Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Eskolatik Kaleraren I. Topaketa aurkeztu dute, jaia baino xumeagoa

Ikasturteari agur esango dio etzidamu Eskolatik Kalera ekimenak, eta hori ospatzeko aurten, jaia beharrean, topaketa egingo dute. Hamar urtez jaia egin ostean, aurten hori baino xumeagoa izango den ekitaldiarekin amaituko dute ikasturtea, “egitasmoa bera indartu eta ekimen berriekin osatze aldera, eta garaiak ere hala eskatzen dutelako”, zehaztu du Lau Haizetara elkarteak, ekimenaren antolatzaileak. Atzo aurkeztu zuen Eskolatik Kalera I. Topaketa, eta prestatu duten egitarauaren berri eman zuten: Altxorraren Bila jolasarekin hasiko dute goiza. Bertan, haur zein gurasoek parte hartu ahal izango dute, eta lau taldetan banatuko dituzte. Hori amaitutakoan altxorraz gozatu ahal izango dute. Ondoren, berriz, tailerrekin hasiko dira: txapak, karetak, gatz koloreztatuarekin botilak, eta txikienek ere margoketa egin ahal izango dute. Ekimen guztiak Lau Haizetara eta Merkatuzarren aurreko plazan egingo dituzte. Elkarteak gaineratu duenez, datorren urtera begira topaketa, guraso, ikastetxe, elkarte eta haur zein gazteen artean diseinatzea da helburua. Hain zuzen, jaia antolatzera bideratzen zen diruarekin Kuadrillategi egitasmoa martxan jarri du Lau Haizetarak, DBH 1. eta 2. mailako haurrei zuzendutakoa. Maiatzean hasi zuten, eta etzi  amaituko da. Datorren ikasturtean ere jarraituko dute ekimenarekin, baina DBH 3. eta 4. mailetara zabaldu nahi dute. Egitaraua 09:30. Hasiera 10:00. Altxorraren Bila. 11:00. Altxorra ezagutzea. 11:30. Tailerrak.  

admin
Bidasoa
2012/06/20

Lau Haizetarak lehen aldiz Eskolatik Kalera Topaketa egingo duIkasturteari agur esango dio etzidamu Eskolatik Kalera ekimenak, eta hori ospatzeko aurten, jaia beharrean, topaketa egingo dute. Hamar urtez jaia egin ostean, aurten hori baino xumeagoa izango den ekitaldiarekin amaituko dute ikasturtea, “egitasmoa bera indartu eta ekimen berriekin osatze aldera, eta garaiak ere hala eskatzen dutelako”, zehaztu du Lau Haizetara elkarteak, ekimenaren antolatzaileak.

Atzo aurkeztu zuen Eskolatik Kalera I. Topaketa, eta prestatu duten egitarauaren berri eman zuten: Altxorraren Bila jolasarekin hasiko dute goiza. Bertan, haur zein gurasoek parte hartu ahal izango dute, eta lau taldetan banatuko dituzte. Hori amaitutakoan altxorraz gozatu ahal izango dute. Ondoren, berriz, tailerrekin hasiko dira: txapak, karetak, gatz koloreztatuarekin botilak, eta txikienek ere margoketa egin ahal izango dute. Ekimen guztiak Lau Haizetara eta Merkatuzarren aurreko plazan egingo dituzte.

Elkarteak gaineratu duenez, datorren urtera begira topaketa, guraso, ikastetxe, elkarte eta haur zein gazteen artean diseinatzea da helburua.

Hain zuzen, jaia antolatzera bideratzen zen diruarekin Kuadrillategi egitasmoa martxan jarri du Lau Haizetarak, DBH 1. eta 2. mailako haurrei zuzendutakoa. Maiatzean hasi zuten, eta etzi  amaituko da. Datorren ikasturtean ere jarraituko dute ekimenarekin, baina DBH 3. eta 4. mailetara zabaldu nahi dute.

Egitaraua

  • 09:30. Hasiera
  • 10:00. Altxorraren Bila.
  • 11:00. Altxorra ezagutzea.
  • 11:30. Tailerrak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.