Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ospitalera doan autobusak hamasei bidaia egingo ditu egunero, astelehenetik

Mugikortasun eta irisgarritasun beharrak landu zituzten joan den ostegunean udaletxean egin zuten herri batzarrean. Hogei bat herritarrek parte hartu zuten bertan, eta martxoaren 1ean autobus garraioan egindako hobekuntzak baloratu zituzten. Berritasunetako bat da egunero hamasei autobus zerbitzu izango direla Bidasoko Ospitalera joateko. Datorren asteko astelehenean, hilaren 18an, hasiko dira martxan linea horiek. Ospitalerako lehen autobusa 07:35ean irtengo da herritik, eta orduroko maiztasuna izango du. Donostiara autopistatik doan autobusak ere aldaketak izango ditu, eta besteak beste, Hondarribirantz etortzean, aireportuko geltokian geratuko da, bertako erabiltzaileei zerbitzua emateko. Lupe Olaskoaga Herritarrekiko Harremanetarako zinegotzia, Amaia Gezala zinegotzia eta Naroa Susperregi Agenda 21eko eta Ingurumeneko teknikaria izan ziren udalaren ordezkariak herri batzarrean, eta Mikel Urretabizkaia Ekialdebuseko kideak eta Aintzane Lauzirika Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariak ere parte hartu zuten batzarrean. Kostan geratzea eskatu dute Herritarrek batzarrean egin zuten eskaeratako bat Irun erdira zihoan zerbitzua berreskuratzea izan zen, zerbitzu berriak jarri zituztenetik, Colon ibilbidetik Larreaundira joaten baita. Horren harira, udalak eta Ekialdebusek jakinarazi zuten linea hori berreskuratu nahi dutela, baina behin betiko erabakia Irungo Udalak hartu behar duela. Izan ere, Hondarribitik Irunera zuzenean doan autobus hori, E-25 linea, ordu laurdenero da, baina martxoaren 1ean ibilbidea aldatu egin zioten: Colon pasealekuan eskuinera egiten du, Gipuzkoako hiribidetik eta Euskal [...]

admin
Hondarribia
2012/06/12

Mugikortasun eta irisgarritasun beharrak landu zituzten joan den ostegunean udaletxean egin zuten herri batzarrean. Hogei bat herritarrek parte hartu zuten bertan, eta martxoaren 1ean autobus garraioan egindako hobekuntzak baloratu zituzten. Berritasunetako bat da egunero hamasei autobus zerbitzu izango direla Bidasoko Ospitalera joateko. Datorren asteko astelehenean, hilaren 18an, hasiko dira martxan linea horiek.

Ospitalerako lehen autobusa 07:35ean irtengo da herritik, eta orduroko maiztasuna izango du. Donostiara autopistatik doan autobusak ere aldaketak izango ditu, eta besteak beste, Hondarribirantz etortzean, aireportuko geltokian geratuko da, bertako erabiltzaileei zerbitzua emateko.

Lupe Olaskoaga Herritarrekiko Harremanetarako zinegotzia, Amaia Gezala zinegotzia eta Naroa Susperregi Agenda 21eko eta Ingurumeneko teknikaria izan ziren udalaren ordezkariak herri batzarrean, eta Mikel Urretabizkaia Ekialdebuseko kideak eta Aintzane Lauzirika Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariak ere parte hartu zuten batzarrean.

Kostan geratzea eskatu dute
Herritarrek batzarrean egin zuten eskaeratako bat Irun erdira zihoan zerbitzua berreskuratzea izan zen, zerbitzu berriak jarri zituztenetik, Colon ibilbidetik Larreaundira joaten baita. Horren harira, udalak eta Ekialdebusek jakinarazi zuten linea hori berreskuratu nahi dutela, baina behin betiko erabakia Irungo Udalak hartu behar duela. Izan ere, Hondarribitik Irunera zuzenean doan autobus hori, E-25 linea, ordu laurdenero da, baina martxoaren 1ean ibilbidea aldatu egin zioten: Colon pasealekuan eskuinera egiten du, Gipuzkoako hiribidetik eta Euskal Herria ibilbidetik joanez, eta alderantziz. Ondorioz, hondarribiarrek ezin dute autobusean iritsi San Juan plazaraino. «Irungo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera hartutako erabakia da. Guk errespetatu egiten dugu, baina ez gaude ados, hondarribiarrentzako ez da egokia», esan zuen Herritarrekiko Harremanetarako zinegotzi Lupe Olaskoagak.

Amuteko bizilagunek, berriz, Hondarribitik Irunera nahiz kontrako noranzkoan doazen zerbitzu guztiak Kostan geratzea eskatu zuten.

Martxoaren 1ean garraioan egindako berritasunak baloratu zituzten Mugikortasun Foroan.

Martxoaren 1ean garraioan egindako berritasunak baloratu zituzten Mugikortasun Foroan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Hilabete osorako musika emaria

Gipuzkoa, Kultura

Kristinaenea, askotariko erritmoz beteta

Euskal Herria, Gipuzkoa

Afari solidario jendetsua egin dute Donostian, «alkateari kasurik egin gabe»

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik «onkeria eta populismoa» baztertzeko eskatu die kaleko afari solidarioak debekatzeagatik kritikatu dutenei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.