Bihar, hilak 31, itsas solasaldia egingo dute San Pedroko Mater itsasontzian. Luberriko Jose Angel Torresek Pasaiako badiaren formazio geologikoaren gainean hitz egingo du jendeari zabalik egongo den hitzaldian. Bokalearen jatorria, badiaren zabalkunde...
Ikerlarien antzera ibili dira herriko zortzi ikastetxetako 3.609 ikasle ikasturte honetan zehar. Profesionalak izan ez arren, Eskola Agenda 21en barruan aztertu duten gaia ez da nolanahikoa izan: biodibertsitatea. Ikastetxetik hasi eta herri inguruko biodibertsitatea ikertzen aritu dira (baita herrikoa ere), eta arlo horrek duen garrantziaz jabetu dira, ikusi baitute animalia eta landare asko desagertzeko arriskuan daudela. Kalera atera dira ikerketa egitera, eta gertuen duten espaziotik hasi dira, ikastetxetik. Inguruko zuhaitzak identifikatu dituzte, animalia zein landareak zaindu, eta baratzea jartzeko aukera ere aztertu dute. Herrian, berriz, galdetegi bat pasatu diete herritarrei eta ikusi dute gehienek pentsatzen dutela biodibertsitate gutxi dagoela bertan. Horrez gain, Oiartzun ibaiaren egoera aztertu dute, Txoritokietako basoa ikertu dute, eta askotariko espezieak daudela ikusi dute. San Marko gotorlekuan dauden inpaktuez ere jabetu dira: antena, negutegiak, zaborra… Herritik harago joanda, Aiako Harria, Aitzbitarte, Zumaiako flyscha, Pagoeta, eta beste zenbait tokitako biodibertsitatea ezagutzeko irteerak egin dituzte. Udalari proposamena Herriko biodibertsitatea zaintzeko 36 proposamen egin dizkiote ikasleek udalari. Hala nola, kontzientziazio kanpainak egiteko eskatu diote, herritarrek biodibertsitatea ezagutu dezaten irteeren bidez eta bestelako ekimenen bidez. Ildo horretatik, informazio panelak ere jartzeko eskatu diote, berdeguneetan dauden espezieen informazioa emanez. Horrez gain, ibaia eta berdeguneak zaintzeko neurriak hartzea, espezie inbaditzaileak ordezkatzea, eta eskola [...]
96 txirrindularik parte hartu dute Trintxerpe Atletiko Klubak San Pedrotik zehar antolatutako lasterketan Euskadiko Openaren sailkapenaren buruan da, eta Pasaian bere nagusitasuna berretsi du. Ekleylson Marques brasildarrak irabazi zuen lehengo larunba...
Ekainaren 30era arte Oaia Peruarenaren margolanak ikusteko aukera izango dute Mikelazulotik pasatzen direnek. 2006an hasi zen lehen erakusketekin, eta Euskal Herriko hainbat tokitan jarri ditu bere lanak denbora honetan: Baionan, Ordizian, Hondarribian...
Mirella Sierraren hilketa salatzeko, hamarnaka lagunek elkarretaratzea egin zuten herenegun arratsaldean herriko talde feministek deituta. Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak bat egin zuen deialdiarekin, eta joan den ostiralean Deustuan izandako ...
Adrenalized, Thrashgression, eta Remigio taberna taldeek joko dute Kampsaren aldeko kontzertuan. Kontzertuaren ondorengoak, Naturista eta Kuolema DJ-ek girotuko dute. Proiekzioak, material zozketa eta dantza tribalak ere iragarri dituzte. Jaia etzi da...
Kultura egitarauetarako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da Pasaiako Udalean. Oinarriak eta eskaera-orria pasaia.net webgunean edota Kultura eta Hezkuntza Sailean eskuratu daitezke (Euskadi Etorbidea, 61. Trintxerpe. Udal Euskaltegiaren ondoan). U...
Haurtzaro Ikastolako ikasle Maialen Elortza Otaegik Resurreccion Maria Azkue literatur saria jaso du. Sariek bi lan mota onartzen dituzte, narrazioa eta olerkia. B Mailako (15-18 urte) olerki alorreko bigarren saria izan da Elortzarentzat, Zer da denbora? lanagatik.
