Gaur bete du urtebete alkatetzan Julen Mendozak (Errenteria, 1978). Joan den ostiralean, urte horren irakurketa egin zuen Udal Gobernu Taldeak, eta “herritarrekiko gertutasuna eta politika egiteko beste modu bat” nabarmendu zuen. Batik ba...
Igandea azken eguna izango da Javier Arizabaloren margoekin Amaia KZn antolatu duten erakusketa bisitatzeko. Arizabalo Donibane Lohizunen (Lapurdi) jaio zen, baina Irungo Udal Akademian pintura ikasgelak eman zituen hiru urtez, 1996tik 1999ra. Amaian, ...
Altamirako Altzate Auzo Elkarteak paellada “erraldoia” antolatu nahi du hilaren 30rako, udarari ongietorria emateko asmoz. 250 lagunentzako paella egingo dute. Bertara joan nahi duenak auzo elkartearen egoitzan (igerilekuetako tabernan) ero...
Errenteriako erretiratuen elkarteek Pagoetako natur parkera irteera antolatu dute larunbaterako. Irteera hori gainera, ikasturteko azkena izango da. Interesdunek 8:15ean erdialdeko topoko geltokira joan beharko dute. Arratsaldez itzultzea aurreikusi du...
Luberrin, Oiartzungo Ikasgune Geologikoan, mososaurio (itsasoko musker) baten buru-hezurra aurkeztu zuten larunbatean. Museoko eta Aranzadiko kideek duela urte batzuk topatu zuten Olaztin, eta orain aurkeztu dute. Iberiar Penintsulan aurkitu duten baka...
Mugikortasun eta irisgarritasun beharrak landu zituzten iragan ostegunean udaletxean egin zuten Herritar Foroan. Hogei bat pertsona bertaratu ziren, eta martxoaren 1ean garraioan egindako hobekuntzak baloratu zituzten. Berrikuntzetako bat, egunero 16 zerbitzu izango direla Eskualdeko ospitalerako izango da. 7:35ean hasiko dira eta orduro izango dira. Donostiara autopistatik doan autobusak aldaketak izango ditu eta Hondarribirantz etortzean Aireportuko geltokian geratuko da, aireportuko erabiltzaileei zerbitzua emateko. Aldaketak datorren astelehenean jarriko dituzte abian. Lupe Olaskoaga, Herritarrekiko Harremanetarako zinegotzia, Amaia Gezala zinegotzia eta Naroa Susperregi, Agenda 21eko eta Ingurumeneko teknikaria izan ziren Udaleko ordezkariak, eta Mikel Urretabizkaia, Ekialdebuseko ordezkaria eta Aintzane Lauzirika, Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikaria izan ziren.
Madalenetako helduen danborradan parte hartzeko izena eman daiteke
Olinpiar jokoetarako bi hilabete baino gutxiago geratzen direnean, Ander Elosegi Santiagotarrak Arraun Elkarteko piraguista irundarrak prestaketarekin jarraitzen du. Joan den asteburuan Munduko Slalom Kopako lehen proba jokatu zuten Cardiffen (Gales), ...
Ostiralean, hilaren 15an, Tropical boy taldearen kontzertua jasoko du Amaia Kultur Zentroak. Pop tradizionala eta egungo musika elektronikoa maite dutenentzako emanaldi aproposa da. Taldeak, gainera, zuzenekoak asko zaintzen ditu, eta musikariez gain (...
Aste honetako ostegunean makro eta mikroekonomiez hitzegiteko aukera izango Kabigorri Ateneoan, M15 Bidasoak antolatutako zineforumean. Aurrena, Rio+20 Herrien Goi-Bilera goiburuko dokumenatala emango dute, eta ondoren egingo dute eztabaida. Informazio...
Irungo Marrazketa eta Pintura Udal Akademiako ikasleek ikasturtean eginiko lanak erakutsiko dituzte bihartik igandera bitartean, Euskadiko Kutxaren aretoan (Colon pasealekuan). Eskolatik aurreratu dutenez, era askotariko lanak eskegiko dituzte Euskadiko Kutxaren aretoan: “Oleoz egindako koadroak ez ezik, marrazki ugari, erretratoak, teknika mistoetan egindako obrak eta haurren tailerreko lanak ere ikus daitezke”. Aretoaren ordutegia honakoa da: asteartetik ostiralera, 18:00etatik 21:00etara, eta larunbat eta igandean, 11:30etik 13:00etara. Uztailerako lekuak geratzen dira Marrazketa eta pintura eskolak udan antolatzen dituen ikastaroetarako oraindik izena eman daitekeela jakinarazi dute akademiatik bertatik; sei urtetik gorako edozeinentzat aukera dago. Honako tailerretan eman daiteke izena: haurren tailerra, marrazketa eta pintura tailerra, eta oleoz egindako paisaia lantzeko tailerra. Udako ikastaroaren prezioa 74,40 eurokoa da. Informazio gehiago behar dutenek 943 62 68 39 telefono zenbakira dei dezakete.