Etzi hasiko dira Pasaka Eskuz lehia jokatzen
Etzi, igandea, Pasaka Eskuz Oiartzungo I. Herri Txapelketa jokatzen hasiko dira Kontzejupean. Hamabi bikotek eman dute izena, eta etzi, hasteko, lau partida ikusteko aukera izango dira bertara hurbiltzen direnek. 10:00etan hasita, hauek izango dira nor...
Etzi, igandea, Pasaka Eskuz Oiartzungo I. Herri Txapelketa jokatzen hasiko dira Kontzejupean. Hamabi bikotek eman dute izena, eta etzi, hasteko, lau partida ikusteko aukera izango dira bertara hurbiltzen direnek. 10:00etan hasita, hauek izango dira norgehiagokak:
- Artola-Aranburu/Lasa-Sanzberro.
- Zabala-Nazabal/Martinez-Irastorza.
- Argote-Mitxelena/Getaria-Olasagasti.
- Iñarrea-Etxenike/Arruti-Azpiroz.
Partidak bederatzi jokoetara izango dira. Megafoniatik, jokoaren nondik norakoak adieraziko dizkiete ikusleei.

