Herri batzarrak deitu ditu Pasaiako Udalak, atez atekoaz informatzeko
Hondakinak atez ate biltzeko sistemaren gainean herritarrek «kezkak, ekarpenak eta zalantzak» argitzeko aukera izan dezaten, batzarrak antolatu ditu Pasaiako Udalak. Hondakinen kudeaketa eztabaida politikotik atera nahi du, eta gai horren harira «al...
Hondakinak atez ate biltzeko sistemaren gainean herritarrek «kezkak, ekarpenak eta zalantzak» argitzeko aukera izan dezaten, batzarrak antolatu ditu Pasaiako Udalak. Hondakinen kudeaketa eztabaida politikotik atera nahi du, eta gai horren harira «alarma soziala piztu» nahi dutenei, «jarrera arduragabea» egotzi die.
Gaur egungo sistemarekin arazo larri bat dagoela uste du udalak, eta «Pasaiako kaleak horren erakusle» direla adierazi du. «Hondakinak zabortegietara eramaten jarraitzen badugu, kutsadura maila jasanezina izango da, eta errauste planta batera eramaten baditugu, ingurumena eta gu guztion osasuna arriskuan jartzen dira», gaineratu du. Pasaitarrek hondakinen %34 baino gutxiago birziklatzen dutela diote udaletik, eta kopuru hori handitu daitekeela sinetsita daude.
Batzarrak
San Pedro. Hilaren 19an, Udal Aretoan, 19:30ean.
Donibane. Hilaren 20an, 19:30ean, Arizabalon.
Antxo. Hilaren 27an, 19:30ean, Kultur Etxean.
Trintxerpe. Hilaren 28an, 19:30ean, alkateordetzan

