Kultur jardueretarako diru laguntzak eska daitezke hil honetan
Oinarriak eta eskaera orria udalaren webgunean eskura daitezke, baita Kultura Sailean ere. Kultura egitarauetarako diru laguntzak eskatzeko epea zabalik dago Pasaiako Udalean. Oinarriak eta eskaera orria pasaia.net webgunean edo Kultura eta Hezkuntza S...
Oinarriak eta eskaera orria udalaren webgunean eskura daitezke, baita Kultura Sailean ere.
Kultura egitarauetarako diru laguntzak eskatzeko epea zabalik dago Pasaiako Udalean. Oinarriak eta eskaera orria pasaia.net webgunean edo Kultura eta Hezkuntza Sailean eskura daitezke (Euskadi etorbidea, 61. Trintxerpe. Udal Euskaltegiaren ondoan).
Urteko diru laguntzak eskatzeko epea hilaren 29an bukatuko da, eta eskaerak 2012. urtean zehar egitea aurreikusi dituzten kultur ekimen guztiak jaso behar ditu.
Argibide gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Kultura eta Hezkuntza Sailarekin, 943 00 43 30 telefono zenbakira deituta, edo kultura@pasaia.net helbidera idatzita.

