240 euri litro bota zituen maiatzean herrian, iazko hil berean baino 95 gehiago.
Odola emateko saioa izango da asteartean, 18:00etatik 20:00etara, anbulatorioan. Herritarrei animatzeko deia egin diete.
Udalaren egoera “oso kezkagarritzat” jo du PSE-EEk, Bilduren urtebeteko gobernua baloratzeko gaur arratsaldean egin duen prentsaurrekoan. “Dedikazio falta, despotismoa, eta opakotasuna” egotzi diote Bilduri Lore Suarezek, Izaskun Gomezek eta Bixen Itsasok, beren Trintxerpeko egoitzan egindako adierazpenetan. Esan dutenez, aldundiaren hitzarmenean aurreikusitako hainbat diru partida galtzeko zorian dago Pasaia, tartean Antxoko pilotalekuarena aipatuz. San Pedroko arrandegi berriaren kudeaketan Amaia Agirregabiria egiten ari den kudeaketa ere “penagarritzat” jo dute, “denok erabakia itxaroten zutenean, atzerapena” eskatu duelako. “Akordioak ixteko gaitasun eza” leporatu diote, zentzu honetan, Amaia Agirregabiria alkateari, eta baita “kudeaketarako gaitasun eza”. Egoera ekonomiko larria Kezka berezia agertu dute udalaren egoera ekonomikoarengatik. Salatu dutenez, “kontu hartzailea bere funtzioetatik baztertzeko erabakia” kontuak estaltzeko nahi bati baino ez dio erantzuten. PSE-EEk salatu duenez, kontu hartzailearen espedientea atzera botatzea erabaki du gobernu taldeak, udalaren jarduna oztopatzen duela argudiatuta. PSE-EEk, aitzitik, bestelako asmoa dakusa gobernu taldearen ekinbidean. Salatu dutenez, “udalaren benetako egoera ekonomikoa estaltzeko asmoz hartutako erabakia izan da” eta oso larritzat jo dute. Beren tesia defendatzeko, azken udalbatzarrean hartutako erabakia aipatu dute. Udalbatzarrak aldundiari 552.000 euroko mailegua eskatzea onetsi zuen lehengo ekainaren 12an, eta Bixen Itsasoren arabera, eskaera hori udalaren egoera ekonomikoa defizitarioa dela berresten du. Horrez gain, Gobernu Taldeak udalak mailegua zein interes tasarekin [...]
Festa berezia antolatu dute Pagoan, San Juan bezperarekin bat eginez. 00:00etatik aurrera, honako DJak izango dira dantzalekuan: Doctor Pitudo, Zanut, The Beltran Brothers, Alex Nomaklimato, Furonia, Oliver DMX eta Paolo Solo. Festa igandeko 16:00ak ar...
Astebururako irteera antolatu du Urdaburu mendizale elkarteak, eta oraingoan, Pirinioak bisitatuko dituzte. Larrauko mendatea eta Belagoa bisitatuko dituzte, eta Otsogorrigaina (1.923), Barazea (1.893) eta Kartxelara (1.992) igo. Gaua Abauko aterpean p...
Atzo arratsaldean Ertzaintzak kamioi gidari bat atxilotu zuen, ustez atoiaren paperak faltsutzeagatik. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atoiaren matrikula faltsua zen eta bastidore zenbakia manipulatuta zegoen. Gaur goizean utzi dute epailearen es...
San Joan bezpera da bihar, eta ohi bezala, egunik luzeena are gehiago luzatzeko asmoz, sua piztuko dute. Gurutze Santuaren plazan bi aldiz, gainera. Lehena Murixka dantza taldekoek piztuko dute, 20:00etatik aurrera. Bigarrena, berriz, jende helduagoak ...
Kaskoa buruan eta eskuak bolantean 35 urte egin ditu Patxi Hoyosek (Lezo, 1955). Hori uzteko garaia ere heldu zaio, eta semeak, Aitorrek, hartu du bere lekukoa. Behintzat, horrek aukera ematen dio horrenbeste maite duen rallyen munduan jarraitzeko. Zergatik erabaki duzu orain uztea rallyak? Semea parte hartzeko gogoarekin zebilen, eta proposatu zidan hasteko AX auto bat erostea, baina lasterketako bi auto oso garestiak dira. Gainera, ni urte mordoska aritu naiz, eta erabaki nuen nik utzi, eta nire partez bera sartzea. Horrela niretzat ere errazagoa izan da: bera ari denez, nik ere jarraitzen dudalako saltsa horretan, eta gustura nago. Semeak jarraituko ez balu, pena emango lidake. Hori bai, beste bizpahiru urte jarraituko nuke. Orain zertan zabiltza? Semeari laguntzen ari naiz, asistentzian. Autoa prestatzen aritzen naiz, autoa hobetzeko ere gauza batzuk egiten… 35 urte egin dituzu mundu horretan. Nondik etorri zitzaizun zaletasuna? Egia esan, ez dakit. Garai hartan, autoa oso gutxik zeukaten. Nire aitak erosi zuen autoa, baina adin batekin. Nik txikitatik hartu nuen autoarekiko grina, eta hamalau urterekin hasi nintzen gidatzen. Antiguan lan egiten nuen Cervezas El Leonen. Segituan bazkaldu, eta besteen autoak hartu eta derrapeak egiten aritzen nintzen atsedenaldian. Altamiran (zirkuitu deitzen genion), berriz, nire aitaren autoarekin ibiltzen nintzen. Hor Touring [...]
