Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Arantxa Erriondo: euskararen aldeko ekintzailea

Euskaltzale konprometitua, abertzalea, euskal presoen eskubideen aldekoa, inoiz ez zuen kale egiten haien aldeko karteladetan, eta langile fina. Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteko Ohorezko Bazkide, horien artean, emakume bakarra izan da, gainera. Halakoxea zen, joan den ostiralean zendu zen Arantxa Erriondo. Bizitza gogorra izanagatik, ezpainetan irribarrea inoiz falta ez zuen emakumea zen, ezta bizitzeko grina eta indarra ere. Maitasunagatik herria utzi,  Patxi Galdos senarrarekin ihesi joan zen Ipar Euskal Herrira. Errefuxiatua zuen senarra. Biriatun ezkondu ziren, eta Landetara (Okzitania) bizitzera joan, ondoren. Beste iheslariekin batera, eta paperik gabe zirela, heldu ziren mundura bertan  bere seme-alabak, eta haiek txikitatik jaso zuten euskararekiko konpromisoa eta gurasoek halabeharrez utzitako herriarekiko atxikimendua. Kantazaleak ere baziren Arantxa eta Patxi, eta  euskal kanturik eta zoriontasunik ez omen zen falta haien etxearen bueltan, gogorrenean ere. Seme-alabek 14 eta 15 urte zituztela itzuli ziren Errenteria-Oreretara Arantxa eta Patxi. Herrira itzultzea zen haien ilusioa. Itzuli zirenetik, bere herriarekiko konpromiso sendoa izan zuen Arantxak, auzo elkarteetan batez ere, gehienbat Erdialdekoan. Herritarren arazoak bideratzeko modua zuen hori, horretan ere konprometitua baitzen. Beraungo institutuko lehenengo D ereduko taldearen atzetik ere Arantxaren itzala suma daiteke. Bere ekinez jarri zuten martxan, eta baita Beraungo auzo elkartean guraso erdaldunentzat antolatutako euskara eskolak ere. Bide oparoa, Arantxarena, [...]

admin
Bidasoa
2012/05/29

Euskaltzale konprometitua, abertzalea, euskal presoen eskubideen aldekoa, inoiz ez zuen kale egiten haien aldeko karteladetan, eta langile fina. Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteko Ohorezko Bazkide, horien artean, emakume bakarra izan da, gainera.

Halakoxea zen, joan den ostiralean zendu zen Arantxa Erriondo. Bizitza gogorra izanagatik, ezpainetan irribarrea inoiz falta ez zuen emakumea zen, ezta bizitzeko grina eta indarra ere.

Maitasunagatik herria utzi,  Patxi Galdos senarrarekin ihesi joan zen Ipar Euskal Herrira. Errefuxiatua zuen senarra. Biriatun ezkondu ziren, eta Landetara (Okzitania) bizitzera joan, ondoren. Beste iheslariekin batera, eta paperik gabe zirela, heldu ziren mundura bertan  bere seme-alabak, eta haiek txikitatik jaso zuten euskararekiko konpromisoa eta gurasoek halabeharrez utzitako herriarekiko atxikimendua.

Kantazaleak ere baziren Arantxa eta Patxi, eta  euskal kanturik eta zoriontasunik ez omen zen falta haien etxearen bueltan, gogorrenean ere. Seme-alabek 14 eta 15 urte zituztela itzuli ziren Errenteria-Oreretara Arantxa eta Patxi. Herrira itzultzea zen haien ilusioa. Itzuli zirenetik, bere herriarekiko konpromiso sendoa izan zuen Arantxak, auzo elkarteetan batez ere, gehienbat Erdialdekoan. Herritarren arazoak bideratzeko modua zuen hori, horretan ere konprometitua baitzen. Beraungo institutuko lehenengo D ereduko taldearen atzetik ere Arantxaren itzala suma daiteke. Bere ekinez jarri zuten martxan, eta baita Beraungo auzo elkartean guraso erdaldunentzat antolatutako euskara eskolak ere.

Bide oparoa, Arantxarena, eta batez ere konprometitua, bere hizkuntzarekin eta bere herriarekin. Dagonean dagoela, Patxirekin batera kantuan ariko da Arantxa orain. Beti bezala irribarre batekin. Irribarre konprometituarekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Burujabetza eske elkartu dira 180 alkate inguru Bergaran

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.