
Ikasturteari agur esango dio etzidamu Eskolatik Kalera ekimenak, eta hori ospatzeko aurten, jaia beharrean, topaketa egingo dute. Hamar urtez jaia egin ostean, aurten hori baino xumeagoa izango den ekitaldiarekin amaituko dute ikasturtea, “egitasmoa bera indartu eta ekimen berriekin osatze aldera, eta garaiak ere hala eskatzen dutelako”, zehaztu du Lau Haizetara elkarteak, ekimenaren antolatzaileak. Atzo aurkeztu zuen Eskolatik Kalera I. Topaketa, eta prestatu duten egitarauaren berri eman zuten: Altxorraren Bila jolasarekin hasiko dute goiza. Bertan, haur zein gurasoek parte hartu ahal izango dute, eta lau taldetan banatuko dituzte. Hori amaitutakoan altxorraz gozatu ahal izango dute. Ondoren, berriz, tailerrekin hasiko dira: txapak, karetak, gatz koloreztatuarekin botilak, eta txikienek ere margoketa egin ahal izango dute. Ekimen guztiak Lau Haizetara eta Merkatuzarren aurreko plazan egingo dituzte. Elkarteak gaineratu duenez, datorren urtera begira topaketa, guraso, ikastetxe, elkarte eta haur zein gazteen artean diseinatzea da helburua. Hain zuzen, jaia antolatzera bideratzen zen diruarekin Kuadrillategi egitasmoa martxan jarri du Lau Haizetarak, DBH 1. eta 2. mailako haurrei zuzendutakoa. Maiatzean hasi zuten, eta etzi amaituko da. Datorren ikasturtean ere jarraituko dute ekimenarekin, baina DBH 3. eta 4. mailetara zabaldu nahi dute. Egitaraua 09:30. Hasiera 10:00. Altxorraren Bila. 11:00. Altxorra ezagutzea. 11:30. Tailerrak.

Kanpo kaiaren kontra aurkeztutako 3.500 alegazioak erantzun ordez, Portu Agintaritzak guztiak atzera bota eta aurreko gidoi berari eusten diola salatu du Jaizkibel Bizirik-ek. Portuko administrazio kontseiluan gaur goizean bildu da, eta han aurkeztu du...

Sanjoanekin bat eginez, Piedadea Emakume Taldeak olio margoen erakusketa antolatu du. Igandean eta astelehenean bisita daiteke, 17:00etatik 19:30era, Donibane kalean taldeak duen egoitzan.

Etzirako deitu du Pasaia Kirol Elkarteak urteko batzar orokorra. San Fermin parrokiaren behealdean egingo dute, 19:30ean lehen deialdian, eta 20:00etan bigarrenean. Balantze ekonomikoa eta kirolekoa aurkeztuko dituzte.

Portuko Administrazio Kontseilua goizean bilduko da; erabakiak arratsaldean jakinaraziko dituzte Lau gai hartuko dituzte hizpide gaur goizean Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan. Batetik, Pasai San Pedroko arrandegi berriaren behin betiko diseinuaren gainekoak erabaki behar dituzte. Jakina denez, udalak eta portuak desadostasunak dituzte gai honen inguruan. Gaur argituko dute horiek gainditu diren ala ez. Bestetik, kanpoko kaiaren ingurumen txostenari aurkeztutako alegazioei erantzuteko txostena aurkeztuko du portuak, eta Administrazio Kontseiluak oniritzia eman beharko dio aurrera aterako bada. Horrez gain, azken hiruhilekoan trafikoak izan duen bilakaera jakinaraziko dute, eta azkenik, Iberdrolaren zentral termikoaren itxierak portuan izango duen eragina baloratuko dute.

