Udaberri Txapelketaren bigarren fasea hasiko da
Lau T’erdiko Udaberri Txapelketaren lehen fasea jokatu dute, eta asteburu honetan kanporaketak hasiko dira. Ligaxketan lehenengo eta bigarren postuan geratu direnek egingo dute aurrera, eta Allerru Pilota Taldeko kideetatik Telletxeak egin du aurrera...
Lau T’erdiko Udaberri Txapelketaren lehen fasea jokatu dute, eta asteburu honetan kanporaketak hasiko dira. Ligaxketan lehenengo eta bigarren postuan geratu direnek egingo dute aurrera, eta Allerru Pilota Taldeko kideetatik Telletxeak egin du aurrera, Gazte Mailan. Kanporaketak egingo dituzte orain, eta lezoarrak Bergaran jokatuko du.
Taldeko hiru kadete ere sailkatu dira kanporaketak jokatzeko: Zubeldia, Hernandez eta Tatiegi. Gainontzekoek kopa jokatuko dute.
Gaur iluntzean, 21:30etik aurrera, Lezoko Bekoerrota kiroldegiko pilotalekuan lau partida jokatuko dituzte, Gazte Mailakoak. Perurena, Tatiegi, Saizar eta Iñarra ariko dira.

