San Joan sua egingo dute bihar lau barrutietan
Pasaiako lau barrutietan piztuko dute bihar San Joan sua. San Pedron, 22:00etan piztuko dute, Dorrean, Lamiak Dantza Taldeak antolatuta. Trintxerpen, berriz, 20:00etan bilduko dira suaren bueltan, Gudarien Enparantzan. Antxon, Alkartasunak antolatuta, ...
Pasaiako lau barrutietan piztuko dute bihar San Joan sua. San Pedron, 22:00etan piztuko dute, Dorrean, Lamiak Dantza Taldeak antolatuta. Trintxerpen, berriz, 20:00etan bilduko dira suaren bueltan, Gudarien Enparantzan. Antxon, Alkartasunak antolatuta, Gure Zumardian dantzatuko dute herritarrek Urdiain eta Alpargata, 22:00etatik aurrera, eta Donibanen, azkenik, plazan piztuko dute sua, 22:30ean.