23an jokatuko da proba, partaidetza handitzeko asmoz, lehenengoz, arratsaldez; Proisa aldarrikatuko dute Etzidamu Herri Triatloia egingo dute zortzigarrenez San Pedron, Astarloza Taldeak antolatuta. Sanpedroen atarian urtero ospatzen dute kirol proba hau, eta aurten hainbat berritasun ditu. «San Joan bezpera dela baliatuz, proba arratsaldean egitea erabaki dugu, horrela parte hartzea handiagoa izatea espero dugulako», adierazi dute antolatzaileek. 18:00etan hasiko da triatloia. Proisa Kulturgunea aldarri Ibilbidean ere hainbat aldaketa egin dituzte aurten. Bizikletan eta korrika Torrean hasi eta Proisaraino joan beharko dute parte hartzaileek, Arraunlari kaletik. Izan ere, etzirako Proisa Eguna antolatu dute barrutian, eta San Pedroko taldeek eta elkarteek hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun osoan zehar, «herriak Proisa Kulturgunea bezalako eraikin bat mantentzeko beharra duela aldarrikatzeko». Proisatik Morales Oliver kalera jo, eta handik Pasamanen Alarguna kalea hartuko dute, alde zaharretik Torreiraino itzultzeko. Bizikletan hiru itzuli osatu beharko dituzte parte hartzaileek, eta korrika bakarra. Igeriketan ez dago aldaketarik: Kalparratik hasi eta Torrerainoko tartea osatu beharko dute parte hartzaileek. Aurreko urteetan bezala, proba banaka edo taldeka egiteko aukera egongo da. Taldeek gehienez hiru pertsonakoak izan behar dute. Aurrenak proba egiten taldeka aterako direnak izango dira. Ondoren, banaka lehiatuko direnak hasiko dira lehian. Sariei begira banakako lehia lehenetsiko dute antolatzaileek, sariak hobeak izanik norbanakoentzat, [...]

Udaberri Txapelketa. Haurrak. Oiarpe-Intxurre: 18-16. Irun. Finalerdiak. Gazteak eta helduak. Ugalde-Imaz (Oiarpe)/Loitegi-Lizaso (Urnieta): 22-0. Sarasti-Ugalde (Oiarpe)/Lizaso-Okiñena: 9-22. Añorgako Txapelketa. Helduak. Lizaso-Ugalde (Oiarpe)/L...

Tarteka, gosari solasaldiak antolatzen dituzte Mikelazulo kultur elkartean, eta igande honetan, Miguel Romerorekin hitz egiteko aukera izango da, 10:00etan. Mikelazulok azaldu duenez, Romero 60ko hamarkadan Francoren diktaduraren kontra mugitu zen, eta...

Bihar, Musikaren Egunarekin batera jasoko du Jose Luis Ansorenak Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria, Gipuzkoako Foru Aldundian. Ansorena, ikertzaile, musikagile, organo jotzaile eta koru zuzendari izateaz gain, euskal musika ondarea babesteko eta...

Berrehunetik gora musikari eta ia beste horrenbeste dantzari, guztira laurehun ikasle inguru; horiek guztiak elkartuko dira ostiralean, hilak 22, arratsaldeko bostetatik aurrera Urdanibia plazan, Nazioarteko Musikaren Eguna ospatzeko. Skola Musik akademiarena da ekimena, eta PausoK dantza eskolaren eta Irungo Udaleko Kultura arloaren laguntza izango du. Emanaldia arratsaldeko bostetan hasi eta lau orduz luzatuko da. Gaur goizean Moskun eginiko aurkezpenean Arantza Olaizola Skolako arduradunak aurreratu bezala, ikasle gazteenak izango dira taulara igotzen lehenak. 3-7 urtekoek haurrentzako abestiak joko dituzte, eta ondoren 8 urtetik gorakoak ariko dira, multzoka. Lehenik, lau kanta interpretatuko dituzte, pianoarekin; eta ondoren hainbat estiloko abestiak joko dituzte, taldeetan banatuta: musika elektronikoa, pop, rock, metal, punk, hip hop… “Bigarren zatian PausoK eskolako dantzariek parte hartuko dute, flash mob-ak eginez. Publikoarekin nahastuko dira eta ekitaldi honetarako propio prestaturiko dantzak egingo dituzte”, argitu du Skola Musikeko arduradunak. Skola Musiken askotariko adineko ikasleak elkartzen direla azaldu du Olaizolak: “3 urtetik aurrerako ikasleak ditugu, jubilatuta daudenak ere, baina azken hauei kosta egiten zaie zuzenekoetan parte hartzea”. Irun Zuzenean programa Goizeko aurkezpenean Belen Sierra Kultura arloko ordezkaria ere egon da. Izan ere, Irungo Udalak Skola Musiken ekimenarekin bat egin du, apiril bukaeran abiatu zuten Irun Zuzenean programaren barruan. Egitasmoak tokiko pop eta rock taldeak [...]

Maitane Azpeitia atleta oiartzuarra asteburuan Espainiako Txapelketa jokatzen izan da, Euskal Herriko selekzioarekin. Salto hirukoitzean lehen postua lortu du, 13,28 metroko jauziarekin. Selekzioa, seigarren postuan geratu da.

