Bigarren urtez jarraian Zuketz taberna izan da presoen aldeko III. Pintxo Lehiaketako irabazlea. Epaimahaiak pintxoaren zaporea eta batik bat, dekorazioa nabarmendu ditu, Herrirak, lehiaketaren antolatzaileak, jakinarazi duenez. Pintxoa lata batean aur...
Bilduk adierazi du “enfrentamendura baino eramaten ez duten akusazio eta ezeztatze dinamika batean” ez dela sartuko. PSE-EEk aurkeztu berri duen Noski aldizkarian azaltzen diren baieztapenen harira egin ditu Bilduk adierazpen horiek. Alderdi sozialistak Errenteria-Oreretako postontzi guztietan banatu du aldizkaria, eta “asmo elektoral argia” duela, eta “errealitatea” ez duela islatzen salatu du Alkatzetzan den alderdiak. Horren harira, “manipulatuta dauden datuak, testuingurutik kanpo nahita kokatutako adierazpenak, eta hainbat irudi helburu propagandistikoetarako bakarrik” erabili izana leporatu dio Bilduk PSE-EEri. Ikuspegi eta ardura politikoa Orain urtebete Alkatetzara heldu zenetik, “herria agertoki berri batera eramateko, maila guztietan eragiten duten oinarrizko arazoei erantzuna emateko, udal gobernuak egiturazko aldaketak” egin dituela gaineratu du Bilduk: “Hala nola, maila ekonomikoan, sozialean, politikoan, kulturalean eta elkarbizitzan”. Aurrera eramandako proiektuen artean, Errenteria 2025 Plan Estrategikoa aipatu du. Errenteria-Oreretan “beharrezkoa den aldaketa politikoak, ikuspegi eta ardura politikoa” eskatzen dituela esan du Bilduk. Horrenbestez, eta azken urteetan “elkarbizitzaren bidean eta politika egiteko modu berrietan izandako aurrerapausoak ikusita», alderdi politiko guztiei “bide horretan jarraitzeko” deia egin die, “hori delako gizarte honek eskatzen diguna”. Ezker Anitza, ildo beretik Ildo beretik mintzatu da gobernu taldeko beste alderdia, Ezker Anitza. “Errealitateak ez du bat egiten enplegu plana edo Gaztañoko babes ofizialeko etxebizitzei buruz esan dutenarekin”, esan du. [...]
Ke+Da eta Anonimos taldeek kontzertua emango dute larunbat honetan, hilaren 30ean, Txerrimuño etxe okupatuan. Kontzertua 22:00etan hasiko da, eta sarrerak hiru euro balio du.
Hiru mozio aztertuko ditu gaur Udalbatzak. Batetik, Eleak mugimenduak eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko aurkeztu duen mozioa landuko du. Bestetik, PSE-EEk herrian publizitate panelak jartzeko aurkeztu duena aztertuko dute zinegotziek, eta az...
Oarsoaldea, Donostialdea eta Bidasoko alkateak Errenterian bilduko dira gaur LPP Lurralde Plan Partzialaren egoeraren analisia egiteko. Duela urtebete amaitu zen plan horri alegazioak aurkezteko epea, eta oraindik ez dute erantzunik jaso. Eusko Jaurlar...
Berria Taldearen barruko Zure ziztada behar dugu ekimeneko bilera egingo dute, gaur, 20:00etatik aurrera, Oarso Bidasoko Hitzaren egoitzan (Santa Klara, 22). Herritar guztiak animatu dituzte bilera horretan parte hartzera.
Gazta zati bat dokumentala eman zuten ostegunean udaletxean, Ttur-tturren 10. urteurrenaren harira. Bertan izan zen Jon Maia zuzendaria ere. Jendea gauzak egiteko gogoz atera zen aretotik.
Azken eskola eguna ospatzeko, Elizaldeko ikasleek 7. Ibilaldi Neurtua egin zuten ostiral goizean. Jarraian freskagarriak banatu eta apar festa egin zuten, musikarekin lagunduta.
Ostiralean 28 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak, autoa lapurtzea eta matrikulak faltsutzea leporatuta. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ostiral goizean geldiarazi zuen Ertzaintzak gaztea, eta autoa Frantzian lapurtutakoa zela egiaztatu zu...
Herritar talde batek Nexo senidetze elkartea sortu du. Ostiralean aurkeztu zuten taldea, eta hala nola, elkartearen helburuez hitz egin zuen Juan Carlos Merino Nexoko presidenteak: “Asmoa da senidetzeen alde eta senidetzeetan lan egitea”. G...
Aiora Perez de San Roman Oiartzungo alkateak, legegintzaldiaren lehenengo urteko errepasoa egin du, eta bihar kaleratuko du HITZAk elkarrizketa hori. Hona titularra: “Herritarrekin, herriarekin, eta herriarentzat ari gara lanean”.
Ostegunean Ertzaintzak kamioi gidari bat atxilotu zuen, ustez atoiaren paperak faltsutzeagatik. Herrizaingo Sailaren arabera, matrikula faltsua zuen eta bastidore zenbakia manipulatuta zegoen.