
Errenteriako Udalak ostalari guztiak bilera batera deitu ditu, bihar, 09:00etan, Reina aretoan. Urteko ordutegiaz hitz egingo dute, eta madalenetan taberna kanpoan barra jarri nahi duten tabernak zeintzuk diren zehaztuko dute, eta gai horren gainean ja...

Hondarribiko Txirrindulari Elkarteko Triatloi sailak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, 400 korrikalari inguruk parte hartu zuten Hondarribiko triatloiaren laugarren edizioan. Bi triatloi izan ziren; promozio triatloia bata, eta sprint triatloia bestea, federatuentzat. Federatuen mailan, emakumezkoetan, Ane Ziaran eibartarra izan zen garaile, 1:17:24ko denborarekin, eta gizonezkoetan aldiz, Nicholas Kastelein australiarra 1:03:16ko denborarekin. Gipuzkoako triatloi sprint txapelketarako puntuagarria izan zen proba nagusia eta 750 metro igerian, 20 kilometro bizikleta gainean eta 5 kilometro lasterka burutu zituzten. Puntuak batuta, Ziaran berak eskuratu zuen emakumezkoetan garaipena, eta Saltoki-Trikideko Mikel Otaegik gizonezkoetan. Promozio triatloian aldiz, emakumezkoetan Pili Esnaola izan zen lehena. Gizonezkoetan, Mikel Saralegi eta Iñigo Cordal hondarribiarra bigarren sailkatu zen minutu bat geroago. Herritarrentzako promozio triatloian, 350 metro igerian, 10 kilometro bizikletan eta 2,5 kilometro lasterka burutu zituzten.

Zarautzen jokatutako Gaztekutxa surf txapelketan lehen postua eskuratu dute bi oiartzuarrek. Ethan Egiguren txapelduna izan da 18 urtez azpiko mailan, eta Julen Egiguren, 16 urtez azpikoan.

Herriko zortzi ikastetxetako 3.609 ikaslek biodibertsitatearen gaia aztertu dute ikasturtean zehar Eskola Agenda 21 egitasmoaren barruan, eta gaur zer ikasi duten, zein ondorio atera dituzten eta horietan oinarritutako hainbat proposamen igorri dizkiote udalari. Beraun Berri LH, Cristobal Gamon LH, Koldo Mitxelena BHI, Langaitz LH, Langaitz BHI, Orereta LH eta San Jose Gurutzearen Alabak ikastetxeetako ordezkariak eseri dira zinegotziak esertzen diren aulkietan, eta entzuten, berriz, Julen Mendoza alkatea eta hainbat zinegotzi izan dira. Aurten, gainera, ikastetxe bat batu zaio ekimenari: Don Bosco. Gaur sinatu dute akordioa, hain zuzen, Mendozak eta Don Boscoko arduradun batek. Lehenik eta behin, ikastetxeko, herriko eta inguruko biodibertsitatea aztertu dute ikasleek, eta horren garrantziaz jabetu dira. Hala, landare eta animalia asko desagertzeko arriskuan daudela ondorioztatu dute, eta zaindu egin behar direla. Horretarako, irteerak egin dituzte: Aiako Harrira, Zumaiako flyshera… Herrian, berriz, Oiartzun ibaia, Txoritokietako basoa eta San Marko gotorlekua ikertu dituzte, besteak beste, eta herritarrei ere pasatu diete galdetegi bat. Hor ikusi dute jendeak uste duela herrian biodibertsitate gutxi dagoela. Maiatzaren 8an, Merkatuzarren, ikastetxe guztien ondorioak bildu zituzten ikasleen arteko foroan. Bertan, hainbat konpromiso hartu zituzten. Hala nola, landare, animaliak eta erreka zaintzea; zaborrik ez botatzea eta birziklatzea eta gutxiago kutsatzea. Eskaerak Udalari kontzientziazio kanpainak egitea, ibaia [...]

Bigarren postuan Aitor Hernandez iritsi zen eta hirugarrena Alexander Ordeñana izan zen. Guztira, 96 txirrindularik parte hartu zuten Mendiolako lasterketan. Elite mailakoek 33 kilometroko zirkuitua osatu zuten, baita 23 urtez azpikoek eta master 30ekoek ere. Kadeteek, berriz, 13 kilometro egin zituzten (ibilbideari bi bira) eta emakumeek eta Gazteek 20km (3 bira). Beteranoek, aldiz, 26 kilometro (4 bira). Zirkuituak zailtasun dezentekoa duen arren, ez zen nabarmentzeko moduko ezbeharrik izan. Elite Mailan, Euskadiko Opean Ekleylson Marquesek irabazi zuen, eta Gipuzkoakoa Iker Arruabarrena. Sariak banatzen Amaia Agirregabiria alkatea izan zen San Pedron, baita lasterketaren arduradun Josetxo Maneiro ere. Liderraren elastikoa Txirrindularitzaren Federazioko arduradun Arkaitz Izak eman zuen. Pasaiako sailkapena: Elite: 1 postua:Ekleson Marques 2 postua:Aitor Hernandez 3 postua: Alexander Ordeñana Sub 23: 1 postua: Luis Grasa 2 postua: Asier Juanbeltz 3 postua: Andres Etxeberria Master 30: 1 postua: Jose Luis Iñorbe 2 postua: Jose Mari Goia 3 postua: Iker Irastorza Master 40: 1 postua: Thomas Estrat. 2 postua: Iñigo Garaioa 3 postua: Juan Alonso Emakumeak: 1 postua: Esti Garcia 2 postua: Ainhoa Eraña Gazteak: 1 postua: Mathias Rekalde 2 postua: Miguel Sanzol 3 postua: Eneko Corrales Kadeteak: 1 postua: Iosu Diaz 2 postua: Martin Erdozain 3 postua: Oier Belaskoain


Larunbatean, 16:30ean, Don Boscon. Han dute zita zuri-gorrien zaleek larunbatean. 3. mailara igotzeko play-off-ak jokatu behar ditu Pasaiak. Igoerarako borrokan, lehengo kontrarioa Bilboko San Martin taldea dute. Hurrengo kanporaketa datorren astean jokatuko dute, baina etxetik kanpo. Oraindik zehazteko dago Getxo edo Bermeoren kontra izango den, baina Pasaia Kirol Elkarteak autobusak antolatuko dituela aurreratu du, zaleak hara eraman eta jokalariek haien babesa gertutik igarri dezaten.

