Giro polita mutxikoetan
Errenteriako Txistularien Taldearen doinuekin dantzan aritu ziren igandean hamarnaka herritar Beti Prest dantza elkarteak antolatutako Muxiko Egunean. Asko izan ziren euskal dantzak egitera animatzeko deialdiari erantzun zioten herritarrak, eta Herriko...
Errenteriako Txistularien Taldearen doinuekin dantzan aritu ziren igandean hamarnaka herritar Beti Prest dantza elkarteak antolatutako Muxiko Egunean. Asko izan ziren euskal dantzak egitera animatzeko deialdiari erantzun zioten herritarrak, eta Herriko Plaza alaitu zuten ordubetez.
Txistulariez gain, beste musikari batzuek ere parte hartu zuten: Itziar Etxegia biolin jotzaileak, Koldo Tarragona akordeoi jotzaileak eta Aitor Landa baxu jotzaileak. Errenteriako dultzaineroak ere entzun ahal izan zien larrain dantzan.
Orain, udan, oporrak hartuko dituzte, eta irailean elkartuko dira berriro, hileko bigarren igandean.

