
Iazko azaroko uholdeak izan zirenetik sei hilabete pasatu direnean, ingurumenean sortutako kalteak «bere horretan» jarraitzen dutela salatu du Eguzkik. Uholdeek Fanderia inguruan dagoen presa hondatu zutela, haien arrastoak oraindik ibaian bertan i...

ELA sindikatuak, erruduntasun kalifikazioa eskatu du Ramon Vizcaino enpresaren Konkurtso Lege prozeduran. Sindikatuaren arabera, 2007tik 2010era enpresa kudeatu zutenek, «itxierara eraman zuten eta 400 lagun lanik gabe gelditu ziren». Horregatik, err...

Oarso Bidasoko Hitza legegintzaldiaren urteurrena errepasatzen ari da, alkateen ahotik. Bihar, Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriaren txanda izango da.

Langaitz Ikastolak kirol begiraleak behar ditu datorren ikasturterako. Euskara jakitea ezinbestekoa da, eta kirol titulazioak eta esperientzia izatea kontuan hartuko dute. Langaitzen ikasitakoek lehentasuna izango dute. Interesdunek uztailaren 10erako ...

Gazte Izanak Erretiratuen Elkarteak Errioxara hirugarren txangoa antolatu du, datorren asteazkenerako (hilak 20). Ikastolatik aterako dira 08:00etan eta Errioxako Cuscurrita herrira joango dira. Eguerdian, lagunarteko bazkarai egingo dute, eta arratsal...

Ikasturtean zehar Fanderiako eta Galtzarabordako kiroldegietan egin dituzten jardueren urteko erakustaldia egingo dute bihar. Dantza eskolakoek hasiko dute erakustaldia 17:30ean, eta ondoren, areto dantzetako, box tonic-eko, Atzegiko, karateko eta gimn...

Gaurko gauerditik biharko 06:00ak arte argi mozketa izango da Elizalde auzoko honako kale hauetan: Yon Oñatibia etorbidea; Iparralde etorbidea; Manuel Lekuona etorbidea; Mendiburu kalea; Rafael Pikabea etorbidea; Doneztebe plaza; Landetxe plaza; Donib...

Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu zituen hilaren 6an,, droga trafikoa egotzita. Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoen duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, 3.500 gramo haxix antzeman zizkieten auto batean gordeta. Operazioa, baina, ...

Beste urteetan baina asteburu bat beranduago, baina ospatuko dituzte Ergoiengo festak, sanantonioak. Bihar hasiko dira, etzi eta etzidamu (igandean) ere izango dira ekimenak, eta hilaren 24a bukatuko dira. Egitarau osoa, hemen ikus daiteke.

Jende ugari pasatu da gaur goizean Xabier Olaskoaga plazatik. Hantxe, hain zuzen, artisau azoka egiten ari dira, eta igandera arte egongo da bertan: jantziak, osagarriak, gozoak, gaztak eta beste hainbat produktu ikus daitezke. Produktu ohik...

Dozena bat lagunek hartu dute parte hizkuntza ohituren tailerrean, herriko elkarteak ordezkatuz Hizkuntza ohituren gaineko TELP (Taller d’espai lingüistic personal) ikastaroa egin dute herrian, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta udalak antolatuta, eta Euskara Elkartera egitasmoaren barnean. Dozena bat lagunek parte hartu dute hamar orduko ikastaroan, eta EMUN kooperatibaren eskutik jaso dute. Honako elkarteak ordezkatu dituzte: Girizia Mendizale Elkartea, Girizia Pilota Saila, Killirikupe Emakumeen Elkartea, Oiartzun Irratia, Goiko Eskola Kulturgune Okupatua, Arraztalo Elkartea eta Kataxulo Gaztetxia. Eta Ttur-tturreko hainbat kidek ere parte hartu dute. Hauxe da ikastaroaren helburua, EMUNeko kideek azalduta: «Euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murriztea, hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturako egotea, eta horretarako baliabide gehiago sortzea. Beraz, tailerreko hartzaile potentzialak euskaraz egiteko gogoa dute hiztunak dira». Maria Jesus Aranburu, Killirikupe: «Hainbat egoeretan nola jokatu ikasi dut» Maria Jesus Aranburu (Oiartzun, 1944) Killirikupe Emakume Taldeko kidea da. Taldetik ikastarora joan den bakarra da, baina zehaztu du modu pertsonalean erabaki zuela joatea, eta hala egin duela, «ez inoren izenean». Gustura ibili da ikastaroan, eta berriro egiten badute, jende gehiago animatzea espero du. Zer moduz joan da ikastaroa? Oso gustura ibili gara, eta asko ikasi dut. Zer ikasi duzu? Hainbat egoeratan nola jokatu. Izan ere, adibidez, euskaldun talde bat elkartzen garenean eta norbait etortzen [...]

Joan den asteburuan Gipuzkoako Helduen Mailako Txapelketa jokatu zuten Ordizian (larunbatean) eta Anoetan (igandean), eta EAT Errenteriako Atletismo Taldeko atletek emaitza onak lortu zituzten: bi brontzezko domina ekarri dituzte Errenteria-Oreretara. ...

Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzetan zein musika tailerrean aurrematrikula egiteko epea zabalik dagoela jakinarazi du Andra Mari Abesbatzak. Interesdunek, hilaren 22ra arte izango dute izena emateko aukera eta horretarako, Andra Mari abesbat...

Joseba Egibarrek azaldu du Juan Carlos Alduntzin Gipuzkoako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Diputatuaren aurkako zentsura mozioa aurkeztuko duela EAJk. Datorren astean kendu nahi dute kargutik, PSE-EE, PP eta EAJren babesarekin. Legearen arabera, Ald...

Urdaburu Mendizale Elkarteak ibilbidea estreinatuko du asteburu honetan: Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroa. Euskal Herria ekialdetik mendebaldera zeharkatuko dute 22 etapatan. Guztia bi urtetan egiteko asmoa dute. San Martin Harrian ...

Eureka dantza taldearen eskutik, dantza ikuskizuna izango da etzi, 18:00etatik 20:00etara, Errenteria Hiria Kulturgunean. Sarrerak 3 euro balio ditu, baina horiek aurretik eskuratu behar dira gonbidapen bidez. Pontika 10eko egoitzan lor daiteke.

Jauzi ikastaroa hasiberrientzat eta jota tradizional ikastaroa antolatu ditu Kukaik uztailaren 9, 11 eta 12rako, 19:00etatik 21:00etara. Lehenengoan Jose Kazaubon izango da irakaslea, eta bigarrenean, Patxi Laborda eta Sabin Bikandi. Interesa dutenek d...

Komunikazioa-Inkomunikazioa da Kukai dantza konpainiaren hurrengo egitasmoa, Ttanttakarekin batera. Bilboko Arriaga antzokiak 2012-2013ko egitaraua aurkeztu du, eta Kukaik martxoan estreinatuko du azken lana bertan.

Gamon Kirol Elkarteak denboraldi amaierako jaia egingo du etzi. Gamon ikastetxean izango da, eta ikasturtean zehar Gamongo eskola kiroleko, saskibaloiko eta areto futboleko taldeetan jokatzen aritu diren hamasei taldeak (200 jokalari) eta entrenatzaile...

Irungo Bilduk “errauste plantaren aurka eta aire garbiaren alde” igandean Donostian egingo den ekimenarekin bat egin du, eta bertako mosaiko erraldoian parte hartzeko eskatu die irundarrei. 12:30ean hasiko da ekimena, Zurriolako hondartzan....