1957an jaiotakoentzako bazkaria antolatu dute ekainaren 16rako. Bazkaria Armonia elkartean izango da. 14:30ean hasiko da bazkaria, baina aurretik Azokan bilduko dira, poteorako. Bazkariak 50 euro balio du, eta izena eman nahi dutenek ekainaren 8a baino...

Lagun Artea elkarteak eskulanen erakusketa zabalduko du Kultur Etxean. Gaur eta bihar bisita daiteke, 19:00etatik 21:00etara.

Ekainaren 11tik 16ra Gudarien Enparantzara irtengo dira, ospakizuna herritarrekin partekatzeko Illunbe-Trintxerpe Arraun Elkartea bere sorreraren 25. urteurrena ospatzen ari da aurten. Lehengo ostiralean ekainerako antolatu dituzten jarduerak aurkeztu zituzten alkateordetzan. Toño Vazquez lehendakariak eta Itsaso Anduezak aurkeztu zuten ospakizunen egitaraua. Arraun klubaren 25 urteko historian lan egin duten guztientzat esker oneko hitzak izan zituzten, baita orain arteko lehendakari guztientzat, zein klubaren 25. urteurrena ospatzeko eratu duten batzordean lanean ari direnentzat. Artisautza feria eta sagardoa Ospakizunak ekainaren 11tik 16ra bitartean izango dira. Gudarien Enparantzan karpa bat jarriko dute, eta han, itsasoarekin lotutako tailerrak egingo dituzte, besteak beste, korapiloak, estropuak eta beste egiten erakusteko. Horrez gain, ontziak kalera aterako dituzte, nahi duen orok traineruak bertatik bertara ikusteko aukera izan dezan. Ekainaren 16an artisautza feria izango da, eta egun berean sagardo jaia egingo dute. Urrirako ospakizun gehiago iragarri dituzte. Besteak beste, argazki erakusketa, hitzaldia eta herri afaria.

Pasaitar askok parte hartu dute lehengo igandean Tolosan lau urtetik behin antolatzen duten 14 orduko mendi ibilaldian. Donibanetik 15 bat lagun joan ziren, eta horietatik batzuk beren argazkia helarazi dute. Hona hemen.

25 urteko gazte bat atxilotu zuen igande goizean Ertzaintzak, beste bati botila batekin aurpegian jotzeagatik. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, dantzaleku baten kanpoaldean eztabaida izan zen, ustezko erasotzaileak neska bat mehatxatu zuelako. Nes...

Ustez lapurtzera sartu zen haren etxera, igandean. Emakumeak salaketa jarri ondoren atzeman zuten gizonezkoa. Ertzaintzak 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizaldean Errenteria-Oreretan, bikotekide ohiaren etxebizitzan lapurtu eta harekiko ur...

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen Eguna Goizuetan izango da aurten, ekainaren 9an. Oiartzungo Udalak oiartzuar guztiak gonbidatu ditu hara, «gure herria ere UEMAko kide baita». Herri bazkarirako txartelak 18 euroan (12 euro 14 urtez beherak...

Ostiralean bukatuko da sanferminetarako kartel lehiaketan parte hartzeko epea. Pasaian jaio edota bizi den edonork har dezake parte. Originalak Kultura eta Hezkuntza Sailean aurkeztu behar dira, Trintxerpeko Euskadi Etorbideko 61. zenbakian.

Proisa «defendatzeko asanblea» deitu dute gaurko hainbat sanpedrotarrek. Proisa eraikinean barrutiko kultur eragile askok egin izan dute lan azken urteetan, eta Pasaiako Udalak eraikinarekin izan ditzakeen asmoen aurrean antolatzeko lanean dihardute ...

Araban eta Bizkaian Ohorezko Erregionalean bigarren izan direnen kontra jokatu behar dute kanporaketa Hirugarren Mailara igotzeko borrokan sartu da Pasaia. 0-4 irabazi zion lehengo larunbatean Rotetari, eta honenbestez, sailkapeneko bigarren postuari e...

28. Antzerkiaren Maiatzak bisitatu zituen Hendaiako kale, plaza, egoitza eta kultur egiturak joan den astean. Herenegun bukatu zen. Glob taldeak estreinatu zuen jaialdia Quartett lanarekin, Mendi Zolanen. Ekitaldi gehienak publiko guztiari irekiak izan ziren, eta ohi bezala, Gaztelu Zahar inguruan jarri zuten gune nagusia. Irudian, larunbateko emanaldietako bat ikus daiteke.

Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldeak mailan jarraitzeko helburua bete zuen larunbatean. Hutsean bukatu zuten Tolosaren aurkako partida, eta puntu bakarra poltsikoan, mailari eutsi diote. Gutxitan ikusi da Ondartza futbol zelaia larunbatean bezain beteta. Futbolzale asko hurbildu ziren, eta gogotsu animatu zituzten euren koloreak. Denboraldia gogorra izan den arren, pozik bukatu dute Mikel Llorenteren mutilek.