Zapatilak eta korrika egiteko arropa janzteko eguna izango da larunbata. Egun horretarako, herriko kaleetan barrena krosa antolatu dute Gaztañoko jaien barruan. Animatu nahi duenak oraindik aukera izango du izena emateko, errenteria.hitza.info webgunearen bitartez. Lasterketaren aurretik izena emanez gero, 6 euro ordaindu behar dira, eta egunean bertan eginez gero, berriz, 8 euro. Lasterketak 6,5 kilometroko ibilbidea izango du, eta ibilbideari bi bira eman beharko zaizkio. Gaztañoko plazatik aterako dira korrikalariak eta Gaztaño etorbideko maldatxoa igo, Pontika auzo aldera joan, autopistako zubi paretik pasatu eta bidegorria hartu, Arramendiko kaskorantz joan, Agustinak auzora iritsi, eta Gaztañoko plazara jaitsiko dira berriro. Bigarren biran, ibilbide horri auzoan zehar emango dituzten buelta batzuk gaineratu behar zaizkio. Bukaeran, sariak izango dira parte hartzaile guztientzat, eta energiak berreskuratzeko pintxo poteoa ere izango da. Etzi, jaien hasiera Gaztañoko I. Krosa auzoko jaien barruan dago, eta hain zuzen, etzi hasiko dira. Urtero jaiak girotzeko gai bat jartzen dute, eta iaz Bizkaia izan bazen eta auzoko txokoak kolore zuri-gorriz jantzi bazituzten, aurten Nafarroako gorri kolorez apainduko dituzte. Jaiak etzi hasiko diren arren, egun handia larunbata izango da, eta ekitaldiz beteta egongo da. Goizean krosa izango da, eta arratsaldean, berriz, mus txapelketa, haur jokoak eta afari-jaialdia. Txartelak 15 euroren truke eros daitezke, [...]
Bost egunez Erdi Arora itzuliko da Xabier Olaskoaga plaza. Bertako merkataritza suspertzeko artisautza azoka antolatu du Niessen merkataritza guneak, gaur hasi eta igandera arte. “Helburua jendea Niessenera hurbiltzea da, gunea dinamizatzea, eta ...
Madalenetan, urtero bezala, aurten 50 urte elkarrekin bete dituzte bikoteak omenduko dituzte: alegia, urrezko ezteiak bete dituztenak. Parte hartu nahi dutenek, eskaera ekainaren 23a baino lehen aurkeztu beharko dute 943 44 96 11 telefono zenbakira dei...
Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak antolatutako Irudimena sormen lehiaketaren bigarren edizioko sariak pasa den larunbatean banatu zituzten Bilbon. Adinaren araberako sailak antolatzen dituzte, eta 25 urtetik gorakoetan, Josu Delgado Rozas o...
Gaur hasiko da, Mikelazuloren eskutik, Eztena jaialdia, eta bost egunez, antzerkiarekin gozatzeko aukera izango dute bertara gerturatzen direnek. Aurtengoa ekitaldirik parte hartzaileena izango da, antolatzaileek hori martxan jartzeko ikusleen ideiak kontuan hartu baitituzte. Ainara Gurrutxaga antolatzaileak jakinarazi duenez, hausnarketa batetik abiatu da dena: arte eszenikoetan askotan ez dela ikusleen iritzia kontuan hartzen. Eztena modu horizontalean antolatzen dela kontuan hartuta, eta “ideia hori iraultzeko asmoz”, duela hilabete bilera bat antolatu zuten deialdi ireki bat eginez. Ikusleen iritziak eta gomendioak bildu zituzten, eta modu horretara osatu dute aurtengo egitaraua. Horrekin batera, Eztena Kide ekimena ere aurkeztu dute, herrian zein eskualdean ikusleen sare bat osatzea helburu duena. Horrekin lotuta, Eztena Kide Txartela ere atera dute, jaialdia autogestionatzeko. Txartelak 10-20 euroan eros daitezke, eta hori jaialdia diruz laguntzeko erabiliko dute antolatzaileek, ekitaldi guztiak dohainik baitira. 200 saltzea zuten erronka, eta ia lortzear direla esan du Gurrutxagak. Zentzu horretan, aurten lehen aldiz ere jaialdiaren aurre estreinaldi bat egin dute Kabia Espazio Kreaktiboan, modu horretara, ikusleei jaialdian zer aurkituko duten azaldu, eta “jaialdia gerturatzeko”. Aurkezpena festa bihurtu zen, eta musika zein dantzak ikusteko aukera izan zen. Egitarau mamitsua Gurrutxagaren arabera, Eztenako ikuskizun guztiak “harribitxiak” dira. Gaineratu duenez, ez dira komertzialak, eta horrenbestez, ez da ohikoa antzezlekuetan [...]
