Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, urtero, Kirolera Hurbiltzeko Eguna antolatzen dute, eta igande honetan izango da, kirol patronatuak jakinarazi duenez. Batik bat kirola egiteko ohitura ez duten pertsonak gonbidatu ditu, “kirola egiteak zein g...
Larunbatean hasiko da Listorretan denboraldi berria, eta aurten itxura berria estreinatuko du. Izan ere, hainbat aldaketa egin dituzte batik bat, ingurugiro, trafiko eta mantenu arloan. Hala, birziklatzeko edukiontziak jarri dituzte, aparkaleku gehiago eta hiri mantenu arloan ere hainbat berritasun izango ditu atseden guneak. Ostiralean eman zuten aldaketa horien berri Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak, Jon Txasko Garraio zinegotziak eta Luisma Diez Hiri Mantenu zinegotziak, Listorretan bertan. Zinegotziek jakinarazi zutenez, espazioaren erabileran “puntu eta aparte” bat egin nahi dute neurri horien bidez. Izan ere, Aiako Harria parke naturalean dagoen atseden guneak erabilera handia dauka, urtero 30.000 lagun inguru pasatzen baitira bertatik. Horrek hainbat arazo sortu ditu, hala nola, hondakinei dagokienez. Horrenbestez, atseden gunean zehar hainbat edukiontzi jarri dituzte, eta hondakinak bereizi ahal izango dira birziklatzeko: beira, ontziak eta papera. San Marko Mankomunitatearen laguntza izan dute horretarako. Herritarrei kontzientzia hartu, eta “urrats” hori egitera anima daitezen dei egin diete. Trafikoa eta aparkatzeko arazoak ere Listorretaren parte izan dira, eta horrenbestez, aurten hogei inguru plaza berri jarriko dituzte. Guztira, 130 inguru izango direla zehaztu du Txaskok. Horrez gain, seinalizazioa ere hobetu dutela adierazi zuen. Aldaketak ere izan dira hiri mantenu arloan. Mahaiak konpondu dituzte eta atseden gunea inguratzen duen hesia berritu. Areka guztiak [...]
Tibeteko medikuntza tradizionala: osasuna gure erroetan dago goiburuko hitzaldia emango dute bihar, asteazkenarekin, Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan, 19:00etatik aurrera. Rokpa Euskadi GKEk antolatu du, Tibeteko Nangchen eskualdeko Shonda herria...
Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Kirol zuzendariek eskualdean izango diren udako ekintzen berri emango dute, bihar, 12:30ean, Errenteriako udaletxean. Modu bateratuan kirol zerbitzu batzuk eskaintzeko proba pilotu bat jarri dute, eta horren xehe...
Antzerki Astea izan zen pasa dena herrian. Ikastetxeetan izan ziren saioak lehenengo, eta udaletxeko areto nagusian asteburuan. Larunbatean (irudian) bi emanaldi izan ziren gaztetxoentzat. Eta igandean Dejaburen Gure bide galduak lanaren txanda izan ze...
Euskaltzale konprometitua, abertzalea, euskal presoen eskubideen aldekoa, inoiz ez zuen kale egiten haien aldeko karteladetan, eta langile fina. Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteko Ohorezko Bazkide, horien artean, emakume bakarra izan da, gainera. Halakoxea zen, joan den ostiralean zendu zen Arantxa Erriondo. Bizitza gogorra izanagatik, ezpainetan irribarrea inoiz falta ez zuen emakumea zen, ezta bizitzeko grina eta indarra ere. Maitasunagatik herria utzi, Patxi Galdos senarrarekin ihesi joan zen Ipar Euskal Herrira. Errefuxiatua zuen senarra. Biriatun ezkondu ziren, eta Landetara (Okzitania) bizitzera joan, ondoren. Beste iheslariekin batera, eta paperik gabe zirela, heldu ziren mundura bertan bere seme-alabak, eta haiek txikitatik jaso zuten euskararekiko konpromisoa eta gurasoek halabeharrez utzitako herriarekiko atxikimendua. Kantazaleak ere baziren Arantxa eta Patxi, eta euskal kanturik eta zoriontasunik ez omen zen falta haien etxearen bueltan, gogorrenean ere. Seme-alabek 14 eta 15 urte zituztela itzuli ziren Errenteria-Oreretara Arantxa eta Patxi. Herrira itzultzea zen haien ilusioa. Itzuli zirenetik, bere herriarekiko konpromiso sendoa izan zuen Arantxak, auzo elkarteetan batez ere, gehienbat Erdialdekoan. Herritarren arazoak bideratzeko modua zuen hori, horretan ere konprometitua baitzen. Beraungo institutuko lehenengo D ereduko taldearen atzetik ere Arantxaren itzala suma daiteke. Bere ekinez jarri zuten martxan, eta baita Beraungo auzo elkartean guraso erdaldunentzat antolatutako euskara eskolak ere. Bide oparoa, Arantxarena, [...]
