Pintxo 2.0 ekimena uztailaren 19ra arte luzatuko dute
“Krisi garaiek kontsumitzaileen aukerak murriztu” dituztelako, herriko ostalariek Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimenarekin jarraituko dute uztailaren 19a arte. Portuko zazpi tabernak eta Amuteko batek jarraituko dute martxoan hasi zuten ekimenarekin. “Bi euroren truke pintxoa eta tragoska eskaintzeaz gain, kalitatea zaindu nahi dugu”, azaldu zuen Ion Bergarak, Enbata tabernako arduradunsk, ekimenaren aurkezpenean. Asteazken eta ostegunero Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimena asteazken eta ostegunero egiten dute, eta bertako tabernariek eta Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak sustatuta sortu dute. Astero egiten dute eskaintza berezia, jaiegunetan eta jai bezperatan izan ezik, eguerdian eta gauean. Ekimenean parte hartuko duten zortzi tabernak honakoak dira: San Pedro kaleko Ignacio, Itxaropena, Lekuona eta Yola Berri; Zuloaga kaleko Hondar eta Enbata; Almirante Alonso kaleko Kai Zaharra eta Amute auzoko Casa Manolo.
“Krisi garaiek kontsumitzaileen aukerak murriztu” dituztelako, herriko ostalariek Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimenarekin jarraituko dute uztailaren 19a arte. Portuko zazpi tabernak eta Amuteko batek jarraituko dute martxoan hasi zuten ekimenarekin.
“Bi euroren truke pintxoa eta tragoska eskaintzeaz gain, kalitatea zaindu nahi dugu”, azaldu zuen Ion Bergarak, Enbata tabernako arduradunsk, ekimenaren aurkezpenean.
Asteazken eta ostegunero
Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimena asteazken eta ostegunero egiten dute, eta bertako tabernariek eta Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak sustatuta sortu dute. Astero egiten dute eskaintza berezia, jaiegunetan eta jai bezperatan izan ezik, eguerdian eta gauean.
Ekimenean parte hartuko duten zortzi tabernak honakoak dira: San Pedro kaleko Ignacio, Itxaropena, Lekuona eta Yola Berri; Zuloaga kaleko Hondar eta Enbata; Almirante Alonso kaleko Kai Zaharra eta Amute auzoko Casa Manolo.


