
Larunbatean, auzolanerako bigarren hitzordua jarri zuen Gaztelekuk (Agerrealde Kultur Elkarteak). Pasa den asteburuan hasitako lana bukatu zuten, Altzibarko goiko gurutze inguruko eserlekuak pintatu ondoren.

Gipuzkoako R5 Klubak antolatuta, Renault 5 auto klasikoen, zein gainontzeko autoen topaketa egin dute asteburuan herrian. Larunbat arratsaldean, plazan izan ziren autoak, herritarrek eta kanpotarrek ere ikus zitzaten.

Pauso-K dantza akademiak ikasturte amaierako festa egingo du ostiralean Amaia Kultur Zentroan, 17:30ean eta 20:00etan. Dagoeneko sarrerak salgai jarri dituzte, 5 euroan. Interesdunek akademian bertan jaso ditzateke (Euskal Herria hiribidea, 20). Pauso-...

Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak antolatuta, Sagardo Festa egin zuten larunbatean Antxoko Gure Zumardian. Bertako eta kanpoko ehunka sagardozalek gozatu zuten arratsaldeaz. Gauean ere izan zen giroa Antxon. Euria gogor hasi zuen arren, festarako tartea izan zen Pasaiako barrutian. Aste honetan jarraituko dute Alkartasunaren Hamabostaldi Kulturaleko ekitaldiek.

Txingudivida Gobernuz Kanpoko Erakundeak elkartasun azoka antolatu du Luis Marianoren lorategietan dagoen saltoki batean. Denetarik aurkitu daiteke bertan eta bildutako dirua Burkina Fasoko haurrei laguntzeko egitasmoetara bideratuko da. Hilaren 27a ar...