Oroitz Gurrutxaga Gogorza oreretarra eta Xabier Aranburu Sagarminaga ustezko etakideak Baionako polizia etxetik Parisera eraman dituzte arratsaldean, epailearen aurretik pasatzeko. Igandean atzeman zituen Frantziako Poliziak, Caunan (Akitania). Atxiloa...
Ezkerretik Bilduz ekimenak lehen bilera Errenteria-Oreretan antolatu du, larunbatean, 10:00etan, Reina aretoan. Bertan, ekimen horren “lehen ekarpen sozioekonomikoa” aurkeztuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Hiru hizlari izango dira...
Santiagotarrak Arraun Elkarteko aulki mugikorreko taldeak sei domina lortu zituen Soustonseko (Okzitania) estropadetan. Urrea honako kirolariek lortu zuten: Kadete Mailan, Ander Arellano-Ander Legazkue eta Olatz Gonzalez-Mikele Eizagirre bikoek eta Be
Udalak Listorretan egindako aldaketak positibotzat jo ditu Eguzkik. Hala ere, udalari “irmoa” izateko eta legea aplikatzeko eskatu dio ingurumena zaintzen ez dutenekin. Horiek “parke natural batean daudela ahazten” dutela adierazi du Eguzkik, “Oreretako biztanle guztien ondasun publikoa mespretxatuz”. Neurri horiek PSE-EEren urteetako “utzikeriarekin hautsi” dutela iritzi dio Eguzkik: “Buen eta Merinok ‘nahi duzuna egin’ politika martxan jarri zuten, eta irudi narrasa, zikina, kaotikoa eta udalak utzita daukana eduki du. Horrek herritarrak parke horretara ez joatea eragin du”. Gaineratu duenez, PSE-EEk legea aplikatzea “ahaztu” egiten zuen. Eguzkik halako “erabaki ausartak” hartzera animatu du udala, “auto kopuruari mugak jarriz eta behar izanez gero, berriro garraio publikoa ezarriz”.
Gaztelekuk (Agerrealde Kultur Elkarteak) deituta, auzolanak egin zituzten larunbat goizean Altzibarren: auzoko bi gurutzeak eta gurutzeak inguratzen dituzten parkeak garbitu eta txukundu zituzten auzoko gazteek. Lana bukatuta, bazkaria egin zuten elkar...
Frantziako Poliziak Oroitz Gurrutxaga Gogorza (Errenteria-Orereta, 1981) eta Xabier Aranburu Sagarminaga (Ondarroa, 1979) ustezko etakideak atxilotu dituela jakinarazi du. Herenegun izan ziren atxiloketak, Caunan (Okzitania), 15:00ak aldera, biak auto batean zihoazela, polizia iturriek jakinarazi dutenez. Baionako polizia etxean dauzkate Gurrutxaga eta Aranburu. Autoak matrikula faltsua zeukala esan du poliziak, eta Gurrutxagak eta Aranburuk armak zituztela atxilotu zituzten unean. Espainiako Poliziarekin elkarlanean egin du operazioa Frantziako Poliziak. Polizia iturriek diotenez, Gurrutxagak 2008an egin zuen ihes etxetik. ETAko talde militarreko burutzat jo dute. Aranburuk, berriz, etxetik 2010ean alde egin zuela esan dute iturri horiek, eta Gurrutxagaren laguntzailea zela ETAko talde militarrean. Atxilotuta, Baionako polizia etxera eman zituzten Gurrutxaga eta Aranburu eta hainbat lagun polizia etxe horretako atarira joan ziren atxiloketak salatzera. Gurrutxagaren senideak ere hurbildu ziren herenegun gauean polizia etxe horretara. Bertan argazkiak egin zizkieten gendarmeek, eta baita bideoan grabatu ere. Elkarrizketak hasteko deia Ezker abertzaleak, bere aldetik, Frantziako Poliziak egindako atxiloketak gaitzetsi ditu prentsa ohar bidez. Atxiloketak “ETAk, Frantziako eta Espaniako gobernuekin gatazkaren ondorioen gainean hitz egiteko borondatea azaldu eta horretarako mintzakidetza izendatua zuela jakinarazi eta bi astera” egin dituztela nabarmendu du. Horrenbestez, Espainia eta Frantziako gobernuei gatazka konpontzeko elkarrizketak hasteko eskatu die ezker abertzaleak. ETAk iazko urriaren 20an esan zuen [...]