Bigarren B Mailara itzuli da Unai Alba atezain oiartzuarra. Alcoyano taldeak fitxatu du eta bertan jokatuko du denboraldi berrian.

San Pedroko lonja berriaren ingurukoak erabakitzeko zituzten gaur goizean, Portuko Administrazio kontseiluan, baina, Portuko iturrien arabera, udalaren jarrerak erabakia atzeratzea eragin du. Uztailaren 10eko plenora eraman nahi du gaia Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak, eta eskaera ez da Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandoren gustukoa izan. “Udalbatzaren erantzuna ezezkoa bada, Portuko Plan Berezian aurreikusitakoarekin egingo dugu aurrera”. hau horrela balitz, Astigarraga eta Lasartek diseinatutako eraikina baztertuko lukete eraikin erabat funtzionala altxatzeko. Berrikusitako Ingurumen txostenari alegazioak Administrazio Kontseiluak kanpo kairako alegazioei erantzunez aurkeztutako Ingurumen Txostena aprobatu du. Dokumentua datozen egunotan igorriko diete dagokien erakundeei, baita alegazioak aurkeztu dituzten guztiei ere. Gai honen harira, Lucio Hernando Madrilera joatekoa dela iragarri dute. Trafikoa Trafikoen bilakaerari dagokionez, merkantzien trafikoak %5ean egin du behera urteko lehen bost hilabeteetan.

Itsas Mendik antolatutako musika jardunaldien barruan, etzi, Trintxerzahar Abesbatzak eta Illunbe Akordeoi Orkestrak kontzertua emango dute parrokian, 20:15etik aurrera.

Pasaia-Lezo Lizeoko Lehen Hezkuntzako ikasleek primeran pasatu zuten iragan ostiralean. Kulkiko partaideen bisita jaso zuten eta oso ondo izan ziren herri kirol probetan. Euskaraz jolastea eta ongi pasatzea izan zen ekintzaren helburua, baita txikienek landa edo nekazaritza eremuko tresnak ezagutzea ere.

Leporatzen dizkiotenak ez dira ezagutzen, sumarioa sekretupean dagoelako, eta operazioa zabalik Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Antxon. Operazioa atzo goizean izan zen, Axular plazako etxebizitza batean. Polizia hara bertaratu, atxilotutakoaren e...

PSE-EEk Noski aldizkaria atera du, “herrian eta sortzen diren gaiei buruzko informazioa eman eta udalari jarraipen bat egiteko”. Lehen zenbakia atzo bertan hasi ziren etxez etxe banatzen; guztira, 16.000 ale atera dituzte. Asmoa da, “...

Sanmartzialetako agenda. Hilaren 22a, ostirala. Hilaren 19tik uztailaren 1era, Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan, Margolanen erakusketa, Jose Luis Viñuela artistaren eskutik: astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara; igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era. Hilaren 19tik 28ra, Amaia Kultur Zentroan, 2012ko San Pedro eta San Martzial jaiak iragartzeko kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa: 18:00-21:00 asteartetik larunbatera, eta 11:30-13:30 igandeetan eta jaiegunetan. Hilaren 20tik 24ra, Amaia Kultur Zentroan, Filatelia erakusketa, Bidasoko Filatelia eta Numismatika Elkarteak antolatuta. Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara; igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era. 11:00etan, Biteri plazan, II. Mendibil Patata Tortila Lehiaketa, Mendibil Merkataritza Guneko Jabeen Erkidegoak antolatuta. 18:30ean, Urantzu pilotalekuan, 60. Kurpil Kirolak Afizionatuen Esku Pilota Txapelketa. Antolatzailea: Kurpil Kirolak Pilota Elkartea. Sarrera doan. 20:00etan, Ficoban, Ongintza kontzertua Taupadak GKE Orkestra Sinfonikoaren eskutik. Sarreraren prezioa: 20 euro. 23:00etan kontzertua Urdanibia plazan. Correos eta Ras Miguel & Tafari talde irundarren emanaldia.

Floren Aoiz historialariak Gipuzkoa versus Nafarroa goiburuko hitzaldia emango du bihar Urdanibiako Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan, 19:30ean. Historia ofizialak gipuzkoarrak eta nafarrak etsai bezala aurkeztu dituela azalduko du Aoizek, eta horret...