11:00etan irekiko dute. Irailaren 15era arte egongo da zabalik. Ekainean, abuztuan eta irailean, 11:00etatik 20:00etara egongo da irekita, eta uztailean 10:00etatik 21:00etara.
Oiartzun barruko autobus lineak ibilgailu berria du: 32 lagunentzako tokia du, eta egokituta dago Oiartzun Lurraldebus txartelarekin ordain daiteke Xorrola herri barruko autobusa pasa den asteazkenetik. Ibilgailu berriarekin batera jarri dute martxan o...
Trintxerpeko Ascuregi aisia elkarteak Arcachoneko (Frantzia) ur parkera bidaia antolatu du hilaren 23rako. Plazek muga dutela jakinarazi dute elkarteko kideek, eta izena emateko honako telefono zenbakira deitu behar dela: 685 77 93 98 (Juan Carlos). Bi...
Artisau azoka egingo dute Niessenen
Joan den ostiralean Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Alarde Parekidearen ordezkari bezala agertu zen Alardezaleak elkarteak hitzarmena sinatu zuten Donostian, “emakumeek beren herriko jaietan berdintasun egoeran parte hartzeko duten eskubideez herritarrak sentsibilizatzeko” xedearekin. Akordioarekin aldundiak babesa eman dio Alarde Parekideari. Aldunditik Martin Garitano ahaldun nagusiak eta Laura Gomez Berdintasuneko foru zuzendariak sinatu zuten hitzarmena. Alardezaleak elkartetik, Jose Manuel Alberdi presidentea, eta Xabier Kerexeta eta Miren Tolosa elkarteko batzordeko kideak izan ziren Donostian. Garitanoren esanetan foru erakundearen laguntza lehenago iritsi behar zen. “Irungo Alarde Parekideak eta Hondarribiko Jaizkibel konpainiak aspaldi jaso behar zuten Gipuzkoako erakunde gorenaren laguntza, eta bidegabekeria historiko hori konpontzeko garaia iritsi da”, adierazi zuen Garitanok. Hitzarmenak ezarritakoaren arabera, Irungo Alarde Parekideak 30.000 euroko diru laguntza jasoko du, eta diru hori zertan gastatuko den zehazten du akordioak: batetik, emakumeek herriko jaietan berdintasunean parte hartzeko eskubideaz herritarrak sentsibilizatzeko; bigarrenik, Alarde Parekidea antolatzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunezko partaidetza aldarrikatzeko bitarteko gisa; eta hirugarrenik, emakumeenganako indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko. Ostiralean egindako adierazpenetan, Gobernu Foralak alarde bakarraren alde lan egiteko konpromisoa agertu zuen Laura Gomez berdintasuneko zuzendariak: “Aldundiak konponbidea eman behar dio enkistatuta dagoen, herrietan sortu eta bertako arduradun politikoek eta aurreko foru gobernuek konpondu ez zutena gatazka honi”, esan zuen. Batzar Nagusietan, [...]
Gaur, Udal Kontserbatorioko biolin ikasleek entzunaldia egingo dute Musika Eskolan, 18:30ean. Ondoren, 20:00etan, Xabier Etxeberria tronboi ikasleak errezitaldia emango du, Goi Gradoa bukatzeko. Bi saioak doan dira.
Pilar Peña, Kuki Garcia eta Carlos Zapirain dantza eskolatako dantzariak izango dira asteburuko protagonistak Dantzaburua 2012 ekimenaren zazpigarren urtean. Hiru eguneko dantza ekimena Hondartza kiroldegian egingo dute, eta ikasturtean zehar eskoletan egiten duten lana erakutsiko dute. Hala, saskibaloi kantxa, dantza taula bihurtuko dute. Dantza eskola bakoitzak egun bat dauka bere lanak erakusteko eta Pilar Peña dantza eskola beteranoak hasiko du ekimena etzidamu. 28 urte bete ditu aurten eskolak, eta adin guztietako 200 dantzari inguruk parte hartuko dute etziko saioan. Taldeko dantzak izango dira guztiak, eta jazza, funkya eta egungo dantza estiloen koreografiak erakutsiko dituzte bi orduz. Bigarren egunean, Kuki Garcia dantza eskolaren txanda izango da. Eskola gazteagoa den arren, Dantzaburua egiten hasi ziren urtetik parte hartu du dantzaldian. Dantza modernoak eskainiko dituzte eta taldeko koreografiak izango dira nagusi. Hala, dantza estilo berriak jorratuko dituzte. Areto dantzak Dantzaburuaren hirugarren emanaldia izango da ezberdinena. Carloz Zapirain dantza eskolak emango du eta aretoko dantzak izango dira. Aurreko bi egunetako agertokia kenduko dute, eta kantxa libre utziko dute bikote arteko dantzez gozatzeko. Carlos Zapirain dantza eskola, Pilar Peñarenaren antzera, Hondarribiko eskola zaharrenetakoa da, eta urte askotakolan gogorra daramate bizkar gainean biek. Sarrerek bi euro kostatuko dute eguneko, eta kiroldegian bertan eros daitezke. Egitaraua Hilak [...]
Hilaren 14an, ostegunarekin, Le ventre de papa antzezlana taularatuko dute Mendi Zolan kulturgunean, 20:30ean hasita, 2011-2012 Kultur Sasoiaren barruan. Komedia gazi-gozoa da, umorezko unez betea, baita eguneroko bizitzan agertzen diren larritasunetaz...
