Joan den larunbatean egin zuten Gaztañoko I. Herri Krosa auzoko jaien egitarauaren barruan. Balorazio “ezin hobea” egin dute antolaketa lanetan aritu diren Gabri Mauriz eta Iñaki Artolak. Guztira, 43 lagunek hartu zuten parte lasterketan,...
Maizago izango dira topoak Oiartzun eta Donostia artean, udan. Dagoeneko udako ordutegia jarri du martxan EuskoTrenek. Hala, larunbat, igande eta jai egunetan, Amara eta Oiartzun arteko trenak 15 minuturo izango dira: 15:15etik 21:15era Amaratik Oiartzunera, eta 15:50etik 21:50era, alderantzizko norantzan.
Emakumeen nazioarteko futbol partida izango da larunbatean Donostiako Anoeta estadioan, Euskal Herria-Eslovakia, 16:30ean. Goizetik, gainera, musika, Txan magoa, Irrien Lagunak… izango dira estadioaren inguruan. ESAITek deia egin du partidara zei...
Leporatzen dizkiotenak ez dira ezagutzen, sumarioa sekretupean dagoelako, eta operazio zabalik. Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Antxon. Operazioa gaur goizean izan da, Axular plazan. Polizia han bertaratu, atxilotutakoaren etxebizitza miatu, eta handik hainbat materiala eramatearekin batera etxeko jabea atxilotuta eraman dute. Lekukoek adierazi dutenez, ordenagailu bat eraman du Guardia Zibilak.
Lezoko Jai Batzordeak bilera egingo du gaur arratsaldean, udaletxeko pleno aretoan. 19:30ean hasiko da bilera, eta bertan santakrutzak prestatuko dituzte. Horrez gain, eskatu dute jaietako proposamenak gaur eguerdirako aurkez ditzatela herritarrek, uda...
Herenegun egin zuen Allerru Mendi Taldeak ikasturteko azken txangoa. Taldeari izena ematen dion tontorrera igo ziren, eguraldi grisak lagunduta. Hamaiketakoa egin, eta eguzki printzek lagunduta abiatu ziren herrira. Bertan, merezitako dutxa hartu zuten, eta Uztarri tabernan bazkaldu zuten, haurrek lehendabizi, helduek ondoren. Asebeteta, 17:00etan sari banaketarekin hasi ziren, herriko plazan. Irteera gutxien egin dituztenek udalak emandako elastiko bat jaso zuten, zazpi edo zortzietan parte hartu dutenek finalisten kopa bat eta Kutxabanken oroigarria jaso zuten. Plenoa egin dutenek, oroigarriaz gain, lo zaku bat jaso zuten. Ondoren, aulkiaren jokoan eta eltze apurtzean ibili ziren.
Estresa izango dute hizpide gaur arratsaldean Donibane kaleko Kultura Aretoan, 18:00etatik aurrera. Hitzaldian estresak garunean eragiten dituen kalteez ariko dira, eta arazoak kudeatzeaz solastuko dira. Horrez gain, emakumeen eta gizonen garunen artek...
Pasaia-Lezo Lizeoko Lehen Hezkuntzako ikasleek primeran pasatu zuten iragan ostiralean. Kulki-ko partaideekin bisita jaso zuten eta primeran pasatu zuten herri kirol probetan. Euskaraz jolastea eta ongi pasatzea izan zen ekintzaren helburua, baita txikienek landa edo nekazaritza eremuko tresnak ezagutzea ere.
Etzidamu arratsaldeko zortzietan, Kukai dantza taldearen eta Tanttakaren eskutik, Hnuy Illa ikuskizuna eskainiko dute Itsas Etxeko auditorio berrian. Sarrerak zortzi eurotan salduko dituzte ostegun arte Arma Plaza eta Kirol Kaiko turismo bulegoetan et...
Motorren IAT azterketa teknikoa egin ahal izango da Kontzejupean, gaur eta bihar. Azterketa egin ahal izateko, aurrez ordua eskatu behar da Udaltzaingoan, 943 49 33 11 telefono zenbakian. Hiru urte baino gehiago dituzten motorrak legez behartuta daude ...
Errenteria Musikalek CD berria aurkeztu du: Kantu kantari. Hirrugarren lana du herriko musika eskolak, eta oraingoa, kantu tradizionalekin osatu du. Hamalau abesti ditu, eta 11, pot-pourriak dira, “betiko” 43 kanturekin eginak. Bi abesti be...
