Puntal auzoko jaiak ospatuko dituzte gaurtik Hondarribian
Udarekin heldu ohi dira jaiak Puntal auzora, eta urtero bezala, egitaraua prest dute gaur arratsaldean auzoko jaiak hasteko. Aurtengoa beste urtetakoa baino xumeagoa den arren, gogotsu daude auzokideak. Eguraldi txarra eginez gero, biharko herri bazka...
Udarekin heldu ohi dira jaiak Puntal auzora, eta urtero bezala, egitaraua prest dute gaur arratsaldean auzoko jaiak hasteko. Aurtengoa beste urtetakoa baino xumeagoa den arren, gogotsu daude auzokideak.
Eguraldi txarra eginez gero, biharko herri bazkaria arkupetan egingo dute, eta auzokide bakoitzak behar duen guztia eraman behar du. Antolatzaileek mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte, eta bazkaltzen duten bitartean, urdaiazpikoa, gazta eta olioa zozkatuko dituzte. Herri afaria ere berdin-berdin egingo dute.
Herri Bertanek, 25 urte
Aurten Herri Bertan elkarteak 25 urte beteko ditu eta omenaldi gisa, Agustin Tife artistak eta auzokideek Pajina izeneko eskultura bat egin dute. Eskultura bihar eguerdiko ordubatean aurkeztuko dute.
Egitaraua
Gaur
18:30. Auzoaren apainketa.
Bihar
11:30. Futbol txapelketa.
12:00. Gaztelu puzgarriak, jolas parkean.
13:00. Pajina eskulturaren aurkezpena.
14:00. Herri bazkaria, San Marko parkean.
16:00. Gaztelu puzgarriak, jolas parkean.
17:00. Toka txapelketa.
19:00. Ipuin kontalaria, Zurrumurru antzerki taldea.
21:30. Herri afaria, auzoko plazan.
22:00. Musika.
Etzi
12:00. Auzoa garbituko dute.