Blues eta funk doinuak eramango ditu etzi, The Romanticos talde tolosarrak Haizea tabernara. Kontzertua ikusteaz gain, CD berria erosteko aukera ere izango da. Kontzertua, 22:30ean hasiko da, eta dohainik da. Hirukotea 2009an hasi zen martxan, eta blues eta musika afroamerikarraren aldeko apustua egin zuten. Iker Piris da abeslaria eta gitarrista, Xabier Barrenetxea baxu jotzailea eta Hilario Rodeiro bateria jotzailea. Paul San Martinek ere kolaboratzen du tarteka pianoa jotzen.
Gaztelako tropek 1512. urtean Nafarroako Erresuma indarrez konkistatu zutela gogoratzeko ekitaldi nazionala deituta dago larunbaterako Iruñean. Bixi- Bixi elkarteak autobusa antolatu du hara joan nahi duen guztiarentzat. Autobuserako zerrendak Itziar...
Egitaraua Ostirala 18:30. Txupinazoa, Auzokalten. Ondoren. Lartaungo txistulariak eta buruhandiak. 20:00. Kartelada, Olaizola parean hasita. 21:00. Bertso afaria, Auzokalten. 00:00. Bad Sound System. Larunbata 10:00. Duatloia, Uztapide plazan. 11:30...
Asteazken goizetan Damarri plazan duela bi urte egiten hasi ziren nekazaritza azoka, orain larunbat goizetan ere egingo dute, udan garaian. Duela zenbait urte azoka jartzeko saiakerak egin eta aurrera atera etziren arren, Hondarribiko hamaika ekoizle inguruk parte hartzen dute asteazken goizetan egiten duten baserritarren azokan. Azoka hauen helburua, bertako produktuak ezagutzera ematea eta Hondarribiko baserritarrei salmenta errazteko tresna ematea da. Hondarribian badira Irunera eta inguruko beste herrietako azoketara saltzera joan ohi diren baserritarrak, baina badira ere bertako denda txikien bitartez produktuak merkaturatzen dituzten ekoizle txikiagoak. “Tamalez, denda horiek desagertzen doaz pixkanaka eta asteazken eta orain larunbatetan ere egingo den azoka hau salmentarako bidea izan daiteke ekoizle horientzat”, esan du gaur goizean, Damarri plazan egin zuten prentsaurrekoan, Gregorio Berrotaranek, Udaleko Landa zinegotziak. Uda sasoiko produktuak Azoka egiten hasi zirenetik, salmenta kopurua bikoiztu egin zen, eta ekoizleak gehitzen joan dira. “Larunbatetan egitea polita izango da, jende gehiagok eguna libre dauka, eta kanpotik ere jende asko hurbiltzen da Hondarribira uda garaian. Itxaropena jende ezberdin gehiago biltzea da”, gehitu du Landa zinegotziak. Larunbateko azoketan parte hartuko duten baserritarrak asteazkenetako berdinak izango dira eta horiekin batera, beste baserri bat ere izango da: Pantxilenea. Gainera, Bidezko Merkataritzako produktuak saltzen dituen postu bat egongo da. Larunbatean egingo [...]
Hilaren 2an egin zuten lehen ikastaroa Ugaldetxoko eskoletan, eta jendearen interesa ikusita, bigarrena antolatzea erabaki dute. Radiestesia (pendulua) sendatzeko eta hazkuntza pertsonalerako nola erabili erakutsiko dute. Interesa dutenek 622 81 41 44 ...
Herriko jaietako txekorradako kamisetako irudia aldatu egingo dutela iragarri zuten Kataxuloko kideek duela aste batzuk, eta horretarako lehiaketa jarri zuten abian. Etzi aurkeztu behar dira lanak Kataxulo Gaztetxian egingo duten bileran, 18:30ean. Iru...
Kastro Berri Tabernan, Nau eta Hiru Bi Band! taldeen kontzertua izango da etzi. 19:00etan, Nau taldeak eskainiko du bere emanaldia, eta 21:00etan, Hiru Bi Band!-en txanda izango da. Antolatzaileek animatzeko deia egin dute: «Musika ona arratsaldea gir...
Errausketaren kontra, bideo emanaldia antolatu du Oiartzun Zero Zaborrek. 19:30ean izango da gaur, udaletxean. Ondoren, tertulia-eztabaida egingo dute: Komunikabideen jokaera atez atekoarekin. Bestalde, Gipuzkoa Zero Zaborrek mosaiko erraldoi bat egin ...
Uztaileko ordutegia zabalagoa izango da; hilabeteko eta hiru hilabeteko bonoak ere jarri dituzte aukeran Etzi goizean irekiko dute udako igerilekua, 11:00etan. Hiru hilabetez egongo da zabalik, irailaren 15era arte. Ordutegia, baina, ez da berdina izan...