Igandean Mac Jearas taldeak blues doinuak interpretatuko ditu eguerdian Santiago plazan Mugarik Gabeko Txuntxuneroek zabaldu zituzten hilaren 3an Itsas Mendik aurten antolatutako XXII. Musika Jardunaldiak, baina datorren asteburuan dira jardunaldien barruko kontzertu gehienak. Musika korala eta bluesa izango dira protagonista. Ostiralean, Pasai Gazte eta Orfeoi Gazte abesbatzek abestuko dute San Joan Bataiatzailearen parrokian, 20:15etik aurrera. Toki eta ordu berean, baina larunbatean, Gaztelupeko Abesbatzak emango du kontzertua. Igandean, berriz, parrokiatik plazara jauzi egingo du musikak, Mac Jearas taldearen eskutik. Blues doinuak interpretatuko dituzte taldeko kideek. Hurrengo kontzertua hilaren 22an izango da, Illunbe Akordeoi Orkestraren eskutik, Trintxerzahar Abasbatzak lagunduta. Hilaren 29an, Araoz Gazte Abesbatzaren txanda izango da, eta hilaren 30ean, azkenik, Lesakako abesbatzarena.
Oiartzun Kirol Elkartean (OKE) nesken lehen taldea sortu zutela 30 urte betetzen dira aurten. Hori ospatu zuten pasa den larunbatean (hilaren 2an) Karla Lekuona zelaian. Bertan, urte hauetan guztietan OKEtik pasatutako jokalariak, entrenatzaileak eta familiartekoak bildu ziren.
PILOTA Udaberri Txapelketa. Haurrak. Oiarpe-Azkoitia: 9-18. Irun. Final-laurdenak. Azpiroz-Flores (Oiarpe)/Unsalo-Eizmendi: 8-22. Urretxu. Finalerdiak. Ugalde (Oiarpe)- aunarena (Leitza): 18-5. Usurbilgo Txapelketa. Final-laurdenak. Hernandez-Flo...
SOS Deiak-eko kamioi batek su hartu zuen larunbat goizean AP-8 autobidean, Irungo norantzan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, kamioiari kea ateratzen hasi zitzaion atzeko aldetik Irungo bidesarira iritsi zenean. Ertzaintza eta suhiltzaileak bereha...
Ekilore izeneko erakusketa jarri du Iñigo Segurolak Makutxon: egunkarietatik moztutako paper zatiekin osatu ditu koadroak. Uztailaren erdialdera arte egongo dira jarrita tabernako paretetan. Egileak ez ditu salgai jarri.
Duela urtebete eta egun bat izendatu zuten Errenteriako alkate Julen Mendoza (Errenteria-Orereta, 1978). Aldaketaren alkatetzat jo zuten duela hamabi hilabete, PSE-EEri 28 urteren ostean aginte makila kendu baitzion Bilduk, eta Mendoza hori frogatu nahian dabil lanean. Horrekin batera, duela hamabi hilabete esandakoa berretsi du: “Saiatzen ari gara gobernatzen herri honetako herritar guztientzat, ez soilik bozkatu gintuztenentzat”. 28 urte eta gero gobernu aldaketa izan zen duela urtebete. Urtearen irakurketa egiterakoan, “herritarrekiko gertutasuna eta politika egiteko beste modu bat” aldarrikatu dituzue. Zertan aldatu dira gauzak? Bereziki garrantzia hartu duena izan da politika egiteko beste modu bat jarri dela martxan. Gainera, hori guztia egiten da herritarren parte hartzearen bitartez. Etengabe jarraitzen dugu esaten herritarren parte hartzeak ez duela soilik demokratikoagoa bihurtzen gestioa, baita eraginkorragoa ere. Hor aldaketa nabaria eman da, urte honetan abiatu ditugun ekimen ia gehienetan herritarren parte hartzea txertatu dugulako. Parte hartzea zein erantzun izaten ari da? Espero baino askoz hobea, bai kantitatearen aldetik eta baita aniztasunaren aldetik ere. Talde guztiak oso anitzak dira. Bertan ez gara biltzen Bilduko jendea, Errenteriako herritarrak baizik, eta horrek balio izugarria du. Guztiok batera egiten ari garen hiri bat bihurtzen hasi da Errenteria-Orereta. Zentzu horretan, uste dut asko lortzen ari garela bide horretan: ideia ezberdinak [...]
Ikasturtean zehar, Nuendo ikastaroa egiten aritu dira Gaztelekun. Musika eta abestiak egiten ikasteko programa da Nuendo. Ikastarotik, hiru abesti atera dira. Hiru horiek Facebook-en jarri dituzte Gaztelekuko kideek, jendeak gustukoena aukera dezan. Hi...
dantza taillerrak egingo ditu kukaik uztailean
Ikasturte bukaerara iristear da Hondarribiko Musika Eskola. Horregatik, kontzertuak eskainiko dituzte aste honetan ere, eta bihar, etzi eta etzidamu kontzertuak izango dira 18:30ean Paradorean. Etzidamu, Bera eta Astigarragako musika eskolatako ikaslee...
2012ko madalenetako egitaraua nork egingo duen jakinarazi du Irune Balentziaga Kultura zinegotziak, eta Michelena Graficas SL izango da. Era berean, egitarau horretan txertatzen den publizitatea ere enpresa berak kudeatuko du. Horrenbestez, gogorarazi ...