Ttur-tturrek, udalak eta bertso eskolak antolatu dute, Euskaltzaleon Bilgunearen 10. urteurrenaren harira Etzi, Gazta zati bat dokumentala ikusteko aukera izango da, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian, doan. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, Oiartzungo Bertso Eskolak eta Oiartzungo Udalak antolatu dute emanaldia, Ttur-tturren 10. urteurreneko egitarauaren barruan. Ttur-tturrek zehaztu duenez, «autodeterminazio eskubidea, burujabetza politikoa ardatz du dokumentalak, eta Idiazabalgo herria, eta Idiazabalgo gazta protagonista dira, besteak beste, dokumentalean». Euskaraz egindako dokumentala izateaz gain, «burujabetza politikoaren aldeko urratsak egitea hizkuntza burujabetza lortzeko aurrerapausoa» direla iritzi dio Ttur-tturrek. Dokumentala amaitzean solasaldia izango da Jon Maia zuzendariarekin. 10. urteurrena eta elkarlana Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea hainbat ekintza antolatzen ari da, 10. urteurrena ospatzeko: urteurrenerako irudia, Facebookeko kontua, barne gogoeta, Sagardo Eguneko txotxa, Gartxot filmaren emanaldia… Bestalde, Ttur-tturrek hainbat egitasmo lantzen ditu Oiartzunen, horien artean Euskara Elkartera egitasmoa, «elkarteetan euskararen erabilera indartzea helburu duena». Egitasmoko elkarteei gonbita egin die Ttur-tturrek urteurreneko ospakizunetan, «ekarpenak egiteko, eta elkarlanean ekintzak antolatzeko». Gonbidapen horren lehen emaitza da etziko film emanaldia Oiartzungo Bertso Eskolarekin batera antolatu izana: «Izan ere, elkarte hori egitasmoko kide da eta elkarte eredugarria da, euren jarduna euskaraz egiten dutelako». Parrandako abestien CDa osatu nahi du Ttur-tturrek Udari begira, parrandarako abestien CDa osatzeko asmoa du Ttur-tturrek, eta horretarako lehiaketa jarri du [...]
Estadea literatura aldizkariaren aurkezpenarekin hasiko da gaur Galiziako kultura, folklorea eta gastronomia astearen hogeita hirugarren ekitaldia. Hitzaldiak izango dira protagonista datozen hiru egunetan. Asteburuari begira, berriz, folkloreak eta ga...
Udal Gobernu Taldeak agintean egin duen urtearen irakurketa egin ondoren, Errenteriako PSE-EEk ere bere balorazioa egin du. Hala, udalak denbora horretan aurkeztutako “hobekuntzen %90″ sozialistek martxan jarritako “edo ongi bideratutako proiektu eta obrei” dagozkiela adierazi du. Adibide bezala aipatu ditu Kaputxinoetako igerilekuak, Gaztañoko babes ofizialeko 30 etxebizitzak, eta Lurraldebus txartela. Udalak nabarmendutako parte hartzearen gainean, “auzo elkarteekin biltzeaz harro daude, aurretik ere egingo ez balitz bezala”, adierazi du. PSE-EEk ez du jakin ahal izan bizilagunen eskaerak beti dituzten ala ez, “nahiz eta talde politiko guztiek galdetu duten”, eta gaineratu du: “Hori da udalaren gardentasun politika famatua”. Alor ekonomikoan ere kritikatu du gobernu taldea, eta egindako kudeaketak Oarsoaldea “baliabiderik gabe” utzi duela iritzi dio, “udalak krisiari eta langabeziari aurre egiteko duen tresna eraginkorrena”. Zentzu horretan, egungo gobernua aurrekoaren atzetik dabilela aipatu du. Hala ere, enpleguaren arloan elkarlanean lan egiteko prest azaldu da PSE-EE. Herri Biziaren gainean ere jardun da, eta “publizitatean, plan estrategikoetan eta hondakinen gaineko ikerketetan 300.000 eurotik gora” gastatu duela esan du. “Errenteriako biztanleek benetan behar ez dituzten lehentasun” gisa jo ditu horiek Errenteriako PSE-EEk. Azkenik, hiri mantenua eta garbiketaren arloa erdipurdikoak direla iritzi dio: “Errenteriako kaleak ezker abertzalearen kartelez eta pintaketez josita edukitzea baimentzen dute, nahiz eta hori [...]
Aurtengo xanistebanak Eneko Salaberriaren kartelak iragarriko ditu, hala erabaki du epaimahaiak, lehiaketara aurkeztutako 42 lanak jaso ondoren. Horien arteko 14 haurrek egindakoak dira. Hauen arteko onenak, Margosoro eskolan 2012/2013 ikasturterako matrikula dohainik irabazi du.
Udaleku irekietan parte hartuko duten haurren gurasoei zuzendutako bilera egingo dute bihar, 17:00etan, udaletxeko areto nagusian. Ttirukiko arduradunek (antolatzaileek) gurasoei uztaileko udaleku irekien gaineko azalpen guztiak emango dizkiete: plangi...
Ikasturtea amaitzeko, aurten Eskolatik Kaleraren ekimena ez da jaia izango, topaketa baizik. Hala, gaur, Eskolatik Kalera I. Topaketa aurkeztu du Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak. “Egitasmoa bera indartu eta ekimen berriekin osatze aldera, eta...
Ostegunean bluesik onena entzuteko aukera izango da De Cyne Reynan Edu Manazas & Whiskey Tren Madrilgo taldearekin. Kontzertua 22:30ean hasiko da eta dohainik da. Ibilbide luzeko laukotea da, eta askok Espainiako Estatuko blues talderik onena dela diote. 1.300 emanaldi egin ditu, eta jaialdirik esanguratsuenetan parte hartu dute: Kordobatik hasi eta Hondarribiraino. Maila handiko artistekin jo dute: Johnny Winter, Lurrie Bell, Sonny Rhodes, Skeeter Brandon, John Primer, Phil Guy, Phillip Walker, Tony Coleman, John Myall, Mojo Bufford eta Raimundo Amador.
Lau gai hartuko dituzte hizpide bihar goizean, Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan. Batetik, Pasai San Pedroko arrandegi berriaren behin betiko diseinuaren gainekoak erabaki behar dituzte. Jakina denez, Udalak eta Portuak desadostasunak ditu...