Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Termikaren itxiera eskaerak "azpiegitura faraonikoen eredua" agortuta dagoela argi utzi duela esan dute Lezoko eta Pasaiako alkateek

admin
Bidasoa
2012/06/12
Iberdrolak pasa den astean jakinarazi zuen Donibaneko termika ixteko eskaera egin ziola Espainiako Industria Ministerioari. Horren harira, Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak eta Lezoko Ainhoa Zabalok agerraldia egin dute, eskaera horren balorazioa egiteko.Ainhoa Zabalo eta Amaia Agirregabiria, Lezoko eta Pasaiako alkateak Lehenik eta behin, argi utzi dute prentsan irakurrita jakin zutela Iberdrolaren erabakiaren berri. “Ez dira gurekin harremanetan jarri, eta erakundeekiko errespetu falta iruditzen zaigu hori”, esan du Zabalok. Hala ere, berri hori “pozez” hartu dute bi udaletako ordezkariek, “herritarrek aspaldi egiten zuten eskakizuna zelako”. “Herritarren nahia gauzatu da”, adierazi dute, “baina aspalditik egon behar zuen itxita, zaharkituta zegoelako”. Hala ere, termikak hor irauteko 2022 urtera arte du baimena, eta erabakia ministerioaren esku dagoela gogorarazi dute. Iberdrolak itxiera eskaera ingurumen arrazoiengatik egin duela iragarri zuen. Horren harira, alkateek adierazi dute termikak legedi ugari “urratzen” dituela, eta Euskal Herrian CO2 gehien botatzen duen enpresa dela gogorarazi dute. Horrez gain, energiaren beherakadaren arrazoia ere hizpide izan zuten alkateek: “Horrek de facto uzten du jokoz kanpo eraiki nahi duten ziklo konbinatuko zentrala”. Gainera, zentral termikoak egun okupatzen dituen lursailak Lezori eta Pasaiari itzultzeko eskatu dute, “herritarrek erabaki dezaten zer egin horiekin. Noski, kutsadura kenduta eduki beharko dute”. Erabilera publikoa aldarrikatu dute. Badiaren biziberritzean garrantzitsuak izan litezke lur horiek, baina betiere “kanpo kaiari baldintzatuta ez baldin badaude”. Iberdrolaren termikaren itxiera eskakizunak “azpiegitura faraonikoen eredua agortuta” dagoela iritzi dute Lezoko eta Pasaiako alkateek. “Erede diru xahutzailea eta porlanezkoa agortuta dago; jasanezina da, sostengaezina”. Horregatik “eredu horren defendatzaile” diren PP, EAJ eta PSE-EEri eredu horri buruzko hausnarketa sakona egitea eskatu diete: “Herritarren ongizatea eta zerbitzu publikoak lehenetsi behar dira, eta eraikuntza enpresen interesei babesteari utzi, beste eredu bat egiteko”. Azkenik, erakundeei zein enpresari elkarlana eskatu diete itxiera modu ordenatuan egiteko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.