Uholdeen kalteak oraindik konpondu gabe daudela salatu du Eguzkik
Azaroko uholdeek kalte ugari sortu zituzten, batik bat, ibaiaren ondoko auzoetan, eta oraindik, kalte guztiak ez direla konpondu salatu du Eguzki talde ekologistak. Sei hilabete horietan “kalte ekonomikoak konpontzeko bidean” jarri dituztela iritzi dio; ez, ordea, “ingurumenean sortutako kalteak”. Orduz geroztik Fanderian dagoen errotara doan erreka hustua dagoela azaldu du, eta auzoa eta Alcamporen artean zegoen presaren aztarnak ere ibaian jarraitzen dutela. Beharrezkotzat jo du kalteak konpontzea, “errekaren biotopoa bizirik irauteko”. Udaran ur emaria gutxituko dela arrazoituta, neurriak “lehenbailehen” hartzeko eskatu du.
Azaroko uholdeek kalte ugari sortu zituzten, batik bat, ibaiaren ondoko auzoetan, eta oraindik, kalte guztiak ez direla konpondu salatu du Eguzki talde ekologistak. Sei hilabete horietan “kalte ekonomikoak konpontzeko bidean” jarri dituztela iritzi dio; ez, ordea, “ingurumenean sortutako kalteak”.
Orduz geroztik Fanderian dagoen errotara doan erreka hustua dagoela azaldu du, eta auzoa eta Alcamporen artean zegoen presaren aztarnak ere ibaian jarraitzen dutela. Beharrezkotzat jo du kalteak konpontzea, “errekaren biotopoa bizirik irauteko”. Udaran ur emaria gutxituko dela arrazoituta, neurriak “lehenbailehen” hartzeko eskatu du.