Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Oroitz Gurrutxaga atxilotu du poliziak Okzitanian

Frantziako Poliziak Oroitz Gurrutxaga Gogorza (Errenteria-Orereta, 1981) eta Xabier Aranburu Sagarminaga (Ondarroa, 1979) ustezko etakideak atxilotu dituela jakinarazi du. Herenegun izan ziren atxiloketak, Caunan (Okzitania), 15:00ak aldera, biak auto batean zihoazela, polizia iturriek jakinarazi dutenez. Baionako polizia etxean dauzkate Gurrutxaga eta Aranburu. Autoak matrikula faltsua zeukala esan du poliziak, eta Gurrutxagak eta Aranburuk armak zituztela atxilotu zituzten unean. Espainiako Poliziarekin elkarlanean egin du operazioa Frantziako Poliziak. Polizia iturriek diotenez, Gurrutxagak 2008an egin zuen ihes etxetik. ETAko talde militarreko burutzat jo dute. Aranburuk, berriz, etxetik 2010ean alde egin zuela esan dute iturri horiek, eta Gurrutxagaren laguntzailea zela ETAko talde militarrean. Atxilotuta, Baionako polizia etxera eman zituzten Gurrutxaga eta Aranburu eta hainbat lagun  polizia etxe horretako atarira joan ziren atxiloketak salatzera. Gurrutxagaren senideak ere hurbildu ziren herenegun gauean polizia etxe horretara. Bertan argazkiak egin zizkieten gendarmeek, eta baita bideoan grabatu ere. Elkarrizketak hasteko deia Ezker abertzaleak, bere aldetik, Frantziako Poliziak egindako atxiloketak gaitzetsi ditu prentsa ohar bidez. Atxiloketak “ETAk, Frantziako eta Espaniako gobernuekin gatazkaren ondorioen gainean hitz egiteko borondatea azaldu eta horretarako mintzakidetza izendatua zuela jakinarazi eta bi astera” egin dituztela nabarmendu du. Horrenbestez, Espainia eta Frantziako gobernuei gatazka konpontzeko elkarrizketak hasteko eskatu die ezker abertzaleak. ETAk iazko urriaren 20an esan zuen [...]

admin
Bidasoa
2012/05/29

Frantziako Poliziak Oroitz Gurrutxaga Gogorza (Errenteria-Orereta, 1981) eta Xabier Aranburu Sagarminaga (Ondarroa, 1979) ustezko etakideak atxilotu dituela jakinarazi du.

Herenegun izan ziren atxiloketak, Caunan (Okzitania), 15:00ak aldera, biak auto batean zihoazela, polizia iturriek jakinarazi dutenez. Baionako polizia etxean dauzkate Gurrutxaga eta Aranburu.

Autoak matrikula faltsua zeukala esan du poliziak, eta Gurrutxagak eta Aranburuk armak zituztela atxilotu zituzten unean. Espainiako Poliziarekin elkarlanean egin du operazioa Frantziako Poliziak.

Polizia iturriek diotenez, Gurrutxagak 2008an egin zuen ihes etxetik. ETAko talde militarreko burutzat jo dute. Aranburuk, berriz, etxetik 2010ean alde egin zuela esan dute iturri horiek, eta Gurrutxagaren laguntzailea zela ETAko talde militarrean.

Atxilotuta, Baionako polizia etxera eman zituzten Gurrutxaga eta Aranburu eta hainbat lagun  polizia etxe horretako atarira joan ziren atxiloketak salatzera.

Gurrutxagaren senideak ere hurbildu ziren herenegun gauean polizia etxe horretara. Bertan argazkiak egin zizkieten gendarmeek, eta baita bideoan grabatu ere.

Elkarrizketak hasteko deia
Ezker abertzaleak, bere aldetik, Frantziako Poliziak egindako atxiloketak gaitzetsi ditu prentsa ohar bidez. Atxiloketak “ETAk, Frantziako eta Espaniako gobernuekin gatazkaren ondorioen gainean hitz egiteko borondatea azaldu eta horretarako mintzakidetza izendatua zuela jakinarazi eta bi astera” egin dituztela nabarmendu du.

Horrenbestez, Espainia eta Frantziako gobernuei gatazka konpontzeko elkarrizketak hasteko eskatu die ezker abertzaleak.

ETAk iazko urriaren 20an esan zuen behin betiko bukatu duela jarduera armatua.

Atzo, bestalde, batzarra egin zuten hamarnaka herritarrek Errenteria-Oreretako Herriko Plazan, eta datozen egunetarako mobilizazioak deitu dituzte herenegungo atxiloketak salatzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Burujabetza eske elkartu dira 180 alkate inguru Bergaran

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.