurumenarekiko apustu interesgarria egin duela iruditzen zait, atez atekotik hasi, termikaren itxieratik pasatu, eta kanpo kaiaren kontrako jarreraraino. Oinarriak jarrita daude eta hurrengo urtean sendotuz joango dira.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Burujabetza eske elkartu dira 180 alkate inguru Bergaran

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.