Eztenarik parte hartzaileena izango da gaurtik hasi eta igandera arte
Gaur hasiko da, Mikelazuloren eskutik, Eztena jaialdia, eta bost egunez, antzerkiarekin gozatzeko aukera izango dute bertara gerturatzen direnek. Aurtengoa ekitaldirik parte hartzaileena izango da, antolatzaileek hori martxan jartzeko ikusleen ideiak kontuan hartu baitituzte. Ainara Gurrutxaga antolatzaileak jakinarazi duenez, hausnarketa batetik abiatu da dena: arte eszenikoetan askotan ez dela ikusleen iritzia kontuan hartzen. Eztena modu horizontalean antolatzen dela kontuan hartuta, eta “ideia hori iraultzeko asmoz”, duela hilabete bilera bat antolatu zuten deialdi ireki bat eginez. Ikusleen iritziak eta gomendioak bildu zituzten, eta modu horretara osatu dute aurtengo egitaraua. Horrekin batera, Eztena Kide ekimena ere aurkeztu dute, herrian zein eskualdean ikusleen sare bat osatzea helburu duena. Horrekin lotuta, Eztena Kide Txartela ere atera dute, jaialdia autogestionatzeko. Txartelak 10-20 euroan eros daitezke, eta hori jaialdia diruz laguntzeko erabiliko dute antolatzaileek, ekitaldi guztiak dohainik baitira. 200 saltzea zuten erronka, eta ia lortzear direla esan du Gurrutxagak. Zentzu horretan, aurten lehen aldiz ere jaialdiaren aurre estreinaldi bat egin dute Kabia Espazio Kreaktiboan, modu horretara, ikusleei jaialdian zer aurkituko duten azaldu, eta “jaialdia gerturatzeko”. Aurkezpena festa bihurtu zen, eta musika zein dantzak ikusteko aukera izan zen. Egitarau mamitsua Gurrutxagaren arabera, Eztenako ikuskizun guztiak “harribitxiak” dira. Gaineratu duenez, ez dira komertzialak, eta horrenbestez, ez da ohikoa antzezlekuetan [...]
Gaur hasiko da, Mikelazuloren eskutik, Eztena jaialdia, eta bost egunez, antzerkiarekin gozatzeko aukera izango dute bertara gerturatzen direnek. Aurtengoa ekitaldirik parte hartzaileena izango da, antolatzaileek hori martxan jartzeko ikusleen ideiak kontuan hartu baitituzte.
Ainara Gurrutxaga antolatzaileak jakinarazi duenez, hausnarketa batetik abiatu da dena: arte eszenikoetan askotan ez dela ikusleen iritzia kontuan hartzen. Eztena modu horizontalean antolatzen dela kontuan hartuta, eta “ideia hori iraultzeko asmoz”, duela hilabete bilera bat antolatu zuten deialdi ireki bat eginez. Ikusleen iritziak eta gomendioak bildu zituzten, eta modu horretara osatu dute aurtengo egitaraua.
Horrekin batera, Eztena Kide ekimena ere aurkeztu dute, herrian zein eskualdean ikusleen sare bat osatzea helburu duena. Horrekin lotuta, Eztena Kide Txartela ere atera dute, jaialdia autogestionatzeko. Txartelak 10-20 euroan eros daitezke, eta hori jaialdia diruz laguntzeko erabiliko dute antolatzaileek, ekitaldi guztiak dohainik baitira. 200 saltzea zuten erronka, eta ia lortzear direla esan du Gurrutxagak.
Zentzu horretan, aurten lehen aldiz ere jaialdiaren aurre estreinaldi bat egin dute Kabia Espazio Kreaktiboan, modu horretara, ikusleei jaialdian zer aurkituko duten azaldu, eta “jaialdia gerturatzeko”. Aurkezpena festa bihurtu zen, eta musika zein dantzak ikusteko aukera izan zen.
Egitarau mamitsua
Gurrutxagaren arabera, Eztenako ikuskizun guztiak “harribitxiak” dira. Gaineratu duenez, ez dira komertzialak, eta horrenbestez, ez da ohikoa antzezlekuetan ikustea; beraz, aukera polita dago horiek ezagutzeko. Egileak ere “ausartak eta konprometituak” direla azaldu du. Aurten ere, jaialdia “ahalik eta gehien zabaltzen” saiatu direla esan du, eta hala, agertoki berriak izango direla.
Egitaraua
Gaur
- 17:00-18:00: Idazlea zeu zara irakurtzen dakizulako haurrentzako lana, Artedrama eta Dejaburen eskutik, Xenpelar Etxean.
Bihar
- 19:30: Arantxa Iurre eta Simulacro T-renLa mujer en las artes escénicas de Euskadi liburuaren aurkezpena, Mikelazulon.
- 22:30: Que Par Che Teatroren Soltarlo al aire antzezlana, De Cyne Reynan.
Etzi
- 17:30: Sofie Dubs, Xafol-K eta Eneko Alkarazen eskutik, Espaloietan dantzan ekimena, erdialdeko kaleetan.
- 20:00: Piezak sortzeko bidean diren lanen aurkezpena, Mikelazulon.
Etzidamu
- 18:30: J. B. Pedradaren, No estoy para nadie, Mikelazulon.
- 19:30: Orgax-men Iñaki Moralen lana, Herriko Plazan.
- 20:30: Ramon Agirre eta Inazio Tolosaren Xentimorik gabe, Beheko kalean (Mikelazuloren parean).
- 00:00: Zo-zongoren Psicho-Clown Perkushow lanaren aurrestreinaldia, herriko kaleetan (Txintxarri elkartetik aterako da.
Igandea
- 10:30: Gosari-eztabaida Mikelazulon: Antzerki antolaketaren amarauna.
- 18:30: Tempus-i Anakrusaren eskutik, Errenteria Hiria Kulturgunean.
- 20:00: Legaleon-T-ren Ella y él: ficciones, Errenteria Hiria Kulturgunean.