Trikitixa eta panderoa ikasteko izena eman daiteke Auntxa eskolan
Auntxa Trikitixa eskolak heldu den ikasturtean trikitixa edo panderoa ikasi nahi dutenentzako izena emateko epea ireki du. Uztailaren 6a arte eman daiteke izena, astearteetan 16:30etik 21:00etara, Elizalde Herri Eskolan. Horretarako aukerarik ez duena Auntxako arduradunekin harremanetan jar daiteke, posta elektronikoz, edo telefonoz, 943 61 88 39 edo 615 79 05 10 zenbakietara deituz. 6 urtetik gorako haurrek eta helduek eman dezakete izena, trikitixa zein panderoa ikasteko. Irailaren lehen egunetan hasiko da ikasturtea, eta uztaila arte luzatuko da. Klaseak ordubetekoak izaten dira, astean behin. Eta ikasgeletatik aparte, ikasteko saio bereziak antolatzen dituzte, urtean zehar izaten dituzten emanaldiak behar bezala prestatzeko. Auntxa trikitixa eskolan hiru metodo erabiltzen dituzte irakasteko: zenbakiz osatutakoa, aurrez-aurrekoa eta solfeoarekin. Eta panderoa irakasteko ere adinaren arabera modu desberdinak baliatzen dituzte. Ikasitakoa jendeaurrean erakutsi Auntxatik esan dutenez, eskolan ikasten dutenek urtean zehar hainbat ekitaldietan parte hartzen dute, hala nola, Oiartzungo Inude eta Artzaien egunean, apirilean Irungo Udal Kontserbatorioan egindako Trikitixa Jaialdian, San Markos eguneko erromerian (Olaberria auzoan), Elizalde egunean… Gainera, Iñaki Aranaga arduradunak gehitu du entzunaldiak egiten dituztela, ikasleen motibazioa handitzeko xedez. “Jarraitzen dugu kontzertu-entzunaldi moduko emanaldiak antolatzen gure ikasleekin, honela beraiek ikasitakoa jende aurrean aditzera emateko aukera izatearren eta motibazio gehiago eduki dezaten ikasteko garaian, garrantzitsua baita hau ikaste-prozesu [...]
Auntxa Trikitixa eskolak heldu den ikasturtean trikitixa edo panderoa ikasi nahi dutenentzako izena emateko epea ireki du. Uztailaren 6a arte eman daiteke izena, astearteetan 16:30etik 21:00etara, Elizalde Herri Eskolan. Horretarako aukerarik ez duena Auntxako arduradunekin harremanetan jar daiteke, posta elektronikoz, edo telefonoz, 943 61 88 39 edo 615 79 05 10 zenbakietara deituz.
6 urtetik gorako haurrek eta helduek eman dezakete izena, trikitixa zein panderoa ikasteko. Irailaren lehen egunetan hasiko da ikasturtea, eta uztaila arte luzatuko da. Klaseak ordubetekoak izaten dira, astean behin. Eta ikasgeletatik aparte, ikasteko saio bereziak antolatzen dituzte, urtean zehar izaten dituzten emanaldiak behar bezala prestatzeko.
Auntxa trikitixa eskolan hiru metodo erabiltzen dituzte irakasteko: zenbakiz osatutakoa, aurrez-aurrekoa eta solfeoarekin. Eta panderoa irakasteko ere adinaren arabera modu desberdinak baliatzen dituzte.
Ikasitakoa jendeaurrean erakutsi
Auntxatik esan dutenez, eskolan ikasten dutenek urtean zehar hainbat ekitaldietan parte hartzen dute, hala nola, Oiartzungo Inude eta Artzaien egunean, apirilean Irungo Udal Kontserbatorioan egindako Trikitixa Jaialdian, San Markos eguneko erromerian (Olaberria auzoan), Elizalde egunean…
Gainera, Iñaki Aranaga arduradunak gehitu du entzunaldiak egiten dituztela, ikasleen motibazioa handitzeko xedez. “Jarraitzen dugu kontzertu-entzunaldi moduko emanaldiak antolatzen gure ikasleekin, honela beraiek ikasitakoa jende aurrean aditzera emateko aukera izatearren eta motibazio gehiago eduki dezaten ikasteko garaian, garrantzitsua baita hau ikaste-prozesu egokiago bat edukitzeko”, argitu du Aranagak.

