Santiagotarrak-eko ur bizietako taldea bigarren izan da Espainiako Jaitsiera Txapelketan
Santiagotarrak Arraun Elkarteak bigarren postua lortu du ur bizietako Espainiako Jaitsiera Txapelketan. Maiatzaren 12an O Barco de Valdeorrasen (Orense, Galiza) taldekako jaitsiera klasikoko saioak egin zituzten eta ekainaren lehen asteburuan Camarasan...
Santiagotarrak Arraun Elkarteak bigarren postua lortu du ur bizietako Espainiako Jaitsiera Txapelketan. Maiatzaren 12an O Barco de Valdeorrasen (Orense, Galiza) taldekako jaitsiera klasikoko saioak egin zituzten eta ekainaren lehen asteburuan Camarasan (Lleida, Herrialde Katalanak) banakako sprint lasterketak eta patruilen jaitsiera sprint modalitateko probak burutu zituzten. Bi jardunaldietako emaitzak bateratuta, Santiagotarrakek zilarrezko domina jantzi du, taldekako sailkapenean. Guztira bederatzi taldek parte hartu zuten.
Hauek izan ziren irundarren emaitza honerenak:
Patruilako, jaitsiera klasikoa (maiatzaren 12an):
- Lehen postua, Kadete Mailako 3 x K1: Imanol Esteban / Ander Susperregui / Ion Iribarren.
Santiagotarrak hirugarren izan zen taldeka.
Jaitsiera klasikoa banaka (ekainaren 3an)
- Lehen postua, Kadete Mailako C1-ean: Imanol Esteban.
- Lehen postua, Kadete Mailako K1-ean: Edurne Gomez.
- Hirugarren postua, Kadete Mailako K1-ean: Anne Rocha.
- Hirugarren postua, Gazte Mailako K1-ean: Hasier Rodrigez.
Taldeka, Santiagotarrak bigarren geratu zen.
Banakako Jaitsiera, sprint modalitatea (hilaren 2an)
- Bigarren postua, Kadete Mailako K1-ean: Anne Rocha.
- Hirugarren postua, Kadete Mailako K1-ean: Maitane Herrero.
Santiagotarrak-ek bigarren postua lortu zuen taldeen sailkapenean.
Jaitsiera patruilaka, sprint modalitatean (hilaren 3an)
- Lehen postua, Senior Mailako K1-ean: Telmo Olazabal / Esteban Arakama / Aitor Iribarren.
Santiagotarrak bigarren izan zen taldeka.

