
Pasai Antxon, 1957. urtean jaiotakoentzako bazkaria antolatu dute ekainaren 16rako. Bazkaria Armonia elkartean egingo da, eta bazkaria bertako bazkide Carlos Martin Karloti-k prestatuko du. Bazkaria 14:30ean hasiko da, baina aurretik bilduko dira Azoka...

Zokoburuko Mendi Zolan kulturguneak azken urteetan Nekatoenean egonaldi artistikoak burutu dituzten Philippe Herbet argazkilariaren eta Pascal Mirande pintorearen erakusketak zabalduko ditu bihar, hilaren 29an (asteartearekin). Herbetek Joan etorri goiburuarekin bildu ditu bere lanak, eta Mirandek Leviathan izenburua jarri dio erakusketari. Ia hilabetez izanen da bi artisten sorkuntzak ezagutzeko aukera, ekainaren 22ra bitarte, asteartetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Gainera, bi artistekin solasteko aukera izanen da datozen egunotan: ekainaren 1ean Herbetekin, eta ekainaren 5ean Miranderekin. Bi egonaldiak 18:00etatik aurrera izanen dira, Zokoburuko galerian. Bi artista bidaiari Philippe Herbet argazkilaria Istanbulen (Turkia) jaio zen, baina Liejan (Valonia) bizi da. 2009 urtean artista egonaldia egin zuen Nekatoenean eta, horren ondotik, Abbadia eremuan egindako lanetako batzuk Angeluko Beatrix Enean erakutsi zituen lehen aldiz, eta liburu bat argitaratu zuen, Joan etorri tituluarekin, Mendi Zolanen aurkeztuko duen erakusketaren izenburu berarekin, alegia. Pascal Mirande, bere aldetik, Seine Maritimen (Normandia) eskualdean jaio zen, baina La Rochellen (Frantzia) bizi izan da, eta azken urteotan Rennesen (Bretainia) bizi da, bertan lan egiten duelarik. Artista autodidakta da, berdin-berdin aritzen dena argazkilaritzan zein margogintzan. Bere lanek mundu imaginarioetara bidaiatzeko aukera ematen dute.

Etzi, hilaren 30ean (asteazkena), Itsas etorbidearen antolamendu berriari buruzko bilkura publikoa deitu du Herriko Etxeak. Zokoburuko Antoine Abbadia aretoan iraganen da, 19:00etan hasita, eta sartzea libre izanen da interesaturik dauden herritar oror...

Heldu den ostegunean Henry Bengoa Inventarium emanaldi poetiko-musikala taularatuko dute Varietes gelan, herriko Mugati euskaltzaleen elkartearen eskutik. Momentuz Hendaian soilik plazaratuko dute duela 25 urte herriz herri eramandako ikuskizuna; gainera, lehen aldia izanen da Henry Bengoaren istorioa Ipar Euskal Herrian entzuteko aukera izanen dutela. Varietesen 300 lagunentzako toki mugatua denez, lehenbailen sarrerak erreserbatzeko gomendatu dute antolatzaileek. Tiket bakoitzaren prezioa 12 euroan jarri dute. Mugati elkarteak antolatu du Henry Bengoa Inventarium poesia emanaldia. Mugatiko kideek beraiek jo zuten Bernardo Atxagarengana proposamenarekin. Hendaian bizi diren zenbait euskaltzalek iaz sortutako elkartea da Mugati, euskara erabiltzeko eta sustatzeko ekimenak antolatzeko xedea duena. Henry Bengoa Inventarium emanaldiko aurkezpenean Mugatiko zenbait kide izan ziren: Idurre Eskisabel eta Hasier Etxeberria kazetariak, Lander Garro idazlea eta Bakartxo Arrizabalaga Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko (EIZIE) presidentea. 1986an abiatu zuten Henry Bengoa Inventarium ikuskizuna. Elkarlanean prestaturiko emanaldia zen, Bernardo Atxaga eta Joxemari Iturralde idazleen testuen errezitaldia, Ruper Ordorika eta Alberto eta Nando de la Casa anaiek sortutako musikaz osatzen zen. Garaian berritzaile izan zen eta bi urtez bidaiatu zuen antzokiz antzoki. Hasier Etxeberriaren ustez, proposamen aitzindaria izan zen: “Lehen aldietakoa izan zen olerkia modu horretan oholtza gainera eramaten zela. Bidea ireki zien ondotik etorri diren ugariri. Gainera, ez zen [...]

Proisako eraikina defendatzeko asanblada deitu dute San Pedron. Asanblada bihar da (hilak 29), 20:00etan, Proisan bertan.

Antxoko Alkartasuna Euskal Dantza Taldearen Hamabostaldi Kulturala hasi da. Larunbat gauean talde nagusikoek aurkezpena egin zuten, eta atzo, berriz, txikien taldeak dantza ikuskizuna egin zuen Gure Zumardian. Bertakoak dira ondoko irudiak eta bideoa.

Frantziako Poliziak Oroitz Gurrutxaga Gogorza (Errenteria-Orereta, 1981) eta Xabier Aranburu Sagarminaga (Ondarroa, 1979) ustezko etakideak atxilotu dituela jakinarazi du. Atzo izan ziren atxilokerak, Caunan (Akitania), 15:00ak aldera, biak auto ba...