Joan den igandean, maiatzaren 27an, Aiako Harria Parke Naturalaren Eguna ospatu zuten Arditurrin, eta 400 lagun hurbildu ziren bertara. Haur Txokoa, meatze guneko bisitak prezio erdira, bi ibilbide eta ikus-entzunezkoak izan ziren.
Kaltea aitortzeko eskatu dio udalak Espainiako Gobernuari; gainontzeko zinegotziak abstenitu egin dira Herenegun egin zuten udaletxean maiatzari zegokion ohiko udalbatzarra. Bilduko zinegotziek, Nafarroa Bizirik 1512-2012 taldeak aurkeztutako mozioa onartu zuten. Mozioa onartuta, eragindako kaltea aitortzeko eskatu dio udalak Espainiako Gobernuari. Era berean, udalak «memoria historikoa mantentzeko beharra» aldarrikatu du, eta ekainaren 16an Nafarroa Bizirik-ek antolatuta Iruñean egingo duten martxa nazionalarekin bat egin du. Pello Aramendi zinegotziak hitz egin zuen Udal Gobernu Taldearen izenean: «Gatazka modu baketsuan konpontzeko momentua da, herriari eman behar diogu hitza eta erabakitzeko eskubidea». EAJ eta H1 ordezkatzen dituzten hiru zinegotziak abstenitu egin ziren. Beste puntu batean, eremu urbanoan dauden etxebizitza handiak zatitzeko ordenantza aho batez onartu zuten plenoan zeuden hamar zinegotziek. Dagoeneko indarrean dago ordenantza hori, jendaurrean egon denean ez baitu alegaziorik jaso. Etxebizitzak zatitzeko aukera Hala, ordenantzaren arabera, eremu urbanoan dauden 100 metro koadro baino handiagoak diren etxeak zatitu ahal izango dira, gutxienez, 40 metro koadroko etxebizitzetan. EAJko Aitor Santxezek eskatu zuen gaiaren jarraipena egiteko, «nola doan ikusteko». Zinegotziek plenoan erabakitakoaren arabera, ordenantzaren jarraipena Planeamendu Batzordeak egingo du. Ibargaingo ikasleei bekak Ibargaingo ikasle oiartzuarrentzako laguntzak ere aurrera atera ziren udalbatzarrean. Laguntza horiek jasotzeko baldintzak aldatu egin dituzte, baina Aiora Perez de San Roman alkateak zehaztu [...]
Bergaran lortu dute zilarra; Arropa Egokienaren Saria ere beraiei eman die epaimahaiak Igandean, Euskal Herriko XXXV. Dantza Askeko Txapelketa (gazteena) jokatu zuten Bergaran. Bigarren postua bi oiartzuarrek eskuratu zuten: Eneko Iparragirrek eta Udane Eskuderok. Horrez gain, Arropa Egokienaren Saria ere eman zieten.
Unesco Etxeak emandako beka irabazi du Jon Martinek. Horri esker, Rio de Janeirora jaongo da, han egingo dute garapen jasangarriari buruzko goi bileraren berri ematera. Hona, Gipuzkoako Hitzan gaiari buruz argitaratutako erreportajea (egin klik argazki...
Don Bosco Lanbide Ikastetxeko Iñigo Etxeburuak eta Joxean Ayucarrek Gasteizko EcoRallyan parte hartzen ari dira. Gaur hasi da rallya, eta bihar bukatuko dute. Ikastetxean moldatu duten Toyota auto batekin parte hartzen ari dira Don Boscokoak. Izan ere, rallyaren irabazlea ez da izango ibilbidea denbora gutxienean egiten duena; abiadura konstanteena daramanak eta aldi berean erregai gutxien kontsumitzen duenak irabaziko du proba. Aldi berean, gaur goizean Renault auto etxeak Twizy izeneko autoa aurkeztu die ikastetxeko automozioko ikasleei. %100ean elektrizitatea erabiltzen du autoak, erregairik gabe. “Aurkezpen honek eta rallyan parte hartzeak esan nahi dute Don Boscok teknologia berritzaileen apustu garbia egin duela”, esan dute ikastetxeko arduradunek.
Atzo iluntzean urteko hirugarren udalbatzarra egin zuen Lezoko Udalak. Guztira, hamalau puntu jorratu zituzten bertan. Horietako batzuk araudiak izan ziren. Hala, tabernetako terrazen eta mahai multzoen araudia onartu zuten, Bilduren aldeko botoekin. PSE eta EAJ abstenitu egin ziren. Mikel Antxon Arrizabalaga zinegotzi sozialistari “gehiegizkoa” iruditzen zaio ordutegia (igandetik ostegunera 00:00ra arte, eta ostiral, larunbat eta jai bezperatan 01:00a arte. Hilerriaren arautegia “paperean” jartzeko ordenantza bozkatu zuten baita ere. Horrela, hilerriak orain arteko funtzionamendua izaten jarraituko du: Astegunetan 20:00ak arte egongo da irekita, eta larunbatetan 13:00ak arte. Horrez gain, lurperaketak egiteko eta errautsetarako arauak finkatu zituzten, Bilduren aldeko botoekin. Uraren kudeaketaren ordenantza boto berberekin atera zen aurrera, baita salmenta ibiltariarena ere. Azken puntu horretan onartu zuten merkatu txikia probatzeko hilabete bateko epea ematea. Gazte lokalen araudian aldaketak egitea ere onartu zuten Udal Gobernu Taldeko kideek. Bittori eremuan bi bizilagunek duten gatazka ere mahai gainean izan zuten. Izan ere, etxe bat eraiki nahi dute bertan, orain dela zortzi urtetik, eta bertako bizilagun batek alegazioak jarri dizkio promotoreari. Hirigintza teknikoak Udalbatzaren esku utzi zuen gaia. Horrela, alegazio horretan, bertako bizilagunak hiru eskakizun egiten ditu. Alde batetik, promotorearen etxea metro bat baxuagoa izatea. Bestetik, bi etxebizitzen arteko distantzia hiru metrokoa izatea eta ez bikoa. [...]
Elkarren ondoan daude Hendaia eta Pausu, bata besteari lotuta. Baina batetik bestera joateko bidea patxadaz ere egin daiteke. Guk, Bixintxo eta Santiago bi zaindarien elizen arteko bidea ur bazterretik egitea proposatzen dugu, badiaren eta Bidasoaren e...
Peio Añorga ipuin kontalari eta idazle oiartzuarra Cristobal Gamon ikastetxeko Bigarren Mailako ikasleekin egon zen joan den asteartean. Ordubetez egon zen ikasleekin solasean sortzailea, eta gaztetxoen galderak erantzun zituen, bere liburuaz hitz egiteaz gain. Bertakoa da argazkia.
Lezoko jai batzordea hilaren 12an bilduko da, mendekosteen balantzea egiteko. Horrez gain, santakrutzak prestatzen hasiko dira. Herriko elkarteak 19:30ean deitu dituzte, udaletxeko pleno aretoan.
21:00etan hasiko da jaia, eta 17 disko jartzaile izango dira. 21:00etatik 23:30era sartzen direnek, 15 eurogatik pote bat izango dute, eta nahi adina garagardo eta txupito (horrez gain, CD bat oparituko diete). 23:30etik aurrera sartzen direnek, sarrer...