Bilera irekia da, egitasmoan parte hartzeko prest dauden guztientzat; 18:00etan jarri dute hitzordua Irrien Lagunak Oarsoaldean egitasmoaren harira, bilera egingo dute bihar herrian. Abaraxka ludotekan izango da, 18:00etan (ez Manuel Lekuona Biblioteka...
Gazte Izanak Erretiratuen Elkarteak antolatuta, herriko helduenek irteera egingo dute gaur herrian zehar. 08:30ean atera dira Altzibartik, eta bidegorritik Ergoien aldera joan dira. Askosti eta Olatxe pasatuta, Arditurrira joan dira. Han egin dute hama...
Euskadiko Trialsin Txapelketako bigarren proban 42 parte hartzaile izan dira denera Euskadiko Trialsin Txapelketako bigarren proba jokatu zuten Arditurrin larunbatean. Elite Mailan, Ion Areitio hondarribiarra izan zen onena. Eta emakumeetan, Irene Caminos tolosarra. Ramon Cruz antolatzaileak zehaztu duenez, guztira 42 parte hartzaile izan ziren. Eguraldiak ateri eutsi zionez, erakustaldi polita egin zuten kirolariek, eta inork ez zuen minik hartu. Elite Mailan, Gorka Susperregi izan zen bigarrena, eta Andoni Asenjo hirugarrena. Nahiz eta berez, azken postu hori Irene Caminosek irabazi zuen. Izan ere, bera izan zen neska bakarra, eta mutilekin lehiatu zen. Hala ere, Euskadiko sailkapenean, Asenjo da hirugarrena, eta Caminos nesken zerrendan dago. Euskadiko Trialsin Txapelketan zazpi proba jokatuko dituzte txirrindulariek, eta horietan guztietan emaitza onenak lortzen dituztenek jantziko dute txapela. Sailkapenak Elite Maila (mutilak) Ion Areitio. Gorka Susperregi. Andoni Asenjo. Emakumeak Irene Caminos. Gazteak/Helduak Aitor Murua. Javier Guillen. Patxi Cruz. Kadeteak Sergio Fernandez. Julen Arjona. Iker Cuellar. Haurrak Daniel Augusto. Gaizka Cuellar. Alex Nuñez. Alebinak Iker Rodriguez. Julen Gomez. Julen Saez. Benjaminak Josu Perez. Oihan Gordaliza. Haimar Etxeberria.
Larunbatetik hasita eta irailaren 15a arte, Biztanlearen Arreta Zerbitzuak udako ordutegia izango du. Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30etara irekiko dute eta arratsaldez eta larunbatetan itxita egongo da.
Lepo izan zen atzo Antxoko Kultur Etxea. Han egin zen udalbatzarra, eta gobernu taldea eta oposizioko hautetsiek ez ezik, ehiztari ugari bildu zen plenoa jarraitzera. Eguzki taldeko ekologistak, bestelako herritarrak, eta Aldundiko hainbat ordezkari ere izan ziren bertan, publiko artean. Izan ere, Usoa eta Galepertarrak elkarteek Ulian ehiza berriro baimentzeko eskatuz aurkeztutako mozioa zegoen erabaki beharrekoen artean. Iazko urrian Ulian ehiza debekatzen zuen mozioa onartu zuen udalbatzarrak, Bilduren ekimenez eta Pasaiako Ezkerraren babesaz. Erabaki horrekin Pasaiako Udalak Uliako hiri parkea babesteko apustua egin zuen, Eguzki Talde ekologistaren eskariz. Erabakiak, baina, herriko ehiztarien haserrea piztu zuen, eta orduz geroztik, hainbat protesta burutu dituzte ehiztariek udalak urrian hartutako erabaki haren kontra, azkena atzoko udalbatzarrean. Udalak debekuaren erabakia haien iritzia kontuan hartu gabe hartu duelako kexu agertzen dira ehiztariak, eta hori leporatu zioten behin eta berriz gobernu taldeari atzoko udalbatzarrean. Erabakia beraiekin hitz egin gabe hartu izana da ehiztarien haserrea piztu duena. “Adarra jotzea iruditu zaigu udalaren jarrera. Formetan jokaera penagarria izan da”, salatu zuten. 2009an udalak Uliako ehiza postuen egoera aztertzeko eta horien berri txosten batean jasotzeko akordioa hartu zuela gogoratu zioten gobernu taldeari oposiziotik, eta akordio hori gaindituz, debekuaren alde egin izana leporatu zioten. Izan ere, EAJk, PPk eta PSE-EEk ehiztarien [...]