Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Nafarroaren konkista salatzeko mozioa onartu du Udal Gobernu Taldeak

Kaltea aitortzeko eskatu dio udalak Espainiako Gobernuari; gainontzeko zinegotziak abstenitu egin dira Herenegun egin zuten udaletxean maiatzari zegokion ohiko udalbatzarra. Bilduko zinegotziek, Nafarroa Bizirik 1512-2012 taldeak aurkeztutako mozioa onartu zuten. Mozioa onartuta, eragindako kaltea aitortzeko eskatu dio udalak Espainiako Gobernuari. Era berean, udalak «memoria historikoa mantentzeko beharra» aldarrikatu du, eta ekainaren 16an Nafarroa Bizirik-ek antolatuta Iruñean egingo duten martxa nazionalarekin bat egin du. Pello Aramendi zinegotziak hitz egin zuen Udal Gobernu Taldearen izenean: «Gatazka modu baketsuan konpontzeko momentua da, herriari eman behar diogu hitza eta erabakitzeko eskubidea». EAJ eta H1 ordezkatzen dituzten hiru zinegotziak abstenitu egin ziren. Beste puntu batean, eremu urbanoan dauden etxebizitza handiak zatitzeko ordenantza aho batez onartu zuten plenoan zeuden hamar zinegotziek. Dagoeneko indarrean dago ordenantza hori, jendaurrean egon denean ez baitu alegaziorik jaso. Etxebizitzak zatitzeko aukera Hala, ordenantzaren arabera, eremu urbanoan dauden 100 metro koadro baino handiagoak diren etxeak zatitu ahal izango dira, gutxienez, 40 metro koadroko etxebizitzetan. EAJko Aitor Santxezek eskatu zuen gaiaren jarraipena egiteko, «nola doan ikusteko». Zinegotziek plenoan erabakitakoaren arabera, ordenantzaren jarraipena Planeamendu Batzordeak egingo du. Ibargaingo ikasleei bekak Ibargaingo ikasle oiartzuarrentzako laguntzak ere aurrera atera ziren udalbatzarrean. Laguntza horiek jasotzeko baldintzak aldatu egin dituzte, baina Aiora Perez de San Roman alkateak zehaztu [...]

admin
Bidasoa
2012/06/01

Kaltea aitortzeko eskatu dio udalak Espainiako Gobernuari; gainontzeko zinegotziak abstenitu egin dira

Herenegun egin zuten udaletxean maiatzari zegokion ohiko udalbatzarra. Bilduko zinegotziek, Nafarroa Bizirik 1512-2012 taldeak aurkeztutako mozioa onartu zuten.

Mozioa onartuta, eragindako kaltea aitortzeko eskatu dio udalak Espainiako Gobernuari. Era berean, udalak «memoria historikoa mantentzeko beharra» aldarrikatu du, eta ekainaren 16an Nafarroa Bizirik-ek antolatuta Iruñean egingo duten martxa nazionalarekin bat egin du.

Pello Aramendi zinegotziak hitz egin zuen Udal Gobernu Taldearen izenean: «Gatazka modu baketsuan konpontzeko momentua da, herriari eman behar diogu hitza eta erabakitzeko eskubidea». EAJ eta H1 ordezkatzen dituzten hiru zinegotziak abstenitu egin ziren.

Beste puntu batean, eremu urbanoan dauden etxebizitza handiak zatitzeko ordenantza aho batez onartu zuten plenoan zeuden hamar zinegotziek. Dagoeneko indarrean dago ordenantza hori, jendaurrean egon denean ez baitu alegaziorik jaso.

Etxebizitzak zatitzeko aukera
Hala, ordenantzaren arabera, eremu urbanoan dauden 100 metro koadro baino handiagoak diren etxeak zatitu ahal izango dira, gutxienez, 40 metro koadroko etxebizitzetan.

EAJko Aitor Santxezek eskatu zuen gaiaren jarraipena egiteko, «nola doan ikusteko». Zinegotziek plenoan erabakitakoaren arabera, ordenantzaren jarraipena Planeamendu Batzordeak egingo du.

Ibargaingo ikasleei bekak
Ibargaingo ikasle oiartzuarrentzako laguntzak ere aurrera atera ziren udalbatzarrean. Laguntza horiek jasotzeko baldintzak aldatu egin dituzte, baina Aiora Perez de San Roman alkateak zehaztu zuen aldaketa horiek Ibargaingo arduradunekin eta gurasoekin hitz egin ondoren onartu dituztela.

EAJ abstenitu egin zen, eta H1ek aurka bozkatu zuen.

Garbitania, informazioa
Beste organoen jardueraren jarraipenean, Garbitaniak eta udalak sinatutako hitzarmenari buruzko informazioa eman zuten idazkariek. Udalak eta Garbitaniak 73.000 euroko hitzarmena sinatu dute, atez ateko informazio bulegoa mantentzeko.

EAJk galdetu zuen ea zergatik ez den beste modu batera egiten akordioa, eta alkateak erantzun zion udala Garbitaniako kide izanik, «logikoena» hitzarmen bidez egitea dela. H1eko Xanet Arozenak Garbitaniari buruzko informazioa eta kontuak eskatu zituen: «Oposizio bezala informazioa edukitzeko eskubidea dugu».

143 euro protokolo gastuetan
Maiatzean 143 euro gastatu ditu udalak protokolo gastuetan. 49 euro Aranzadiko kuota ordaintzeko izan dira. Gazte Izanak-en plaka bat ordaintzeko, 30. Eta 64, Nikaraguatik etorritako ordezkaritzari harrera bazkaria ordaintzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.