Hilaren 17an Donostiako Sagues auzoan errausketaren kontra egingo duten mosaiko handian parte hartzeko deia luzatu du Lezo Zero Zabor Taldeak. Eurek bertan parte hartuko dute, eta herritarren artean kartulinak banatuko dituztela adierazi dute. Horrela,...
Eusko Jaurlaritzako arrantza ikuskatzaileek, tona bat oilar zeramatzan kamioi bat konfiskatu zuten ostegunean herrian. Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailak jakinarazi duenez, legez jarritako neurriak errespetatzen ez zituzte...
Datorren igandean, hilaren 10ean, Udal Txistulari Bandak Belaskoenea eta Elizatxu hiribide inguruan joko du Diana, 09:00etatik aurrera.
Madalenetako kartel lehiaketa Atabal lanak irabazi du. Iazko garaile berarena da, Iñaki Fernandez Iturmendirena, eta Nafarroako Arre herrikoa da bera. Epaimahaiak hiru lanen artean eztabaidatu du, baina azkenean ez du zalantzarik izan, eta Atabal izan...
Sei urteko ibilbidearen ostean, Mikelazulok Zine Txiroa antolatzeari utziko dio. Agurra azken urteetan bezala egingo dute, dokumental batekin. Oraingoan, Oriol Andres, Carlos Castro eta Gemma Garciaren Ziztadak lanarekin emango dute. Urte guzti hauetan...
Asteazkenetik ostiralera (hilaren 6tik 8ra) Altzibarko Donepetri eta Martintxo kaleen arteko bidegurutzea itxita egongo da, 08:00etatik 18:00etara, Olaldeko urbanizazio lanek eraginda. Sortutako eragozpenak ulertzeko eskatu du udalak.
Erdi Aroko azokako argazki erakusketa ireki dute Zuloaga Etxean eta hilaren 30a arte izango da irekita. Erakusketa ondorengo ordutegian zabalduko dute: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara eta, larunbatetan, aldiz, 1...
Shellac eta Helen Money taldeen kontzertuak izango dira bihar Psilocybenea aretoan, 22:00etatik aurrera. Sarrerak bihar bertan eros daitezke, zazpi euroan, Psilocybenean eta Shellac izango da lehena taularen gainean.
Joan den astean egindako maiatzeko osoko bilkuran euskal presoen aldeko mozioa onartu zuen Udalbatzak, PSE-EE, EAJ, Ezker Batua eta testua aurkeztu zuen Bilduren bozkekin; PP izan zen kontra bozkatu zuen bakarra. Besteak beste, ETAko presoak hurbiltzea, gaixorik daudenak libre uztea, eta presoen kontrako ezohiko neurrien aplikazioa bertan behera uztea eskatzen zuen onartutako mozioak. Bilduk “egoera berriei egokitutako argazkia” lortu nahi zuen mozioarekin, eta argazki hori lortzeagatik pozik agertu dira, bai Bildu, eta bai preso irundarren senideak. Ostiral goizean eginiko agerraldian “oso positibotzat” jo zuten “udala euskal presoen eskubideen alde lerrokatu izana”. Oinatz Mitxelena Bilduren bozeramaileak izan zuen mozioa plenoan defendatzeko ardura, eta lortutako emaitzarekin pozik agertu zen komunikabideen aurrean: “mozioak legeak esaten duena errespetatzea, oinarrizko eskubideak errespetatzea besterik eskatzen ez badu ere, garai berria egonkortu eta aurrera egiteko bideari ateak irekitzen dizkio”. Eskatutakoa aplikatuz gero 200 preso baino gehiago kalera irtengo liratekeela gaineratu zuen Mitxelenak, “gaixoak, hiru laurdenak beteak dituztenak, epaiketarik gabe preso direnak, Parot doktrina aplikatuta daukatenak…”. Maiatzeko plenoan onartutako mozioa iazko abenduan aurkeztu zuen Bilduk, baina beste udal taldeen babesa lor zitekeela ikusita erretiratzea erabaki zuten. Ordutik, beste alderdi guztiekin elkartu izan dira, mozioa lantzeko, eta denekin ados jartzeko aukera izan dute, PP-rekin ezik. Mitxelenaren ustez erakundeak mugitzen [...]
Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, hilaren 18an zabalduko dituzte Kaputxinoetako udal igerilekuak. Patronatuko abonatuek sarrera doan izango dute. Gainontzekoentzat, berriz, ondoko koadroan azaltzen diren tarifak zehaztu ditu. Oraindik, ordea, e...
Atzo ospatu zuten Haurtzaron Ikastola Eguna. Goiz-goizetik hasi zen festa, 08:30ean bota baitzuten lehen txupina. Goizeko euriak ez zuen gehiegi lagundu, eta ekitaldi ofiziala kiroldegian egin zuten. Bazkaria ikastolako pilotalekuan egin zuten, eta arr...
Aitzol Gogoza euskal presoa askatzeko galdegin dute Basauriko espetxe aurrean
Oreretako Eguzkik antolatuta, La zona filma emango dute etzidamu 19:00etan Errenteria Hiria Kulturguneko auditorioan. Filmak Chernobilgo zentral nuklearraren istripuaren ondorioak pairatu dituzten hiru haurren bizimodua nola aldatu den kontatzen du. Tx...
BERRIA KOMUNITATEA osatzen ari gara eta Oiartzunen ere sarea osatzeko egin ditzakegun ekimenak proposatu eta antolatzeko bilerara gonbidatu nahi zaitugu. Zure proposamenak eta ekimenak ere behar ditugu! Zure ziztada behar dugu! Eguna: gaur, ekainak 4, ...
Heldu den larunbatean, ekainaren 9an, Top 12 Mahai Tenis Txapelketa jokatko dute Artalekun, Irungo Leka Enea taldeak antolatuta. 15:30ean hasiko da lehia.
Gu ere bertsolari jaialdia ospatuko dute bihar arratsaldeko 17:15etik aurrera Hondartza kiroldegian. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak lagunduta, ikasturte bukaerarekin batera bertsolaritzaz gozatzen ari diren haur eta gazteak elkar topatzeko aukera izango dute. Egitasmoaren barruan, Gurutzeko Alabak, Talaia eta Ama Guadalupekoa ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako laugarren eta bosgarren maila arteko ikasleak arituko dira bertsotan kiroldegiko saskibaloi kantxan. Horietako ikasle talde bakoitzak bost minutu inguruko emanaldia prestatuko du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko adituaren eta ikastetxe bakoitzeko irakasleen laguntzarekin. Ekitaldia dibertigarriagoa izan dadin, ikasleek gai ezberdinak jorratuko dituzte bertsotan, eta gainera, mozorrotuta joango dira. Lehen saioan laugarren mailako ikasleak arituko dira 17:15etik aurrera, eta hauek bukatutakoan, bosgarren mailakoak 18:30etik aurrera.
Garcia-Alliez II eta Olharan-Duke puntistak nagusitu ziren herenegun, Jostaldi pilotalekuan jokatu zuten aurre denboraldiko lehenengo partidatan. Negu lasaiaren ondoren, zesta punta partidak bueltatu dira Jostaldira, eta denboraldia girotzeko bi partida jokatu zituzten Jai Aliveko jokalariek: Garcia-Alliez II Treku-Aliez I puntisten kontra, eta Olharan-Duke Egiguren II-Konparen aurka. Uztailean eta abuztuan Lehenengo saioaren ondoren, denboraldirako prest dago Hondarribia. Zesta punta partidak jokatuko dituzte uztaileko eta abuztuko ostiral eta larunbatetan eta partidak girotzeko eskaintza gastronomikoak jarriko ditzute Hiruzta txakolindegiaren eta Fish & Rice jatetxearen eskutik.
Lehen kanporaketa irabazi du Pasaiak. 2-0 irabazi diote Gasteizeko San Martin taldeari, eta honenbestez igoerarako bidean urrats garrantzitsua egina dute zuri-gorriek. Hurrengo partida Bermeoren kontra dute, asteburuan, eta taldeko zuzendaritzatik zal...
Dantzari txikiek hartu zituzten atzo Antxoko kaleak, Alkartasunaren Dantzari Txiki Egunaren barruan. Eguerdian barrutitik desfilea egin zuten dantzari gazteek, ondoren Gure Zumardian emanaldia egiteko. Bazkaldu eta gero, Kultur Etxean antzerkiaz gozatu zuten dantzatu zutenek, eta gurasoek. Aste honetan jarraituko dute Alkartasunaren Hamabostaldi Kulturaleko ekimenek.