Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Donibaneko termika ixtea "Euskal Herriko ingurumenarentzako positiboa" da, Eguzkiren ustez

admin
Bidasoa
2012/06/11
Iberdrolak Donibaneko zentral termikoa ixteko eskaera egin zuen pasa den astean, eta horren harira Eguzki talde ekologistak balorazioa egin du. Erabaki hori begi onez ikusten dute, “albiste ona baita inguruko bizilagunentzat, ekologistentzat eta herritarrentzat orokorrean”. Horrela, erabaki horrekin Euskal Herria klima aldaketaren nazioarteko itunak betetzea “hurbilago” dagoela esan dute, Donibaneko termika”CO2 gehien sortzen duen Euskal Herriko enpresa baita”. Oarsoaldeko bizilagunei eragin izan diena gogorarazi du Eguzkik. Horrela, kutsadura atmosferikoa zein akustikoa nabarmendu dituzte. Airearen kutsadurari dagokionez, CO2az gain, azufrea, nitrogenoa eta airean geratzen diren partikulak aipatu dituzte: “Zentralaren isurien ondorio nagusiak bihotzeko eta arnasteko gaixotasunak izan dira, baita ingurumenean zein ekosisteman egin dituen kalteak ere. Begi bistan dagoen ondorioa, bestalde, Meipi inguruko etxeetan zabaldutako arropetan pilatutako kedarra da”. Horien desagerpenaz gain, termika ixteak ekar lezakeen beste ondorio positiboa portua berrantolatzeko geratuko diren 60.000 metro koadroak dira Eguzkirentzat.   Arrazoi ekonomikoak Talde ekologistak bi arrazoi ekonomiko ikusten ditu zentralaren itxiera eskaeraren atzean. Alde batetik, Pasaiako termika “beharrezkoa” ez dela uste dute, “gaur egun Euskal Herrian kontsumitzen den elektrizitate kopurua baino gehiago ekoizten da. Horrek argi uzten du zentral termikorik ez dela behar”. Horrez gain, Espainiako Industria Ministerioak elektrizitate tarifan egingo dituen aldaketengatik, diru laguntza gutxiago jasoko dute konpainia elektrikoek. Zentral termikoko 67 langileak ez ditu ahaztu Eguzkik. “Espero dugu Euskal Herrian hain errotuta dagoen Iberdrola bezalako multioazional batek arduraz jokatzea, eta langileak inguru geografiko hurbil batean berkokatzea”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.