Santakrutzak prestatzeko gogo biziz ari dira lanean herriko elkarteak, eta horrela, datorren asteartean jai batzordea bilduko da. Hitzordua 19:30ean jarri dute, udaletxeko areto nagusian.
Azken eskola eguna ospatzeko, Elizaldeko ikasleek 7. Ibilaldi Neurtua egin dute. 19 taldek parte hartu dute, 5-12 urteko ikasleak nahastuz, 09:30etik 11:00ak aldera arte. Jarraian freskagarriak banatu eta apar festa egin dute, musikarekin lagunduta. B...
Oiartzungo Flauta Taldeak bi emanaldi egingo ditu bihar. 13:00etan, Cintruenigon emango du kontzertua (Nafarroa). 19:30ean, berriz, Mallen herrian (Zaragoza).
Etxebidek jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak uztailaren 3an egingo du Gaztañoko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa. 30 etxebizitza zozkatuko dituzte, eta horretarako, 2011ko azaroaren 30era arteko erregistroan azaltzen diren eskabideak hartuko dituzte kontuan. Etxebizitza horiei dagokienez, bi, elbarriei egokitutakoak izango dira, eta gurpil aulkira mugatuta daudenak sartuko dira. Hogei etxebizitza, berriz, lau urtetik gorako antzinatasuna dutenentzat dira. Bost, berriz, “25 eta 35 urte bitarteko bizikidez osaturiko bizikidetza-unitateentzat. Seme-alaben adina ez da kontuan hartuko”. Hiru, berriz, gainerako eskatzaileentzat. Baldintza guztiak Etxebideren webgunean aurki daitezke.
‘Gazta zati bat’ dokumentala eman zuten atzo udaletxeko areto nagusian, Ttur-tturren 10. urteurrenaren harira antolatutako ekimenen barruan. Bertan izan zen Jon Maia zuzendaria ere. Dokumentala ikusi aurretik, hainbat azalpen eman zituen. ...
V. Aitor Txiki Futbito Txapelketan izena eman daiteke etzira arte, Makutxo, Miren, Sorgin eta Amazkarren. Taldeek gehienez hamabi jokalari izan ditzakete, eta prezioa 150 euroko da. Partidak antolatzeko bilera asteartean izango da, 19:00etan, Girizian.
Aste honetan PSE-EEk aldizkari berri bat atera du, Noski, eta horren harira, Ezker Anitzak aldizkari horren edukia kritikatu du: “Errealitateak ez du bat egiten enplegu plana edo Gaztañoko babes ofizialeko etxebizitzei buruz esan dutenarekinR...
Euskal Herria Zuzenean (EHZ) festibala datorren asteburuan da Heletan (Nafarroa Beherea). Udalak elkarteari laguntza eman dio, eta trukean, Oiartzundik autobusa pasatuko da. Hilaren 29an Manuel Lekuona Bibliotekan jasoko ditu musikazaleak, 15:55ean. Bu...
Janaria eta edaria, musika eta kirola. Osagai horiek oinarrizkoak dira festa batean, eta horiek guztiak bilduko dituzte Galtzarabordako jaiek. Gaur arratsaldean hasiko dira, 19:00etan, txupinazoarekin, eta hiru egun iraungo dute, etzi arratsera arte. Egun handiak, baina, bihar eta etzi izango dira. Bihar haurrentzako tailerrak eta jolasak izango dira goizean, eta zezenko eta poneyak arratsaldean. Gauean herri afaria eta danborrada egingo dituzte auzoko kaleetatik. Etzi, berriz, xake erakustaldia, patata tortilla lehiaketa, eta dantza erakustaldia egingo dituzte. Arraltsaldean, berriz, haurren danborrada. Ekitaldi guztiak parkean izango dira. Gaurko egitaraua 19:00: Txupinazoa, eta erraldoi eta buruhandiak txarangarekin batera. Ondoren, sardina jatea auzoko plazan. 19:30: Toka eta pote txapelketa mistoa. Ondoren: Txokolate jatea eta film emanaldia plazan: Powers. Emanaldia bukatzen denean: Eureka taldearekin dantzaldia.
Benjamin, Alebin, Haur eta Kadete mailetako finalak izango dira igandean J. A. Zuloaga Memorialaren barruan. Partida guztiak Fanderiako pilotalekuan jokatuko dituzte, 10:30etik aurrera. Horiek amaituta ere, J. A. Zuloaga Memorialak aurrera jarraituko d...
Aulki finkoa, mugikorra, ergometroa eta arraunarekin zerikusia duten bestelakoak landuko dituzte 12 eta 16 urte bitarteko nerabeentzat antolatu duten ikastaroan. Arraunaren hastapenetarako ontzia erabiliko dute ikastaroan, ALA deritzana, eta Ixkiro ont...