VI. Musikaz Blai hasiko da bihar, eta ekainaren 9ra arte egunero izango dira kontzertuak Iritsi da Pasaiak musikarekin duen zitarik garrantzitsuena. VI. Musikaz Blai hasiko da bihar eta bi asteetan zehar ia egunero izango dira musika emanaldiak, herriko nahiz inguruko hamaika talderen eskutik. Lehengo ostiralean aurkeztu zuten aurten prestatu duten egitaraua, zinez oparoa eta askotarikoa. Aurkezpenean, antolakuntzan zein festan parte hartuko duten eragile eta elkarte askotako partaideak izan ziren. Musika eskolako Juanje Neirak eta Kultura zinegotzi Juanra Canok guztiei eman zizkieten eskerrak, «haien ekarpen desinteresaturik gabe erabat ezinezkoa litzatekeelako Musikaz Blai bezalako ekimen bat antolatzea». Juanje Neirak zehaztu zuenez, festak bi gune nagusi izango ditu: Serafin Esnaola plaza eta Gudarien Enparantza, azken horretan karpa eta guzti. Bi herri taberna ere izango dira, jaiak erakarriko dituen gastuei erantzun ahal izateko. Aste honetan saltxitxak eta garagardoak zerbitzatuko dituzte Gudarien Enparantzan, eta hurrengo astean, aldiz, txorizoa eta sagardoa Serafin Esnaola plazan. 1.500 lagunetik gora Musikaz Blaik iraungo duen bi asteetan 1.500 lagunetik gora ekarriko dute euren musika Pasaiara. Musika banden eguna, abesbatzen eguna, dantzari txiki eguna, 57. dantza solte txapelketa, Gipuzkoa Big Bandaren kontzertua… horiek eta beste asko batu dituzte egitarauaren barruan. Egitaraua Bihar. Musika eskolako ikasleen kontzertua, Gudarien Enparantzan, 18:30ean. Etzi. 17:30ean, [...]
Mariaren Bihotzaren 50. urteurrena dela eta, bihar, 20:30ean, Pasaia Gazte eta Pasaia Abesbatzek Grosen dagoen izen bereko elizan kontzertua eskainiko dute.
Baionako polizia etxetik Parisera eraman zituzten atzo arratsaldean Oroitz Gurrutxaga eta Xabier Aranburu, berria.info webgunearen arabera. Frantziako Poliziak igandean atxilotu zituen ustezko etakideak. Parisen epailearen aurrean deklaratzekoak ziren biak. Hartara, Oroitz Gurrutxaga Gurru oreretarraren eta Xabier Aranbururen atxiloketak salatzeko manifestazioa egin zuten herenegun arratsaldean 500 lagunek. Herriko Enparantzan bukatu zen mobilizazioa, eta bertan, Oreretako ezker abertzaleak atxiloketen aurrean egindako oharra irakurri zuten. Atxiloketak “ETAk gatazkaren ondorioen gainean Espainiako eta Frantziako Gobernuekin elkarrizketak abiatzeko borondatea adierazi eta bi astera” egin dituztela salatu zuten, eta jardun armatua behin betiko eteteko ETAren “erabaki historikoak” sortutako egoera berriari, Madrilek eta Parisek “betiko neurri errepresibo antzuekin” erantzun diotela gaineratu zuen ezker abertzaleak. Horren harira, euskal jendarteak egin duen “normalizazio politikoaren eta bakearen alde atzera bueltarik ez duten urratsen” eskaerari, bi estatuek “kontrako norabidean” erantzun diotela nabarmendu zuten, “aukera historiko hori blokeatzeko”. Estradizio eskaera Horrenbestez, Frantziako eta Espainiako estatuei “errepresio neurriak” alde batera uzteko galdegin zien ezker abertzaleak, eta bakearen eta aterabide demokratikoen aldeko “eragile proaktibo” bilakatzeko: “Zenbat eta errepresio handiagoa, orduan eta erantzun zabalagoa izango baitute. Aurrez aurre, beren eskubideen alde borrokatzeko prest dagoen herri oso bat dute, euskal jendartearen gehiengoa baikara gure eskubide guztien errespetua bermatuko duen agertoki berria aldarrikatzen dugunok”. Bestalde, Espainiako Auzitegi [...]